Lk 3, 15-22
0. TESTUA (Osorik irakurri!)
Herria zain-zain zegoen eta denak ari ziren pentsatzen Joan ez ote zen Mesias izango. Joanek, ordea, denen aurrean hau esan zuen:
“Nik urez bataiatzen zaituztet, baina badator ni baino ahaltsuago dena, eta ni ez naiz inor haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere; horrek Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte.” (…)
Herri guztia bataiatzen ari zela, Jesus ere bataiatu egin zen eta, otoitzean ari zela, zerua zabaldu eta Espiritu Santua jaitsi zitzaion gainera, uso-tankeran agertuz. Eta mintzo hau etorri zen zerutik:
“Zu zaituz neure Semea, neure maitea, zu zaitut atsegin.”
1. TESTUAREN IRUZKINA.
Bataioa da, seguruenik, Jesusi buruzko lehen datu historikoa. Lau berrionetan agertzen da eta hau Jesus Joanen ikasle bezala kokatzen duen zerbait da, eta denbora pasa ahala ikasleak Maisua gaindituko duena. Joan den igandean liturgiak Jesus 12 urterekin ipintzen zuen. Orduan ematen zen helduarorako urratsa. Gizonak 14-16 urterekin ezkontzen ziren, baina Jesus ez zen ezkondu, Itun Zaharreko profeta gutxi batzuek egin zuten bezala. Handik aurrera, Jainkoak berarentzat zer nahi zuen bilatzen aritu zen. Erantzuna ez datorkio otoitz-agerkari batetik, baizik eta jendearekin ibili eta Joan Bataiatzalearengan Jainkoarena aurkitzean. Eta Jordan ibaira doa Joanek bataia dezan.
Testua jarraian sinboloz beteta dago eta, hierofania (Jainkoaren adierazpenak) deituriko literatura generoan, bataioan gertatu zena kontatzen du: lehenik, uretatik irtetean, “urratu eta irekitzen diren zeruak ikusi zituen“. Is 63,19: “Ai zeruan hazka egingo bazenu! Eta bigarrenik: “Uso itxuran jaisten den espiritua” (Has 1,2). “Jainkoaren Espiritua uren azalean zen“. Testu hau irakurtzen duen garai hartako norbaitek ezin hobeto kokatzen du dioena Jainkoaren agerpenaren ekintza nabari bat bezala.
Eta ilaran “Jesus otoitz egiten ari zen bitartean”, Jainkoaren barkamenaren beharra sentitzen duten guztiekin, Ahots bat entzuten da: “Hau da nire Seme maitea, nire kutuna“. Hauxe da bere bizipen garrantzitsua, non Jainkoa nor den jabetzen den: Abba izena ematen dio. Haur txiki batek, hitz egiten hasten denean eta gurasoei abba, aita, ama… deitzen dienean erabiltzen dituen lehen hitzak dira. Barne-bizipen bakana da. Eta, ondorioz, sakonago aurkitzen du nor den Bera, Jesus, eta Herri hartan zer bizitzera eta egitera deitua den; bere zeregina aurkitu zuen, bere gainerako egunetan ondoan izan zuena.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Jesusekin presente egiten naiz Jordan ibaian. Hantxe nago bataioen ilaran. Lekuari so egiten diot, jendea nola dagoen jantzita ikusten dut, batzuek diotena entzuten, besteen isiltasun barneratua… eta Joanek dakarren aukera entzuten dut: “Bihur zaitezte! Jainkoaren azken aukera da guztiontzat” eta bera nola kokatzen den ikusten dut: “Nik urarekin bataiatzen dut, baina Hark, nire atzetik datorrenak, Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte.” Denbora hartzen dut, gauza hauek nire bihotzean gordetzeko.
Jesusekin eta bizitza berria hasi nahi dutenekin jarraitzen dut, bihotz-berritu nahi dutenekin, bizitzaz aldatu nahi dutenekin, daramaten bizimodua ez baita bizitza. Bizi den itxaropen-giroa arnasten ari naiz, nola bata bestearen atzetik pasatzen diren beren bizitza gehiegikeriaz, plazerez, grina gaiztoz, nagikeriaz, indarkeria etxetiarraz… beteta ibaiko uretan uzteko nahiarekin, urak eraman ditzan eta gardendurik bizitza berri bat hasi ahal izan dezaten. Hainbeste jenderen gogoa dastatzen dut.
Jesusen ondoan nago bataioaren unean: Joanek burutik hartu eta uretan murgiltzen du eta, uretatik irtetean, Jesus otoitzean aurkitzen dut, eraldatua, poz izugarriaz. Ez dut xehetasunik galtzen. Zerbait gertatu zaio. Eta otoitz bat egiten dut: “Eskerrak ematen dizkizut, Jainko ona, Zutaz fidatzen diren pertsonekin harremanak dituzulako, baita entzuten dizutenekin, zurekin sintonizatu eta sintonia hori modu iraunkorrean bizi nahi dutenekin ere.” Hitzik gabe geratzen naiz, une hori neure eginez.
4. JESUS ETA BIOK
Bitartean nire bataioaren unea iritsi da. Bihotza indarrez egiten dizkit taupadak, bizitzako une bizi horietakoak dira, eta Joani esaten diot: “Zerbait berria hasteko unea iritsi zait, zer den ez dakidana, baina nire indar guztiz nahi dudana”, eta hala adierazten diot: “Jainkoak nigan bizi dadila utzi nahi diot, lekua utzi, lehentasuna eman nire interesen aurrean.” Denbora hartzen dut. Nola sentitzen naiz?
Eta bataiatu ondoren, Jesus dagoen lekura hurbiltzen naiz bizi izandakoa entzutera eta hauxe kontatzen dit: “Jainkoa ez da hainbeste itun bat egiten dugun Norbait eta, inoiz betetzen ez dugunez, Berarekin beti zorretan gaude eta, haren ederrespena lortzeko, opariak, eskaintzak egin behar ditugu. Ez. Fidantzia osoa ematen digun eta aske uzten gaituen Norbaiten antz askoz handiagoa du, eta fidantzia horren indarraz besteak maitatzen eta haietaz fidatzen hasten gara, eta jaso dugun ongia ematen”. Jainkoa sentitzeko era berri bat da: etxetiarragoa, hurbilagoa, adiskidetsuagoa… Denbora hartzen dut.
Aukeraz baliatzen naiz zera kontatzeko: “Nolako garaiak zeureak, jendea Bizitzaz aldatzeko pilatzen zirenak! Orain urtarrileko merkealdietarako egiten dute, futbol partiduetara sartzeko, oporretako txartelak ateratzeko…” Eta hauxe erantzuten dit: “Baina gaur, oraindik ere, zerbait berria hasteko izena eman duten pertsona askori banan-banan deitzen diet. Zerbait pertsonalagoa da.” Bizitza berria nahi duten pertsonen oroitzapena egiten dut. Denbora hartzen dut.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.