“Erne egon ezberdintasuna sortzen aritzen den gizarte honetan, non iparraldeko pertsonen gehiegizko pisua hegoaldekoen goseari dagokion, eta non iparraldekoen estresa eta beheraldia hegoaldeko biztanleen egunerokotasuna bizirauteko larritasuna den”
Kristo Errege
Errepaso egiten dut: Jainkoa Abba (Aitatxo-Amatxo) dela, ez epaile zigortzailea; larunbata sendatzeko ere badela, ez betetzeko edo konplitzeko; sakratua ez dela Tenplua, baizik eta pertsonak direla Espiritu Santuaren tenplua; galdutakoek ez dutela arbuioa eta mespretxua merezi, beste aukera bat baizik…
Egoera zailetan… salbamena iristen da
Jesusek biziaren egoera korapilatsuak, niretzat etsipen eta amore emateko garaiak izaten direnak, salbamen denbora bezala bizitzera animatzen nau, eta zera esaten dit: “Jainkoa beti ari da salbatzen.
Alarguntsa
Eta egunero onerako zenbat gauza txiki gertatzen diren eta zenbat oharkabean pasatzen diren dastatzen jarraitzen dut: horrenbeste eskuzabaltasun-seinale, familietan, lagunartean, auzokideen artean, etxerik gabekoen artean… eta hauxe eskatzen diot: “senti eta ikus dezadala bizitza zuk, Jesus, sentitzen eta ikusten duzun bezala”.
Lehenengo agindua
“Gizakia da sakratuena. Gizaki orok –zure lagunak eta zure etsaiak, aurkezgarri denak eta zarpailak, osasuntsuak eta gaixoak, emakume konkortuak eta apustuzaleak… — Jainkoa maite duzun maitasun berarekin maitatua izateko eskubidea du”
Baztertua izatetik jarraitzaile izatera: JERIKOko ITSUA
Lurrean etzana ikusten hasten dela jabetzen naiz, izaten hasten dela, eta Jesusek itsua bezala ni onartzen nauela ohartzen naiz, baldintzarik gabe, batzuetan neure burua baztertzen dudanean ere. Onarpen honek askeago sentitzera bultzatzen nauela konturatzen naiz, eta gozatu egiten dut Jesusek nigan duen konfiantzaz eta bizitzaren bidetik askatasun handiagoz joateko ematen didan indarraz jabetzen naizenean.
Ezker-eskuin
“…zuen artean handi izan nahi duena, besteen zerbitzura egon dadila; eta zuen artean lehena izan nahi duena, guztien esklabo izan dadila “
Burutzapena ala jarraipena
“Pentsa ezazu gaixotasun bat iristen zaizula eta zure erantzukizunak aurrera eramateko indarrik gabe geratzen zarela, harremanetarako ezgaituta, lanik gabe, izenik gabe. Une horretan, non jarriko zenuke zeure konfiantza?”
Biak bat, haragi berekoak
“Horregatik, gizonak aitamak utziko ditu emaztearekin elkartzeko, eta biak bat bera izango dira. Beraz, ez dira bi, izaki bakarra baizik” aipatzen ditu. Emakumeak gizonarekiko dituen duintasuna eta berdintasuna aitortzea dastatzen dut.
Ongia ereiteak elkartu egiten gaitu
Konturarazten nau ez dugula ongiaren esklusiba, sinestunak ez diren pertsonek ere arraun egin dezaketela haurridetasunaren alde, egiteko hainbeste dagoela, esku guztiak gutxi direla… Jainkoak gure eta besteen bidez jarduten du.











