Lk 4, 1-13

0. TESTUA
Jesus Espiritu Santuaz beterik itzuli zen Jordan ibaitik. Espirituak eramanik, basamortuan barrena ibili zen 40 egunez, deabruak tentatzen zuela. Egun haietan ez zuen ezer jan eta azkenean gosetu egin zen.
Deabruak, orduan, hau esan zion: – Jainkoaren Semea zarenez, agindu harri honi ogi bihurtzeko.
Jesusek “Liburu Santuan idatzia dago: Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi” erantzun zion.
Ondoren, deabruak, toki garai batera eramanik, munduko erreinu guztiak erakutsi zizkion une batean eta zera esan zion:
“Hara, neureak ditut erreinu ahaltsu eta aberats guztiok eta nahi dudanari eman diezaizkioket. Beraz, gurtzen banauzu, zeuretzat izango dituzu”.
Eta Jesusek honela erantzun zion: “Idatzia dago: Gurtu Jauna, zeure Jainkoa, eta Bera bakarrik gurtu.”
Orduan, Jerusalemera eraman zuen deabruak eta, tenpluaren goreneko ertzera jasorik hau esan zion:
– Jainkoaren Semea zarenez, bota zeure burua hemendik behera, idatzia baitago: Bere aingeruei aginduko die zu zaintzeko. Besoetan eramango zaituzte, harriekin estropezu egin ez dezazun.
Baina Jesusek honela erantzun zion: “Agindua dago: Ez tentatu Jauna, zeure Jainkoa.”
Orduan, bere tentazio guztiak agorturik, deabruak alde egin zuen Jesusengandik, hurrengo egokiera arte.
1. TESTUAREN IRUZKINA.
Jesus Espirituaz betea. Espirituak Jesus bere barnetik gidatzen edo bultzatzen du. Jesus Jainkoaren Maitasun egiazkoaz betetzen joan da, erabat Bere esanera. Jainkoak Jesusengan aurkitzen du Bere burua osoki kokatzeko lekua, atseden hartzeko ontzi bat balitz bezala. Jesusen baitan, Aita guztiz kokatzen da, eta horregatik osoki Betetzen du, Erabateko egiten du. (Oroitu Arantzazuko santutegiko irudien hutsuneak, barnetik hustu Misterioak egin ditzan.)
Espirituaz betetako Jesus basamortura eramana da. Eta han, aldi berean Satanek tentatua, proban jarria. Han, Jainko Abbarengandik bizitzeko jarreran, Jainkoaz beterik, bere burua jabetzearen irrikaz, harrigarritasunaz, ezarpenaz ez betetzeko borrokatzen da… Hauek geure tentaldiak ere badira, gure atxikimenduak, alegia, gure gizarte-maila, gure ondasunak, zer esango duten, nire irudia, onarpenen beharra, egokierak, plazerak, kontsumoak, gure ideologia, etab. Gure borrokarik handiena geure baitan jokatzen da, Jainkoarengan errotu behar gara lotzen gaituen horretatik askatuz joateko. Eta garizuma hau horretarako entrenamendu garaitzat hartzen badugu?
Eta garizuma sozial-laiko bat aurkeztuko bagenu? Xavier Casanovasek aspaldi idatzi zuen honako hau: “Garizumaren bertsio laiko bat biziki komeniko litzaigukeela uste dut. Administrazioak inauteriak edo failak sustatzen eta ospatzen dituen bezala, garai bat ere bultza lezake, non gizarte gisa, modu partekatu eta adostuan, geure eta gure planetaren finitudea edo bukaera gogora dezagun, hau da, etenaldia edo isiltasuna ospatzeko sasoi bat, “zeren eta batez ere zarata eta gehiegikeria ospatzen baitira, eta ea ospakizun hauek inposatutako zerbaiten antzera amaitzen diren, zentzugabeko jai baten antzera.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Basamortuan kokatzen naiz Jesusekin batera eta berarekin ikasi nahiz, isiltasun eta intimitate garai batean, Jesusekin proba-egoerak bizitzen ikasteko, eta nik bere erara egin ahal izatea eskatzen dut eta zera esaten dit: “Zatoz, tentaldiaren bidea egingo dugu gure bizieran.” Eta eskerrak ematen ditut oparitzen didan gonbidapen honengatik. Neure burua hobetzeko, askatasunean irabazteko gogoz noa.
Bere hurbiltasunean, berak bizi duena kontatzeko konfiantza ematen didala ohartzen naiz. Basamortu egunak dira, baliabide gutxirekin, gosea dator eta barruan hau entzuten duela esaten dit: “Benetan Jainkoaren Semea bazara, egizu harri horiek ogi bihur daitezen“. Eta bere barne borroka eta nirea deskubritzen ditut: gogoko dudanak eramaten utzi, kontsumo gizarte honetan, eta Jesusek tinko dirauela ikusten dut: “Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi,” eta irmotasuna eta iraunkortasuna ikasten ditut uneko apetara makur ez nadin. Bere irmotasunaren uste sendoa eskatzen diot.
Eta egitekoan eta aurrera eramateko bitartekoetan pentsatuz, pertsonek berriona onar dezaten lortzeko era sortzen da. Besteek nik nahi dudana egin dezaten lortzea? Eta orduan bere tentaldia kontatzen dit: “Belaunikatzen bazara eta gurtzen banauzu, zeurea izango da dena.” Hau da, boterea gurtzen baduzu eta kalumnia, albiste faltsuak, beldurra, derrigortzea, konkista militarra erabiliz egiten baduzu, besteek zuk nahi duzuna egitea lortuko duzu. Denak zureak izango dira.” Eta Jesusek: “Jauna zure Jainkoa bakarrik gurtuko duzu.” Eta gogora etortzen zait ogien gertaldia, denak Harengana etortzen direnean errege egiteko, bizitza konpon diezaien, eta Jesusek beren erantzukizuna helgiten duenean, ez ditu otzanak nahi, konbentzituak baizik. Berarekin identifikatzeko denbora hartzen dut.
4. JESUS ETA BIOK
Maitasunez begiratzen didala ohartzen naiz eta borroka inorentzat erraza ez dela konturatzen naiz, ezta Berarentzat ere. Eta une horretan entzuten du: “Jendeak zuri kasu egitea nahi baduzu, egin ezazu benetan ekintza ikusgarri bat, bota ezazu zure burua tenpluaren hegaletik, ez zaizu ezer gertatuko, aingeruek eskuahurretan eramaten zaituztelako eta denak oinetan izango dituzulako“. Ezbairik gabeko ospea. Ni ere tentatua izan naiz, liluratua: “Garrantzitsua izanik, kasu gehiago egingo dizute, Instagrameko, Facebookeko… jarraitzaileekin. Eta Jesusek: “Ez ezazu Jauna proban jarri”. Bizi ezazu tentaldia Jainkoari helduta. Bere hitzak eta sentimenduak neure egiteko denbora hartzen dut.
Eta Jesusek hau gogorarazten dit: “Zuek ere baduzue zuen basamortu berezia haurridetasuna bultzatzeko gogo horretan: bakardadez, zailtasun gaindiezinez, borrokez… tentatuak izango zarete. Bakarrik, sostengurik gabe, ilunpetan geratzeko beldurra sentituko duzue.” Eta aurrera jarraitzen du: “Egoera horietan, bilatu zure barnean konfiantza ematen dizuten bizipenak. Jainkoa beti dago, konturaten ez bazara ere; eguzkia hortxe dago, hodeiak egon arren.” Nire beldur eta gatazkei konfiantzaz aurre egiteko ahalmena eskatzen diot.
Eta Aitagurea kontzientzia handiagoz errezatu ahal izatea esaten diot: “Ez gaitzazu tentaldian erortzen utzi.” Eta hau erantzuten dit: “Jar ezazu bihotza Jainkoarengan eta garizuma honetan has zaitez lanean: saia zaitez presente egiten isiltasun guneren batean, (zabalik dauden parrokietako) otoitz uneren batean, eman zure soldataren egun batekoa gizarte eta ingurune-beharretarako, adoretu zaitez bakearen aldeko barau egitera espiritualtasun ezberdinetako pertsonekin…” Eta zera eskatzen diot, Jainkoari erreguka eta mailuarekin joz konbinatzen jakitea.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

