Esna egoteko garaia da, jasotako haziaz ohartuta, Jesus, bizi gaituena, eta hazi bezala hazi nahi du gugan. Bere garapenari oztoporik ez jartzen saiatuko gara.
Nire txiki hauetako bati egin zeniotena, neuri egin zenidaten
“Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoen eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu; kartzelan, eta ikustera etorri.”
Elkartea, ibili zure kriseiluarekin eta zure olioarekin
“… esna egon zaitez, ez baitakizu ez eguna ez ordua… Aldaketa barrutik dator, zure barrutik, Jainkoa zure alde ari baita lanean ordu guztietan. Eta zu, zer ari zara egiten ezkontza-garai hori posible izan dadin?”
Fariseismoaren arriskua
“Besteen gainetik egotea bilatzen badu- zu, horrek gizagabetu egiten du, besteak mendekotzat hartzen ditugulako. Eta alderantziz: zure se-gurtasuna aurkitzeko eta, horrela, zure erantzukizunetatik libratzeko beste pertsona batzuengan ba-besa bilatzen baduzu, horrek menpeko egiten zaitu, ez aske”
Bizitzan asmatzeko
Bizitza sentitzeko modu horrekin bat egitea eskatzen diot: Jainkoa eta besteak maitatzea nire burua bezala. Gustua ateratzen diot muturreraino den maitasun horri.






