Lk 6, 17. 20-26

0. TESTUA
Jesus, ikasleekin menditik jaitsi ondoren, zelaigune batean gelditu zen. Ikasleetariko asko harekin ziren, baita herriko jende-talde handia ere (…), hari entzutera eta berak gaitzetatik senda zitzan. (…) Jende guztiak Jesus ukitu nahi zuen, denak sendatzen zituen halako indar bat baitzerion.
Jesusek, ikasleei begira, honela esan zuen:
“Zorionekoak behartsuok, zuek baituzue Jainkoa errege.
Zorionekoak orain gose zaretenok, Jainkoak aseko baitzaituzte.
Zorionekoak orain negar egiten duzuenok, barre egingo baituzue.
Zorionekoak zuek, Gizonaren Semea dela eta, jendeak gorrotatu, kanpora bota eta madarikatuko zaituztenean eta izen txarra emango dizuetenean. Alai zaitezte egun horretan eta egin pozez jauzi, handia izango baita zuen saria zeruan; gauza bera egin zieten profetei jende horren gurasoek.”
“Baina ai zuek, aberatsok, bai baituzue zuen poza!
Ai zuek, orain aseak zaudetenok, gose izango baitzarete!
Ai zuek, orain barre egiten duzuenok, aiene eta negar egingo baituzue!
Ai zuek, mundo guztiak zuetaz ongi hitz egingo duenean, gauza bera egin baitzieten sasiprofetei jende horren gurasoek!”
1. TESTUAREN IRUZKINA.
Zoriontasunak Mateorenean: zorionekoak (espirituz txiroak, Jainkoaren maitasunari esker bizi direnak) beren izaerarekin eta ondasunekin baliagarri direnak, zorion hori behartsuen bizitza ahalbidetuz zehaztuko baita. Zoriontasunak Lukasenean: zoriontsuak behartsuak, negar egiten dutenak, sufritzen dutenak, Jainkoak lehentasunez bere kontura hartzen dituelako.
Gizarte-ondorioak: bidegabekeriek (goseak, haustura pertsonalek…) askotan eragiten dute baztertuen sufrimendua eta heriotza. Hau ez da naturala, eguzki-irteera bat bezala, baizik eta eragindako zerbait. Norbait da arduraduna… Neu ote naiz nire anaiaren zaindari? Zorionekoak ahulen, babesgabetuen, pobretuen bizitza egingarri bihurtzen dutenak… Eta ez, parabolako aberatsa bezala, eskale bat bere atean mahaiko apurren bila dabilen bitartean oturuntza egiten duenaren antzekoak.
Zoriona ez datxekio pilatzeari, baliagarri izateari baizik. Gaur egun, hedonismo eta kontsumismoari loturiko zorionaren ulerkera oparoa dago: dena niretzat, oraintxe. Horregatik neure buruari galdera batzuk egitea garrantzitsua da: zerez betetzen dut bihotza? Nor bizi da nire bihotzean? Zeri dago itsatsia? Zeri dago atxikia? Zorionak zerikusi handiagoa du betetzen nauen Maitasuna nigan bizi izatearekin, beste ezerekin baino; horregatik, ez dut betetzen nauten beste gauzen beharra. Eta horrela askatasunean irabaz dezaket, nire burua hustuz, lotzen nauen hartatik askatuz, eta soberako premiaz zamatu gabe. Behartsuek, ahulek, bitartekorik gabekoek, bizitzeko sobera dudanaz jabetzen laguntzen didate. Eta horregatik soberan daukadana partekatzera adoretzen naute, baita bizitzeko behar dudana ere (ebanjelioko alargunaren istorioa).
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Galileako aintziraren ondoko eremu lau horretan kokatzen naiz, Jesus beretarrekin oinez doan eta ondoan lagun asko dituen lekuan. Hainbeste oinazez, hainbeste zauriz, hainbeste gaixotasun eta konplexuz, bazterketaz, inortzat hartzeaz, inor ez direla sentitzeaz… sendatu behar direlako egiten dute. Oinez noa Jesusengandik ez urrun, isilik, eta jendetza behartsuari begiratzen diot. Hainbeste haustura, hainbeste ahulezia, hainbeste bizi-premia onartu eta lagundu ahal izateko bihotza edukitzea eskatzen dut. Bihotzez begiratzen dut, egoera hau neure egiteko denbora hartuz.
Jesus belar pixka bat dagoen gune batean gelditzen da eta jendea esertzen hasten da. Zaurituenak Jesusengana hurbiltzen dira bera ukitu eta sendatuak izateko irrikan. Apostoluek gizaki asko prestatzen dituzte leku horretan, eta ni haiekin nabil. Jesus, pertsona hauek benetako hitza, sinesgarria, behar dutela ohartzen da, eta arretaz egiten die so beren desiorik sakonenak irakurri nahi dituenaren antzera. Behatu egiten dut, egoera hau bihotzez neureganatzen saiatzen naiz eta Bere sentiberatasuna izaten.
Jesusengandik oso hurbil nago hitza hartzen duenean eta, Abba Jainkoaren Espirituaz beterik, hau irteten zaio barrutik: “Zorionekoak zuek txirook, Jainkoaren erreinua zuena baita. Zorionekoak orain gose zaretenok, pozik geratuko zaretelako. Zoriontsuak orain negar egiten duzuenok, gero barre egingo duzuelako… Egoera horietan Jainkoa zuekin dago, egoera horietan zuek zarete gure artean Jainkoaren presentzia.” Hitz hauek nire barnera sartzen uzten dut…
4. JESUS ETA BIOK
Eta Jesusek, Jainkoaren maitasunez, jendeari begietara so egiten jarraitzen du, eta begirada horrexekin iristen da niregana, eta hau esaten dit: “Zorionekoak, jendeak gorroto zaituztenean, kanporatzen zaituztenean, iraintzen zaituztenean eta zuen izena arrisku ageriko gisa gutxiesten dutenean, gizakiaren Semeagatik, horrelako tratu txarrak eman baitzizkieten zuen arbasoei, profetei…” Nola sentitzen naiz? Ezdeusak eta ni babesgabetzen ez dituen –are gutxiago zailtasunetan– Jainko horrekin identifikatuta sentitzea eskatzen dut. Denbora hartzen dut.
Entzuten jarraitzen dut: “Ai, jan ezin dutenekiko sentiberatasunik ez duzuen aberatsok! Ai, barre egiten duzuenok, sufritzen ari direnez jabetzen ez zaretenok zuena baino ez baituzue gogoan”… Sufrimendu, gose, bakardade, bazterketa eta zentzurik gabeko egoerak bizi dituzten pertsonak dauden lekura hurbildu eta begiak irekitzera adoretzen nau. Bere sentiberatasuna izatea eskatzen dut.
Eta kontatzen jarraitzen dut: “Nik bizitzeko behar dudana baino gehiago daukat.” Eta “Zuk, zenbat ematen duzu? Eta zenbatekin geratzen zara?” galdetzen dit. Eta honela jarraitzen du: “Txirotuek aberastasunarekiko atxikimenduetatik askatzen laguntzen dizute. Beren bizitza kontatzen dizute: inork nahi ez dituen lanak egitea, etxea izateko alokairu handiak ordaindu behar izatea, “paperak” galdu eta “legez kanpo bizitzeko” segurtasunik ezean bizitzea… Gizaki txiroek bizitzeko soberan daukadanaz eta besteek behar dutenaz konturatzen laguntzen didate. Egoera hauetatik gertu bizi nahi dut, eta Biziaren Jainkoaren Eskuetan bizi.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa biltzen dut. Gehien iritsi zaidana kontatzen diot, niretzat zena zirudiena, gehien identifikatu naizen hura (testu bat, hitz bat, irudi bat…) Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen. Eta horrela amaitzen dut, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.