“Zu ere gizakien arrantzale izango zara.” Eta honela jarraitzen du: “Gizatasunaren sakontasunera iristea nahi dut, ez du axola zertan ari zaren, baizik eta ZERTARAKO egiten duzun lan.” Eta konturatzen naiz honek lanari beste dimentsio bat ematen diola…
Itxaropenari bizirik eustea
Ikas ezazu nolakoak diren izar txikiak gauez, itxaropena gorde diezazuten, hainbeste hezitzaileren lana beren ikasleak hobetu daitezen saiatuz, goizero beren seme-alabak ikastetxeetara laguntzen dituzten amak eta gurasoak; demokraziak bahitzen dituztenen xantaiari amore ematen ez dioten hainbeste pertsona…
Egitekoa-Misioa
Zein ona izango den graziazko urtea estreinatzea hainbeste pertsona –tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak, presoak, ez etorkizunik eta ez orainik ikusten ez duten gizakiak, gosete edo gerrengatik beren lurraldetik irten behar dutenak, hautsitako hainbeste pertsona eta beste hainbeste– denek aukera bat izan dezaten!
Ezteietako ardo berria
Jesusek zera proposatzen digu: “Topa egin dezagun garai berriengatik, Jainkoaren aintzaren garaiengatik, non denok eta, batez ere, historia honetatik gaizkien irtendakoak bizi daitezen: kaleko umeak, migranteak, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak, bihotza hautsia dutenak… “
Bataioa
Jainkoa ez da hainbeste itun bat egiten dugun Norbait eta, inoiz betetzen ez dugunez, Berarekin beti zorretan gaude eta, haren ederrespena lortzeko, opariak, eskaintzak egin behar ditugu. Ez. Fidantzia osoa ematen digun eta aske uzten gaituen Norbaiten antz askoz handiagoa du, eta fidantzia horren indarraz besteak maitatzen eta haietaz fidatzen hasten gara, eta jaso dugun ongia ematen.
Jainkoarengan bizi gara, mugitzen gara eta Harengan gara
Gaur egun arbuiatuak direnengandik hurbil egotea da kontua, batez ere migratzaile eta gerrengatik (Siria, Sudan, Palestina, Ukraina eta abarretako) errefuxiatuengandik eta beren familiak, bullingak… bazter utzitako beste askorengandik. Egon hurbil eta defenda itzazu.
Familia
Adinekoen egoera kontatzen diot: “Gure Estatuan ia 5 milioi pertsona bizi dira bakardadean” Eta Jesusek: “Zaindu adinekoak, ez galdu zuen arteko etxekotasun-lotura. Maitatu familia-molde ezberdinak. Dauden egoeran asma dezatela.” Eta bihotzez eskatzen diot horrela onartu eta egin dezagun.
Esker oneko topaketa
Gabonetako garai hau planak egiteko baliatzen dut: behar nauten eta aspaldi ikusten ez ditudan pertsona gaixoak; telefonoz deitu behar dudan norbait edo alferkeriagatik ematen ez dudan erantzuna zor diodana, espetxean bisitarik ez duen norbait, eskatu didan eta jaramonik egin ez diodan norbait…
Eta guk, zer egin behar dugu?
“Bizitza kaskarra daramat, besteekiko axolagabekeria horretan parte hartzen dut, nire interesez, nire kokaguneaz, nire ongi gelditzeaz, nire plazerirrikaz… kezkaturik. Ohartu egiten naiz nire bizitzak ohitura gizatiarragoak behar dituela, ez hain nirekoiak, justizia errukitsuaren desirak behar dituela, egiteekin batera”.
Aditzera ematen zait
Jainkoa nire bitartez historia honetan sartzera adoretzen nau: Bera izan dadila babesten duten zure eskuak, Jainkoak ez duelako eskurik; Bera izan dadila errukitasunez so egiteko zure begiak, Jainkoak ez duelako begirik; Bera izan dadila zure bihotza, hainbeste pertsonak sentitu behar baitute norbaitek maite dituela…











