Nor naiz zuretzat? Gelditu egiten naiz eta denbora hartzen dut barruan daramadana ateratzen joateko, eta honelako gauzak ateratzen zaizkit: Nire bizitzan etengabe presente dagoen Norbait zara, etengabe nire bila dabilen norbait, artzaina ardi galduaren bila bezala, nire erabakiak egunez egun iradokitzen dituen norbait, nire sufrimenduen ondoan dagoen norbait… Eta gauza gehiago gehitu nezake.
Munduko bizitzarako zatituriko ogia
“Ez gara ogia banatzen dugunok, baizik eta banatzen den ogia. Kontua ez da daukaguna ematea, garena ematea baizik. “Munduko bizitzarako ogi zatitua eta odol isuria bizitza posible egiteko.”
Hirutasuna
Kristau izatea Jainkoaren Errealitate Elkarte-maitasun horren barruan bizitzen sentitzea da, Hark sortua eta hazia sentitzea, Harekin, Maitasun Elkarte horrekin dugun antza aurkitzea. Haurrek gurasoen antza dutenez, gizakiok Jainko-Maitasunaren antza dugu.
Mendekoste
Mendekoste zentzua deskubritzen ari naiz: BARKATU. “Bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatuta geratzen zaizkie…” Nire irudimenarekin noa hainbeste biktimarengana hurbilduz, egin dieten kaltea barkatzen saiatzen ari baitira. Eta Jesusi eskatzen diot barkatzeko bere indarretik eman diezaiela.
Bakea ematen dizuet
Nolako bakea den ari naiz sumatzen. Eta Jesusi galdetzen diot ea Bere bakea gugan bizi den eta nigan bizi den hura ote den, inork kendu ezin didana, nahiz bizitzaren gorabeherak, nahiz beldur ezberdinek estekatu, nahiz egoerak gainezka egin… Eta estimuz begiratzen dit eta honela esaten: “Halaxe da.”
Maita ezazue elkar nik maite izan zaituztedan bezala
Bizi-iturri horrekin konektatu nahi dut, Hark maitatua izateko bizipen horrekin, aurkitzen naizen egoeretan Bere mailan egon ahal izateko. Eta hauxe entzuten diot: “Ni noan lekura etor zaitezke, bai. Ongi etorria muturreraino maitatzera, bizia eman dizuten bezala ematera, barkaezina barkatzera, Jainko Abbaz bakarrik fidatzera “
Inork ezin izango gaitu Bere eskutik kendu
“Noraino da Jesus Norbait bizirik zuen bizitzan? Zer leku du zuen bizitzan? (…) Isilune luzea egiten da eta Joanek jarraitzen du: “Guretzat, garrantzitsuena Jesus zen, egunero bere hitzak, bere ekintzak, bere motibazioak… gogoratuz bizi ginen. Bizia ematen zigun Bizi horrengandik bizi ginen.”
Jesusek eguneroko bizitzan jarraitzen du presente egoten
Eta Jesusek zera gogorarazten dit: “Bizi izan ezazu elkartea, izan ezazu zailtasunak partekatzeko leku bat, non nekaldiak atsedendu, non bizi izandakoa ospatu, eta zaindu ezazu elkartea.”
Berpiztuaren bizipenak
Berarekiko harremanetan, bere presentzia (Berpiztuaren Espiritua), ez da bitxia gure izatearekin ez zihoan ausardia edo gugan ohikoa ez den gaitzaren aurka borrokatzeko gaitasuna sumatu izana, barkatzeko gaitasuna, gurea ez zena. Izan ere, bere Bizitza gure bizitza izaten hasia da.











