Antzaldatzea

Lk 9, 28b-36

Imagenes de Eugenio Albrecht en Pixabay

0. TESTUA 

… Pedro, Joan eta Santiago berekin hartu eta mendira igo zen Jesus. Eta, otoitzean ari zela, aurpegiaren itxura aldatu egin zitzaion, eta jantziak zuri distiratsu bihurtu. Hartan, 2 gizon azaldu ziren, aintzaz distiratsu: Moises eta Elias, eta Jesusekin mintzo ziren Jerusalemen gertatzekoa zen honen heriotzaz. Pedro eta lagunak logaleak jota zeuden, baina esnatu ziren eta Jesusen aintza eta harekin zeuden gizonak ikusi zituzten. Hauek urruntzean, Pedrok hau esan zion Jesusi:

“Maisu, zein ederki gauden hemen! Zergatik ez egin 3 etxola: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat?”

Ez zekien zer esaten zuen ere. Eta, hori zioela, hodei batek estali zituen, eta beldurtu egin ziren hodeipean sartzean. Mintzo hau etorri zitzaien hodeitik: “Hauxe dut neure Semea, nik hautatua. Entzun berari!”

Mintzoaren ondoren, Jesus bakarrik ageri zen. Ikasleek isilik gorde zuten eta, ordukoz, ez zioten inori esan ikusitakorik ezer.

1. TESTUAREN IRUZKINA.

Testu honetan sinbolo ugari agertzen dira: Sinai gogorarazten duen mendia, Jainkoaren presentzia bezala hodeia, Moises, zeinarekin Israelen esperientzia erlijiosoa hasten den, eta Elias (IX. mendean, K.a., juduen erlijio-esperientzia salbatzen duena, inguruko kananear erlijioekiko erlazioan eroriko dela dirudienean). Aurpegia distiratsua duen Jesusek berpiztua gogorarazten du. Bataioaren oso antzeko gertaldia eta ia hitz berberak. “Entzun berari!” besterik ez da aldatzen. Zergatia ikusten dugu.

Kontakizuna Jerusalemerako igoera hastera doan une batean kokatuta dago, eta horrekin batera nekaldia. Jesusek horretaz hitz egin die Hamabiei. Jesusen misioa porrot egiten duen une batean gaude, eta badirudi gaizki amaitzen dela. Jende askok alde batera utzi du. Pedro, Santiago eta Joan apostoluekin gertatzen den bizipena da, sinets dezaten. Alegia, Jesusi jarraitzea, nahiz eta honek porrot egin, Jainkoaren kontua dela sinets dezaten. Hortik “Entzun berari!” Gogoratu: baikorra da gauzak ondo aterako direla uste duena. Itxaropentsuak zera uste du, gauzak ondo edo gaizki atera arren, bereak zentzua duela.

Jesusek otoitz egiten zuenean” gertatzen da hau. Lukasen berrionean ohikoa da Jesus otoitzean ikustea. Areago erabaki garrantzitsuak hartzen dituenean. Hauxe da Jesusek Abba Jainkoaren uhinean jartzeko duen era, konfiantza osoko Norbait horrekin, eta Harekin eta bere nahiekin konektatzeko duen era. Porrot erdian Jainkoaren salbamena gauzatzen dela gogorarazten die. Lagun batek esaten zidan bezala: porrotetik porrotera goaz azken garaipeneraino.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Kontenplazioa hasteko, bertan banengo bezala jartzen naiz, Mendi garai batean, Tabor mendian, eskailburu txiki batean, gailurraren ondoan, Jesus, Pedro, Santiago eta Joanekin, esertzen direla, bideaz nekatuak baitira, eta nik, errespetu osoz, haien artean lekua egiten dut. Jesus zutitu eta, otoitz egiteko, urrats batzuk egiten ditu. 3 apostoluek bizitza Berak bezala otoitzean ematea eskatzen diote, bere otoitzetik sortzen baita bizitza hori, ontasuna eta egia kutsatzen dituena. Abegi egiten die, baita niri ere. Harekin Jainkoaren Eskuetan jartzen ikasten dugu. Esker oneko aldi honetaz baliatzen naiz. Denbora hartzen dut…

Bat-batean, hunkitu egiten dituen zerbait gertatzen da, barnera sartuak sentitzen diren zerbait, hodei batean bilduak bezala, agerpen baketsu batean. Amets antzeko zerbait da, baina benetakoa: Jesus, (Legea aurkezten duen) Moisesekin eta (profetak aukezten dituen) Eliasekin batera, betearen betea garai hartako judu batentzat. Ni ere han inguruan jartzen naiz, eta Pedro hiru kanpadendetakoa kontatzen hasi da. Ez zekien zer zioen. Eta so egiten dut eta egoera dastatzen, egoten ikasten dut, bertan egoten, entzuten, isiltzen eta kontenplazioan begiratzen. Nola sentitzen naiz?

Eta barreneko ahots bat bezala entzuten dugu: “Hauxe da nire Seme maitea, entzun iezaiozue.” Hirurek dakite zeruko opari bat bizitzen ari direla, eta bihotzez eskertzen dutela ikusten dut. Eta nik ere neure baitan errepikatzeko baliatzen dut unea: “Hau da Seme maitea, entzun iezaiozu!“, bizi izandakoa xehetasunik galdu gabe gogoratzeko. Nola geratzen naiz? Eta esperientzia hau inoiz ez ahazteko eskatzen dut. Dastatu egiten dut, hobeto barneratzeko.

4. JESUS ETA BIOK

Esperientzia amaitu egiten da, eta aurreko egoerara itzultzen dira. Begiak altxatzen dituzte eta, hori egitean, denak bere lekuan jarraitzen du; Jesus bakarrik dago beraiekin, lehen bezala, barne esperientzia izan da. Isiltasun handia dago, oraindik ezin dute hitzik egin: entzuten diet elkarrekin hizketan, ez dakite bizi izandakoari izena nola jarri. Bakean jarraitzen dute, pozaren pozez. Jainkoaren doakotasuna eta adierazteko bere era onartzen ikasten dut. Zaporea ateratzen diot, berriro gogora ekartzen dut, nire baitan sar dadin. Denbora hartzen dut.

Eta orain Jesusek gertatutakoa hobeto ulertu ahal izan dezadan hitz egiten dit. Pedrori eta 12ei esaten ziena ekartzen dit gogora: “Gizonaren semeak sanedrinak, apaiz gorenek eta lege-doktoreek gaitzetsia izan behar du, heriotza jasan eta berpiztu…” Eta niri esperientziaren muina gogoratzen jarraitzen du: ENTZUN IEZAIOZUE! Eta nire bizitzara ekarri eta nire buruari ezartzen diot: zuri entzutea, itxuraz nire misioak porrot egiten badu ere; zuri entzutea, anaitasunaren aldeko nire apustua gaizki bukatu arren; zuri entzutea, nahiz eta ni gaitzetsia banaiz ere. Jainkoak zoritxarrean ere hitz egiten duela barneratzeko eta ikasteko denbora hartzen dut.

Jesusek kezkatuta ikusten nau porrotak neureganatzeko zailtasunagatik eta honako hau esaten dit: “Zoriona gizakiei gauza guztietan Jainkoari lotuak bizitzetik datorkie eta, beraz, euren burua eta gauzak haurridetasunerako eskuragarri izatetik”. Hau da, Jainkoarekiko, Zurekiko lotura horrek galtzen ikasteko gaitasuna ematen dit: lana galtzea, ospea galtzea, etxea galtzea, lagunak galtzea haurridetasuna irabazteagatik… Une gogorren iluntasuna bizi ahal izatea eskatzen dizut, Zure presentzia argitzaileari lotua. Denbora hartzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Estas cookies son necesarias para el funcionamiento del sitio web y no pueden ser desactivadas en nuestros sistemas. En general, sólo se establecen en respuesta a accione realizadas por usted que equivalen a una solicitud de servicios, como establecer sus preferencias de privacidad, iniciar sesión o rellenar formularios.

Cookies analíticas

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.