Lk 2, 41-52
0. TESTUA (Osorik irakurri!)
Jesusen gurasoak Jerusalemera joan ohi ziren urtero erromes Pazko Jaietan. Jesusek 12 urte bete zituenean, jaietara joan ziren, ohi bezala. Jaiak amaiturik, gurasoak etxera abiatu zirenean, Jesus haurra Jerusalemen gelditu zen, haiek jakin gabe.(…) Egun bateko bidea egin ondoren, haren bila hasi ziren ahaide eta ezagunen artean. 3 egunen buruan, tenpluan aurkitu zuten, lege-maisuen erdian eseria, entzuten eta galdetzen. (…)Amak hau esan zion:
–Seme, zergatik egin diguzu hori? Ikusi zeinen larri genbiltzan aita eta biok zure bila!
Hark erantzun zien:
–Zergatik zenbiltzaten nire bila? Ez al zenekiten nik neure Aitaren gauzetan jardun behar dudala?
Baina haiek ez zuten ulertu zer esan nahi zuen. Jesus beraiekin Nazaretera jaitsi eta beraien menpe bizi izan zen. Amak gogoan hartzen zituen gertakari guztiok. Jesus haziz zihoan, bai jakinduriaz bai gorputzez, eta Jainkoak eta gizakiek gero eta gogokoago zuten.
1. TESTUAREN IRUZKINA.
Jesusen garaiko familiak klanak ziren. Aitona-amonek, aita-amek, osaba-izebek, lehengusu-lehengusinek, esklaboek osatzen zituzten, eta haietan agintaritza nagusia gizonik zaharrenarena zen. Egoera honek milaka urte iraun du Mediterraneoko munduan. Gizonezko kide bat ezkontzen zenean, honen emaztea gizonaren familiako kide bihurtzen zen. Gogoratu nahi dugu zeremonia nagusia emaztegaia bere klanetik eta etxetik senargaiaren etxera eramatea zela.
Familia ekoizpen eta kontsumo-gune bat ere bazen. Zereginen banaketa zuena. Hala ere, bizimodua ateratzeko gunea izateaz gain, familiaren muina ohorea zen. Bere kideek beste ezeren gainetik ohorea mantentzeko beharra zuten. Guztien lehen betebeharra susmo guztietatik beren buruak garbi mantentzea zen. Kide baten lotsa familia osoaren lotsa zen. Eta klanen arteko harreman ekonomikoak pentsaezinak ziren familiaren ohorea eta ospea bazter utzita.
Urtean behin gutxienez, familiak Jerusalemera joaten ziren. Joan-etorria 6 eguneko bidaia zen, gehi han igarotako denbora. 12 urterekin, haurrak heldutzat hartuak izaten ziren. Beren erabakiak hartzen eta beren egintzen erantzule izaten hasten ziren. Une horretan hartu zuen Jesusek bere lehen erabakia: “Ez al zenekiten nik neure Aitaren gauzetan jardun behar dudala?” Une horretan jartzen du Lukasen berrionak Jesusen bokazioaren lehen zantzua.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Prestaketa egunen ondoren, Nazareteko karabana ateratzen da, herriko familia ezberdinekin, Jerusalemerako bidean. Bertan banengo bezala kokatzen naiz gertaldian. Bidean aurrera egiten dut haiekin eta bidaietan ohikoa zen bezala kantatzen ari dira. Dibertigarriena den haurren taldetik gertu nago, korrika eta jolasean; gizonak, berriz, karabanaren erritmoari eta hurrenkerari eusten, eta emakumeak, lagunkiro hitz egiten eta elikagaiak prestatzen. Pozaurpegiei begiratzen diet, landaren eta familiaren lurrina usaintzen dut… Bidaia dastatzen dut “karabanan”.
Jerusalemera iritsi dira. Harrigarria! Ni beraiekin noa, txikien mirespen-aurpegiak ikusten ditut, haien artean esaten dutela: “Zein handia den Tenplua! Hortik erortzen bazara, kito”. Zenbat jende! Ez nuen inoiz holako jendetzarik ikusi. Begira zenbat kanpadenda harresietatik at!” Hirira sartzean beraiekin noa, sarrerako ate bat zeharkatuz, gero kalexketan barrena, hainbeste azoka-leku… Haiekin dastatzen dut Bake Hirian –“Jeru shalom”– sartzeko une hori. Denbora hartzen dut.
Eta Jesusekin, 12 urte zituela, eta bere lagunekin nago, hau da, ume izatetik gizon izatera gertatzen den unea, eta Tenplura hurbiltzen dira, Lege-maisuek irakasten duten lekura, jende garrantzitsuaren itxura ematen dieten beren soineko luze eta xingolekin. Jesus haiengana hurbiltzen da –eta ni Berarekin– eta gonbidatu egiten dute: “Zatoz zu ere Hitza ezagutzera.” Gozatu egiten dut unea. Garaiko ikasien erdian, Jesusek hau esaten dit: “Hauek bai ezagutzen dituztela Liburu Santuak!”
4. JESUS ETA BIOK
Irakasleek beren artean egoerak azaltzen dituzte. Jesusek hitza hartu eta galdera hau egin du: “Jainkoak ez al du antzik izango klan-buru on batekin, klana bere familia bezala, guztiak bereizketarik gabe zaintzen dituenarekin?” Eta elkarrizketak aurrera egiten du: “Nola gidatzen gaitu Jainkoak? Harrapatu ezin dugun eta batzuetan desagertu egiten zaigun hodeia bezala?” Lege asko zeudenez, Jesusek galdera hau egiten du: “Lege guztiek balio bera al dute?” Gozatu egiten dut xalotasunez eta egiaz beteriko bere galderez eta burutazioez. Denbora hartzen dut.
Bere gurasoak, Jose eta Maria, Tenpluan aurkitzen dute Jesus eta miretsita geratzen dira, ez baitzuten Jesus horrela irudikatzen. Eta denbora hartzen dute han gertatzen ari dena berenganatu ahal izateko. Hantxe nago ni. Jesusek hitza hartzen du: “Ez al zenekiten nire Aitaren gauzetan egon behar nuela?” Eta galdera hau gurasoei bere bokazioa kontatzeko modu bat dela jabetzen naiz, eta nirea etortzen zait gogora. Eskertu egiten dut gaur berriro nire buruari aurkeztu ahal izatea. Oroitzeko unea da. Dastatu egiten dut.
Eta Jesusekin itzultzen naiz karabanan. Gauza garrantzitsuez hitz egiteko aukera da eta hauxe kontatzen diot: “Gaur egun ez gara hain familia handitan bizi; adibidez, nirea amak, aitak, anai-arrebek osatzen dugu.” Eta jarraitu egiten dut: “Gainera, gaur egun familia-eredu ugari daude: guraso bakarrekoak, gayz edo lesbianaz osatutako bikoteak, familia galdu eta bakardadean geratzen direnak… Gainera, adinekoen egoera kontatzen diot: “Gure Estatuan ia 5 milioi pertsona bizi dira bakardadean” Eta Jesusek: “Zaindu adinekoak, ez galdu zuen arteko etxekotasun-lotura. Maitatu familia-molde ezberdinak. Dauden egoeran asma dezatela.” Eta bihotzez eskatzen diot horrela onartu eta egin dezagun.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.