Lk 6, 27-38

0. TESTUA (osorik irakurri!)
“Baina zuei, entzuleoi, hau diotsuet: Maitatu etsaiak, egin on gorroto dizuetenei, bedeinkatu madarikatzen zaituztenak, egin otoitz izen ona kentzen dizuetenen alde. Masaila batean jotzen zaituenari eskaini bestea ere; soingainekoa kentzen dizunari, ez ukatu soinekoa ere. Eskatzen dizun edonori, eman, eta zeurea kentzen dizunari, ez bihurrarazi.
Eta besteek zuei egitea nahi duzuena, egin zuek ere besteei. Maite zaituztetenak bakarrik maite badituzue, zer esker on zor zaizue?(…)
Eta ordaina hartzekotan bakarrik, ematen baduzue maileguz, zer esker on zor zaizue?(…)
Zuek maitatu etsaiak, egin ongi eta eman maileguz ordainari begiratu gabe (…) Goi-goikoaren seme-alaba izango zarete, ona baita Bera esker txarreko eta gaiztoentzat. Izan zaitezte errukitsuak, zuen Aita errukitsua den bezala.(…)
1. TESTUAREN IRUZKINA.
Zer egin egunero jasaten ditugun indarkeria-egoeren aurrean? Lukasen testu honetan, Jesusek, bere ikasleek eta jende xumeak bizitza arruntean jasaten zituzten eraso-egoerei indarkeriarik gabeko erantzun batzuk jasotzen dira. Jasaten zuten lehen indarkeria-mota: kolpatuak izatea. Esku irekiarekin egiten zen. Horren aurrean, zer? Jesusek dio “jarri beste masaila!” Jotzen duenak espero ez duen erantzuna da, eskuarekin jotzea apalgarri baitzen hori egiten zuen pertsonarentzat. Eta horixe proposatzen die Jesusek bereei. Horrek kolpatzen duena nahasi eta lotsatu egiten du.
Pertsonak bi soinekorekin janzten ziren: soingainekoa (kanpokoa) eta tunika (barrukoa): “Norbaitek soingainekoa kentzen badizu, emaiozu tunika ere“. Beraz, soingainekoa eramanez gero, tunika geratzen zaio. Eta Jesusek esaten dio: “Emaiozu tunika ere.” Hau da, biluzik geratzen da. Beraz, nola geratzen da soin-gainekoa kentzen dion pertsona? San Frantzisko Asiskoaren gertaldia gogoratzen dugu, bere aitak hainbeste eman izana aurpegiratzen dionean. Arropa guztia erantzi, biluzik geratu eta itzuli egiten dio: hortxe duzu zurea.
Talio-legea gainditzen duten testuak dira (“begiz begi…”). Sormenari eta irudimenari hel egiten diete erantzunean. Ausardia suposatzen du, beste persona bati indarkeriarik gabe aurre egitea da. Zihur, ehunka adibide izango ditugu: ebasten dutenarena, eta lapurtuak orduaz galdetzen diola edo ‘egun on’ agurtzen duela… eta ebaslea nahasten duena. Begoñako basilikan (Bilbon) bakearen aldeko otoitza egin zuten garaian gertatu zen ipuin hau. Talde bat sartzen hasi zen otoitza lehertzeko. Eta barrutik “Bakea beti zuekin” abesten hasi ziren. Hortxe amaitu zen erasoa. Gogora dezagun “Oscar Romero” filmean gudarosteak Eliza bere kuartel bihurtu duen gertaldia, eta gotzaina Elizan soldaduen aurrean kasullaz jantzita sartzen da, eta ez dira tiro egitera ausartzen.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Jesusek zoriontasunak aldarrikatu dituen leku berean jarraitzen dut. Galileako aintzira ondoko eremu lau horretan. Haren ondoan jartzen naiz, eta begiratu egiten diet berarekin dauden hainbeste mespretxu-egoera, hainbeste eguneroko indarkeria, hainbeste bazterketa eta irain bizi dituzten hainbeste pertsona eta ikasleri… Adorea eskatzen dut beren mespretxuak neure egiteko, bizi dutenak eragin dezala nigan. Denbora hartzen dut.
Denok, Jesusekin eserita gaude eta Jesusek zoriona, zoriontasuna, entzuten diotenei opa ondoren, hau egitera animatzen ditu: “Masail batean jotzen zaituenari bestea ere eskaini“… Harridurazko aurpegiak ikusten ditut eta Jesusek babesgabetasun-egoera horren aurrean egindako proposamen ausart eta sortzaileaz gozatzen dut. Denek ospatzen dute burutazio ona, eta nik haiekin, baina kolpeak eraman egiten du. Kolpea itzultzen ez duenez, moztu egiten du indarkeriaren erantzuna. Bere sormena eta ausardia nahi ditut.
Eta “soingainekoa kentzen dizunari tunika ere eman…” esaten jarraitzen du eta irribarre berriak sorrarazten ditu. Eta Pedrok Tomasi esaten dio: “Hara zer nolako ustekabea hartuko zuten zurekin, Tomas!” eta Tomasek: “Eta zurekin zer esan!” Nik ere irribarre egiten dut hartzen duten eragatik. Sormena eskatzen dut menderatzen nauena harritzeko, prestasuna eskatzen dut, eta lotsatu dadila egin duen bidegabekeriaz. Eta hauxe esaten diote elkarri: “Hobe da ezer gabe geratzea. Ea bestea konturatzen den lapurtu egin duela.”
4. JESUS ETA BIOK
Eta Jesusek bere ingurukoei aurpegira begiratzen jarraitzen du, haiengana egiaz zuzentzen delako: begirada askorekin topo egiten du, baita nirearekin ere, eta hunkituta geratzen naiz, gure errutinatik ateratzen gaituelako: gure burua koitadutzat hartzen jarraitzetik, indarkeriarik gabe erantzuteko gai ez garelako, eta bidegabekeriak pasiboki ez jasatera adoretzen gaituelako, sormen-ekimenak hartzera baizik… Bihotzez eskertzen diot, gugandik onena, sormen-errukia ateratzen duelako. Denbora hartzen dut.
Bizitasun horrekin jarraitzen du bere hitzaldia: “Entzuten didazuenoi esaten dizuet, maite itzazue zuen etsaiak, egin iezaiezue on gorrotatzen zaituztetenei, bedeinka itzazue madarikatzen zaituztetenak, otoitz egizue iraintzen zaituztetenen alde…” Jesus nigana dator eta hau esaten dit: “Zuk uste baino askoz biziera gehiago duzu zugan. Maitatuz bizi zaitezke, zauden bazterketa-egoeran zaudela.” Horregatik esaten dit: “Egin besteekin besteek zurekin egitea nahi duzuna!” Hitz hauek nire baitara sar daitezela eskatzen dut.
Eta Jesusek aurrera jarraitzen du: “Maita itzazu zure etsaiak, zeren horrela nire zeruko Aitaren semea izango baitzara, zeina eskergabeekin eta gaiztoekin ere onbera baita… Bere irudira eta antzera egina zaude”. Eta gogora datorkit gizadiaren urrezko orrietako bat. Serbiaren eta Bosniaren arteko gerran gertatu zen: armada inbaditzaileak bortxatutako emakumeak berauen armadako soldaduengandik beste aldeko emakumeak babestera joan ziren, beraiekin egindakoa errepika ez zezaten haiekin. Harritu egiten naiz eta eskertu egiten dut emakume hauen eta beste askoren gizatasuna. Denbora hartzen dut.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

