Berpiztuaren bizipenak

Jn 20, 19-29

Imagen de Amber Clay en Pixabay

0. TESTUA 

Asteko lehen egun hartan bertan, arratsean, ikasleak etxe batean bildurik zeuden; judu-agintarien beldurrez, ateak itxirik zeuzkaten. Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen “Bakea zuei” esanez. Gero, eskuak eta saihetsa erakutsi zizkien. Pozez bete ziren ikasleak Jauna ikustean. Jesusek berriro:

“Bakea zuei. Aitak ni bidali nauen bezala, nik zuek bidaltzen zaituztet.” Eta haien gainera arnasa botaz, hau esan zien: “Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die.”

Tomas, Hamabietako bat, Bikia zeritzana, ez zegoen haiekin Jesus etorri zenean. Elkartu zirenean, beste ikasleek zera esan zioten: “Jauna ikusi dugu.”  Tomasek erantzun zien: “Haren eskuetan iltzen seinalea ikusten ez badut eta nire atzamarra iltze-zuloetan eta nire eskua haren saihets-zuloan sartzen ez badut, ez dut inola ere sinetsiko.”       

Zortzi egunen buruan, etxean zeuden berriro ikasleak eta Tomas ere bertan zen. Ateak itxirik zeuden arren, sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen “Bakea zuei” esanez. Gero Tomasi hau esan zion: “Ekarri atzamarra eta aztertu nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihets-zuloan. Eta ez izan sinesgogor, sinestedun baizik.” Tomasek “Ene Jauna eta ene Jainkoa!” erantzun zion. Eta Jesusek: “Ikusi nauzulako sinetsi al duzu? Zorionekoak ikusi gabe sinesten dutenak.”

1-KOKAPENA – Testuaren azalpen laburra

Egoera ezin izan txarragoa. Hamabiak beldurrak hilik daude beren bizitzak arriskuan daudelako. Kausitzen badituzte, Jesusi gertatu zaion gauza bera gertatuko zaie, bera baitzen parte hartzen zuen taldearen burua, eta berarekin beren bizitza arriskatu zuten. Eta gurutziltzatua izan da berriki. Horrela hiltzen zen norbait argi geratzen zen mundu guztiaren begietara oker zegoela: borondate ona bai, baina hau ezin zen Jainkoarena izan. “Madarikatua enbor batean hiltzen dena“. Beraz, “afaltokian zeuden, ateak itxita, juduen beldurrez“. Ziurtasunak erortzen zaizkizunean, zerbaiten gainean jartzerik ez daukazunean, gertatutakoari azalpenik aurkitzen ez diozunean, oso gogorra da.

Egoera ezin txarragoa zenean, onena gertatzen da. Beren barruan, hilarazia bizirik dagoela sentitzen dute. Horri ‘agerkari’ deitzen diogu. Jesus ustekabean dator, harrigarriro, sinestezina eta erabat azalgaitza den errealitatea. Haien artean zerbait guztiz berria gertatzen da. Inoiz gertatu ez zena gertatzen da. Ezer eskatzen ez duen agerpen kontaezina, mezu batekin –“Bakea zuei“– eta misio batekin –“Har-tzazue barkatzeko Espiritu Santua“–. Barkatzeko botere guztia ematen dizuet. Hasiera liburuan Adani putz egiten dion eta bizidun bihurtzen duen Espiritu bera da, barkatuak izateko, bizi ahal izateko eta barkatzeko, biziarazteko orain oparitzen zaiena.

Nola sartzen diozu buruan argia ikusi ez duen norbaiti, argia badela? Maitatua izan ez den norbaiten buruan, nola sartu maitasuna badela? Berpiztua sumatu ez duen norbaiten buruan, nola sartu Berpiztua bizi dela? Ongi etorri, bada, Tomas. Zorionekoa ikusi gabe sinesten duena! Inork ez du ez Jainkoa ez Jesus berpiztua ikusi, haizea ikusten ez den bezala, ezta uhin elektromagnetikoak ere. Baina Berarekiko harremanetan, bere presentzia (Berpiztuaren Espiritua), ez da bitxia gure izatearekin ez zihoan ausardia edo gugan ohikoa ez den gaitzaren aurka borrokatzeko gaitasuna sumatu izana, barkatzeko gaitasuna, gurea ez zena. Izan ere, bere Bizitza gure bizitza izaten hasia da.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Afaltokian kokatu gara, Hamabiekin eta Jesusen atzetik zihoazen emakumeekin, haien artean bere amarekin. Haien aurpegiei begiratzen diet, aldatuak dituzte; eteten den isilunea dago, eta hau entzuten dut: Nola aterako gara honetatik? Beldurrak jota, jazarriak eta fitxatuak direla sentituz, eta beraiek ere desagerraraziak izateko arriskuaz. Gainera, erruz beterik, egiazko orduan Jesus bertan behera utzi izanagatik. Denak elkar babesteko bildu dira. Porrot eginikoen eta izutuen ondoan nago. Gertu egoten jakitea eskatzen dut.

Bat-batean, denak hasten dira barne-alaitasun azalezina, ezbairik gabea sentitzen. Nondik dator? Haien mirespen, harridura, sinesgogorkeria, beldur aurpegiak IKUSTEN DITUT eta, txundituta, zer gertatzen den galdetzen dut. “Jesus da, barkatzen diguna” esaten didate. “Bakea zuei” esan digu. Gugan dago Bizirik. Bake sakonaz gainezka sentitzen gara. DASTATU egiten dut haiek bizitzen ari direna. Ume txiki batek bezala gozatzen dut. Denbora hartzen dut, presarik gabe.

Hauxe esaten didate: “Norbaitek bere bizi-indarra emango balie bezala sentitzen dugu, Jainkoak lokatzezko Adanen gainean putz egin eta izaki bizidun bihurtu zenean bezala”. Eta Joanek dio: “Barkatzeko bere Indarra jasotzen ariko balitz bezala da.” Horrela Pedrok eta besteek ere: “Barkatzeko bere indar guztia eman nahi digula uste dut, Berak gurutzean hiltzen ari zirenei barkatzeko egin zuen bezala.” Nolako poza, min egin didaten hainbati barkatzeko indarra sentitzea!

4.-JESUS ETA BIOK. GAUR EGUNEAN JARTZEN NAIZ

Elkarrekin hitz egiten ari direnean, bihotza indarrez eta pozez beterik, Tomas iristen da eta harritu egiten da alaitasun eta festa giroaz. “Zer gertatu da?” Eta kontatzen nola hasten diren entzuten dut: “Jesus presente egin zaigu, era ulertezinean, baina zalantzarik gabe. Ulertu ezinik gaude, baina zoragarria izan da. Bizirik dago eta gure baitan bizirik jarraitu nahi du.” Eta Tomasek: “Bere esku eta saihetseko zuloak ikusten ez baditut, ez dut sinesten.” Txundituta nago haien itxikeriarekin, eta oraindik ere gogotsu jarraitzen dut gertatu zaienarekin.

Berehala, hasieran bizi izan zutena berriro sumatzen dute, eta oraingoan ni ere bake eta alaitasun sakonez betetzen naiz. Zalantzarik gabe, Jesus da. Tomasi entzuten diot: “Egia da. Nire bizitza bakez betea dago, nire mesfidantzaren zauria sendatzen ari balitzait bezala da, hain zuzen ere bere eskuetako eta saihetseko zauria ukitzean. Bere zauriek sendatu egiten gaituzte.” Nik ere sendabidea, barkamena, bakea eta poz handia sentitzen ditut, sendatzeko, barkatzeko dei bizia.

Eta orain Jesusi, Pazko biktimari, kontatzen diot: “Gaur egun zenbat diren zu bezalako biktimak, eta zenbat bizi diren ikara, beldur, hondamen, gerra, jazarpen, difamazio-egoeratan…” Ea haiek beren bizitzan Zu Bizirik aurkitzeko aukera duten, haien egoera itxaropenera alda dadin, Hamabiei, Maria zure amari, emakumeei gertatu zitzaien bezala!” Eta Jesusek: egin ezazu zuk haiekin nik zurekin egin dudana, “hurbil zaitez, senda ezazu ahal duzuna, emaiezu zure bizitza berpiztua.”

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Estas cookies son necesarias para el funcionamiento del sitio web y no pueden ser desactivadas en nuestros sistemas. En general, sólo se establecen en respuesta a accione realizadas por usted que equivalen a una solicitud de servicios, como establecer sus preferencias de privacidad, iniciar sesión o rellenar formularios.

Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.

Cookies analíticas

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.