Lk 2, 22-40

0. TESTUA (Osorik irakurri!)
Moisesen legean agindutako garbikuntza egiteko unea iritsi zitzaienean, gurasoek Jesus Jerusalemera eraman zuten Jaunari aurkezteko.(…)
Bazen Jerusalemen Simeon izeneko bat, gizon zintzo eta jainkozalea, Jainkoak Israel noiz kontsolatuko zain zegoena. (…) Espirituak eraginik, tenplura joan zen eta, Jesusen gurasoak legeak agintzen zuena betetzeko asmoz tenpluan sartzerakoan, haurra besoetan hartu eta Jainkoa goretsi zuen hau esanez:
“Orain bai, Jauna, zeuk hitzeman bezala, utz diezaiokezu zeure morroi honi bakean hiltzen, nire begiok ikusi bait ute zure Salbatzailea.” (…)
Simeonek bedeinkatu egin zituen eta haurraren ama Mariari zera esan zion: “Begira, ume honek (…) guztien asmo ezkutuak agerian jarriko ditu. Eta zuri saminezko ezpatak zulatuko dizu bihotza.”
Bazen han profetesa bat ere, Ana.(…) Une hartan aurkezturik, Jainkoari eskerrak ematen hasi zen eta haurrari buruz hitz egiten Jerusalemen askapena espero zuten guztiei.
1. TESTUAREN IRUZKINA.
Legez jasotako herri haren ohiturak eta hastapen-erritoak betetzeko unea da, zehazki, erditu eta Tenpluan aurkeztu ondoren emakumearen garbikuntza. Familia bakoitzeko seme zaharrenak Tenpluaren zerbitzurako utzi behar zituzten. Baina berreskuratu egin zitezkeen. Jesusen gurasoek horixe egingo dute behartsuen eskaintzaz, bi usakumez. Gaur beste erritu batzuk ditugu: familia-liburua epaitegian aurkeztea, txertoak jartzea etab. eta, gure kristau tradizioan, bataiatzea.
Simeon eta Anarekin topo egitea. Bi pertsona hauen ezaugarriak:
– Alde batetik, emakumea eta gizona dira. Bitxia da, garai hartako idazkiekin konparatuz, Lukasen berrionean emakumeari ematen zaion garrantzia.
– Biak adin handikoak dira, eta itxaropentsu daude, salbamenaren zain. Leial dirautenak dira, nahiz eta denbora igaro eta espero zutena inoiz iritsiko ez dela badirudi ere. Leialtasun-pertsonak dira, irauten dutenak.
-Beste aldetik, fedea bizitzeko bi era ezberdinak: Simeon, Jainkoaren Espirituari jarraituz, bere erlijioa bilatzailearena da, profetarena; eta Ana, berriz, betetzailearen erlijioa duena, denbora guztian Tenpluan zerbitzatuz, baraualdi eta otoitzekin. Eta, hala ere, Jesus biei agertzen zaie. Ona da fedea bizitzeko moldeak esklusiboak eta, beraz, baztertzaileak ez direla ikusteko, osagarriak baizik.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Gertaldian kokatzen naiz, barrura sartzen, bertan banengo bezala, Jerusalemgo Tenpluan, eraikin txundigarri hartan, Jose eta Maria, landako bikotea, Galileatik, herri txiki batetik hiriburu handira iristen direnean. Haiekin egiten dut topo eta elkarrekin joaten gara oinordekoen garbikuntzak eta aurkezpena egiteko tokien bila, non oinordekoaren erreskatea ordaindu behar baita. Txundituta daude merkataritzaren zalapartarekin, animaliekin, landareekin, lurrinekin… Han erosi, saldu, trukatu… egiten da. Hainbeste gauza bitxi, hainbeste kontraste beren lurraldearekin. Hobeto ulertzeko arretaz behatzen dut zerk mugiarazten duen gizarte hura, zer balio bizi dituzten, esna daudela zer amesten duten… Denbora hartzen dut.
Eta, aurrera egin ahala, adineko gizon batekin, Simeonekin egin dugu topo, bikoteari poz handiz begiratzen diona: semea bere eskuetan hartzea eskatzen die eta, gora altxatuz, honela egiten du otoitz: “Orain, Jauna, zure agintzaria bete da… Burutzen hasi zaren salbamena ikusi dudalako…” Entzuten dutena sinetsi ezinik geratzen diren gurasoei so egiten diet, eta Jainkoari eskerrak ematen dizkiote beren semea bedeinkapena delako. Agure hau bezala Jainkoaren espirituan bizitzea eskatzen dut, hainbeste urtez itxaropentsu iraun ahal izateko eta eguneroko bizitzaren xalotasunean, familien egoeran, adiskideen harremanetan… salbamena aurkitu ahal izateko. Eta denbora hartzen dut.
Hiruren eta Simeonen inguruan jende asko ibili da zurrunbiloan. Batzuek Joseri eta Mariari zorionak ematen dizkietela ikusten dut, beste batzuek bekaitz sanoz begiratzen dietela eta, jendea joaten denean, Simeonek berriro hartzen du hitza eta Mariari mintzatzen zaio: “Begira, ume hau Israeldar batzuentzat erorbide eta besteentzat altxabide izango da. Eztabaida sortuko duen seinalea izango da, horrela guztien asmo ezkutuak agerian geldi daitezen. Eta zuri ere saminezko ezpatak zulatuko dizu bihotza“. Eta Josek eta Mariak Jainkoaren gizon baten profezia-hitz gogorrak nola hartzen dituzten ikusten dut, nola jotzen duten etorkizun gogor eta zalantzazko horretara. Nire zereginean iristen ari zaizkidan zailtasunak onartzea eskatzen diet.
4. JESUS ETA BIOK
Oinez goazela, bat-batean emakume adin handiko batekin egin dugu topo, bere burua Ana izenaz aurkezten duena. Bere bizitza Tenpluaren inguruan igarotzen dela kontatzen digu, eta deigarri gertatzen zaigu bizitasuna, fedea bizitzeko bere era, urtetan baraualdiei eta otoitzari tinko eustea. Jesus txikiarengana hurbiltzen da eta Jainkoari eskerrak ematen hasten da ozenki eta ezagutzen duten pertsonak biltzen ditu inguruan eta haurraz hitz egiten die. Zera esaten die: “Jainkoak haurrekin hasten du bere salbamen-garabidea, xumearekin. Jainkoak ezustean hartzen gaitu. Ume honen bitartez hasiko da herri honen salbamena. Bere hitzak neure egiten ditut eta bihotzean dastatzen.
Eta Joseri eta Mariari, Simeon eta Anarekin batera, zera eskatzeko baliatzen naiz: “Lagun iezaguzue itxaropenari eusten, ilunpeak argia baino gehiago ikusten diren garai hauetan. Oso aberatsak nagusi diren gobernuen izendapenetan ikusten ari gara, egia zein gezurra baliagarri zaienak, haientzat interesgarria baldin bada, eta mundua haien artean banatzen dutenak, onak, eta besteak, xehatu beharreko etsaiak: migratzaileak, baliabiderik gabekoak, genero desberdinekoak…” Eta Jose eta Mariari entzuten diet: “Zesarren eta apaiz nagusien gobernua ere ez da zuzentasun-eredu bat.” Denbora hartzen dut denbora oro erlatibizatzeko eta neurea bizitzen ikasteko.
Josek eta Mariak komentatzen didate: “Ikas ezazu nolakoak diren izar txikiak gauez, itxaropena gorde diezazuten, hainbeste hezitzaileren lana beren ikasleak hobetu daitezen saiatuz, goizero beren seme-alabak ikastetxeetara laguntzen dituzten amak eta gurasoak; demokraziak bahitzen dituztenen xantaiari amore ematen ez dioten hainbeste pertsona, ideia sortzaileekin eta energia orlegiarekin inbertsioak egiten dituzten hainbeste pertsona, hainbeste zaurgarrien –migratzaile, aterperik gabe eta emakumeen, pobreziak emakume-aurpegia duelako– giza eskubideak defendatzen dituztenak eta beste horrenbesterenak.” Itxaropen horrekin bizi nahi dut, dohain-urte honetan, errukiaren urte honetan. Nahi dut eta eskatu egiten dut. Denbora hartzen dut.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.