Loiola Zentroa, nor gara?
Centro Loyola – Loiola Zentroa Fedea, kultura eta justiziaren arteko topagunea da. Bost egoitza ditu: Iruñea, Loiola-Azpeitia, Vitoria-Gasteiz, Donostia eta Bilbo.
Espainiako Jesusen Lagundiaren Fedea-Kultura-Justizia zentroen sareko kide da. Azpeitiko egoitza Loiolako santutegian integratzen da eta beste lau egoitzak, Euskadiko eta Nafarroako hiriburuetakoak, Arrupe Etxea Fundazioan integratzen dira.
Gure zeregina da Jaunaren erreinua hots egitea eta Erreinu horren lekuko izatea:
Pertsonei eta taldeei laguntzea: hazkunde espiritualean bidea egin nahi dutenei, eta bizitzaren iturri eta zentzuari buruzko kezka dutenei; eta sinestunen fedea sustatzea eta ospatzea.
Gure garaiko kulturarekin eta erlijioekin topaketak eta elkarrizketak izanaz.
Fedetik datorren justizia sustatuz eta gizarte-aldaketarako eragin pribatua eta publikoa bultzatuz.
Gizarte anitzean eta aldakorrean harrerarako eta entzuteko topagune izatea da gure nahia,fedea, kultura eta justizia bateratuz.
Horretarako hainbat ikastaro, mintegi, lantegi, otoitz, erreferentziazko talde, hitzaldi eta elkarrizketarako eta eztabaidarako foro proposatzen ditugu.