Jn 1, 1-18
0. TESTUA (Osorik irakurri!)
Hasieran bazen Hitza. Hitza Jainkoarekin zegoen eta Hitza Jainko zen. Hasieran Jainkoarekin zegoen Hitza. Gauza guztiak Beronen bidez egin ziren, eta egindakotik ezer ez da Berau gabe egin. Hitzarengan zegoen bizia, eta bizia gizakien argia zen; argi horrek ilunpetan egiten du argi, baina ilunpeek ez zuten onartu.(…)
Hitza zen egiazko argia, mundura etorriz gizaki guztiak argitzen dituena. Munduan zegoen eta, mundua haren bidez egina izan arren, mundukoek ez zuten onartu. Bere etxera etorri zen, baina beretarrek ez zuten onartu. Onartu zuten guztiei, ordea, berarengan sinesten dutenei, alegia, Jainkoaren seme-alaba izateko ahalmena eman zien. Hauek ez dira odolekoak, ez eta gizakiaren borondatez sortuak ere, Jainkoarengandik jaioak baizik. Eta Hitza gizon egin zen eta gure artean jarri zen bizitzen. Ikusi dugu haren Jainko-aintza, Aitarengandik maitasun eta egiaz betea datorren Seme bakarrari dagokion aintza.
1. TESTUAREN IRUZKINA.
“Hasieran”: horrela hasten dira Hasiera liburua eta Joanen berriona. Jesusen esperientziatik, Joanek Hasiera liburua berrirakurtzen du. Hasiera liburuak “Eta Jainkoak esan zuen: Egin bedi…” kontatzen duen lekuan, orain Jesus da Jainko-Aita Hitz horrekin adierazten dena: “Dena Haren bidez egin zen, Hitzaren bidez, eta egindakotik ezer ez da berau gabe egin.” Horregatik, unibertso osoa eta gizaki guztiak doakotosunera, egiara jaiotzen dira. Guztia, Jesusen bidez Jainkoarengandik jasotako sekulako maitasunaren adierazpena da.
Hitza Jainkoarekin zegoen, Jainkoarengana iraulia. “Hitzarengan zegoen Bizia“. Horrela, Hitzak, Jesusek, bizia adierazten digu, Jainkoaren Biziaz blai gaude. Bizia delako eredu bihur daiteke, gizateria ren argi. Eta Bizi hori duten pertsonak argia dira, beste batzuek, haien argiari esker, bizia izan dezaten.
Eta Hitza haragi/gizon egin zen. Haragirik gabe ezin da Espiritua gauzatu. Gizakundea: errealitateaz ardura hartzea, errealitateaz zamatzea, errealitateaz errukiz arduratzea. Espiritua haragitutako egoeretan bakarrik aurkitzen da. Jainkoaren nahia bere Espiritua giza-haragi orotan, hauskor eta kaltetua den izaki bizidun orotan hedatzea litzateke. Horregatik, Jesus gizaki egin da gizakiok jainkozko egin gaitezen. Eta jainkozko bihurtuz goaz Kristoren irudiko egiten garen heinean, eta horrela Hari loturik bizi gara, Harekin bat eginik, eta Ororekin eta guztiekin bat eginez goaz.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Jainkoaren barnekotasun horretan, begirune osoz, neure burua bertan agertuz hasten dut kontenplazioa. Jainkoak berarekin, bere barne munduan, bere munduan, bere eskuetan nahi gaituela ohartzen naiz, gu sostengatzen gaituen zorua eta babesten gaituen sabaia bezalakoak diren horietan… Eta hau esaten diet: “Eskerrik asko zuen barruan niri leku egiteagatik, ‘shaloma’, erabateko bakea, doako maitasuna, Bizia arnasten den giro horretan. Eskerrik asko hor nahi gaituzulako, gu eta unibertso osoa, zure bihotzean eta zure eskuetan.” Dastatzeko denbora hartzen dut.
Aitaren eta Semearen harreman-gune horretan, aldien hasieratik dagoen Bizi-itsaso horretan, neu bertan agertzen jarraitzen dut eta zera esaten diot: “Eskerrik asko dena jaiotzen den leku horretan ni sartzen uzteagatik, Zuk Zeure Hitza ahoskatzen duzun leku horretan, eta horrela denak bizia izatea lortzen duzu. Esaten duzun guztia egia bihurtzen duen hitza zara. Esaten duzuna egin egiten duzu.” Eta bake-gune horrek gurasoak bizi diren lekuaren antza duela aurkituz noa. Guraso horiek beren seme-alaben etorrerarako ostilamendua prestatzen ari baitira.
Jainkoak eta bere Hitzak, Semeak, Espiritu berean, maitasunez begiratzen didate eta natura dei litekeen sehaska erraldoi batean jartzen naute. Eta eskua ematen didate Haiekin ibiltzeko, eta zera esaten didate: “So eginez goaz, bisitatuz, den guztia (belarra, landareak, basoak, zelaiak, itsasoa…) zainduz. Haiek dira arnasa hartu, elikatu eta zaintzeko aukera ematen digutenak”, eta natura Jainkoarengan bizitzea zer den dastatzen dut. Nola geratzen naiz? Zer eskatzen dut?
4. JESUS ETA BIOK
Bere ondoan nago Hitza haragi bihurtzen denean, askoren arteko bat, beretarren artean kanpatzen duenean, bere etxera Bizia ematera iristen denean, baina beretarrek ez zuten onartu: “Haientzat ez zegoen lekurik ostatuan“… Jesusek, Hitzak, Berarekin ibiltzera adoretzen nau, arbuioak onartuz. Berarekin bat eginik eta indarrez sentitzen naiz arbuioetan Berarekin ibiltzeko.
Eta zera azaltzen dit: “Gaur egun arbuiatuak direnengandik hurbil egotea da kontua, batez ere migratzaile eta gerrengatik (Siria, Sudan, Palestina, Ukraina eta abarretako) errefuxiatuengandik eta beren familiak, bullingak… bazter utzitako beste askorengandik. Egon hurbil eta defenda itzazu, lagun iezaiezu lege bidegabeek, giza eskubideen aurkako legeek, hondoratzeko zorian edo atxilotze-zigorraren pean daudenean erreskatatzea debekatzen dutenean”. Eta egoera horretan banengo, itota ez hiltzeko laguntza eskatuko nukeela egia dela uste dut. Denbora hartzen dut.
Berarekin bat eginda, berarekin egotera adoretzen nau, harrera egiten dioten pertsona guztiengana hurbil nadin, eta kultura, erlijio, filosofia, hizkuntza eta abarretako pertsona asko ikusten ditut entzuteko prest, beraiengana Bizia sar dadin, denbora hartzen dut eta Jainkoaren doakotasunak eta egiak haien bizitza nola betetzen duten ohartzen naiz, nola hasten diren doakotasuna eta egia bizitzen eta nola bihurtzen diren arnasten den kultura. Eta bihotzez eskertzen dut Bizia martxan dagoelako.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.