Lk 15, 1-32

0. TESTUA (osorik irakurri!)
Zergalari eta bekatari guztiak Jesusengana bildu ohi ziren hari entzutera, eta fariseuak eta lege-maisuak marmarrean ari ziren zera esanez:
“Horrek harrera ona egiten die bekatariei,baita beraiekin jan ere”
Jesusek parabola hau kontatu zien:
“Gizon batek 2 seme zituen. Gazteenak hau esan zion aitari: ‘Aita, emadazu dagokidan senipartea.” Eta aitak ondasunak banatu zizkien. Handik egun gutxira, seme gazteenak, zituen guztiak bildurik, urrutiko herrialde batera alde egin zuen eta han, galdukerian biziz, ondasun guztiak jan. Dena xahutu zuenean, gosete ikaragarria gertatu zen inguru hartan eta estu aurkitzen hasi zen. Orduan, herrialde hartako gizon batengana joan zen morroi eta hark bere sailetara bidali zuen txerrizain. (…)
Orduan, pentsatzen jarririk, bere baitan zera esan zuen: ‘Zenbat langilek gure aitarenean nahi adina ogi eta gehiago dutela, eta ni hemen goseak hiltzen! Jaiki, aitarengana joan eta hau esango diot: Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra. Ez dut gehiago semeizenik merezi. Har nazazu zeure langileetako bat bezala.’ Jaiki eta aitaren etxera abiatu zen.
Oraindik urruti zegoela, ikusi zuen aitak eta errukitu egin zen; eta, lasterka joanik, besarkatu eta musuka hasi zitzaion. (…) Eta morroiei zera esan zien: ‘(…) ekarri zekor gizendua eta hil; egin dezagun festa-otordua; zeren seme hau hilda bainuen eta piztu egin zait, galdua nuen eta aurkitu egin dut.’ Eta festa hasi zuten.
Bitartean, seme zaharrena soroan zen eta etxera itzultzean, soinua eta dantzak sumatuz, morroi bati zer gertatzen zen galdetu zion. Eta honek: ‘Zure anaia etorri da eta zekor gizendua hiltzeko agindu du zuen aitak, semea onik bereganatu duelako.’ Biziki haserretu zen anaia eta ez zuen sartu nahi. Atera zen aita eta erreguka hasi zitzaion.’ (Baina hark ez zuen festan parte hartu nahi izan.)
1. TESTUAREN IRUZKINA.
Parabola errukior hau hoberenetakoa da erakusten nolakoa den Jesus eta berarengan bizi den eta bere hitzetan eta ekintzetan adierazten den Jainkoaren irudi-esperientzia. Abba deitzen dio, konfiantza osoko Norbait, betidanik bere izakiei baldintzarik gabe ematen zaiena; ez morrontza eskatzen duen norbait ahaltsua, ez gu kondenatzeko gure desira sekretuenak ere ezagutzen dituen epailea, ezta axolagabea ere, bere kreaturekin zer gertatzen den inporta ez zaiona…
Jainkoa dena ematen diguna da, dena “ematen zaigu”, gure bizitzatik ateratzeko aukera ere ematen digu. Adibidez, parabola honetako seme gazteenak egiten duena: senipartea eskatzen dio. Senipartea eskatzea aitarekin erabat haustea zen. Gainera, Jainkoa beti dago galdutakoa bilatzera ateratzeko portaeran. Txikiaren bila ateratzen da, hau karguz betea eta hautsia iristen denean. Zaharrenaren bila irteten da mahaian esertzera sartu nahi ez duenean, “sekulako bizitza eramanez ondasun guztia hondatu duen zure seme” horren gain sentitzen baita.
Sinestezina da Jainkoa beti gurekin topo egiteko irrikitan egotea, baztertu egin dugun gizatxarrak bezala sentitzen bagara ere, nahiz eta indartsu sentitu, besteek baino gehiago garela uste izan, eta ez dugu geure burua semealabatzat ezagutu nahi besteek bezala, nahiz eta… Abba irrikitan dago bere mahaian eseriarazi eta bere sendikoak senti gaitezen. Aurki dezagun Bera familia batzen duten gurasoak bezalakoa dela, familia batzeko bizitza arriskuan jartzen dutenak bezalakoa.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Fariseuek eta lege-maisuek Jesus gogor kritikatzen duten unean kokatzen naiz, galdutakoak, okupazio-armadarako zerga-biltzaileak, iruzur egin duten pertsonak eta traidoretzat jotzen direnak babesten dituelako eta beraiekin dagoelako. Jesus kalte egin duten edo beren bizimoduagatik ospe txarreko pertsonekin dago. Eta hau entzuten da: “Hauek ez dute konponbiderik, ezta Jainkoaren barkamenik ere. Zergatik galtzen du denbora beraiekin?” Eta entzun egiten dut Hamabiekin, hauei ere Jesusena ulertzea kosta egiten baitzaie, eta niri ere beraiekin. Denbora hartzen dut.
Handik gutxira, Jesusek hitza hartzen du eta, ohi duen bezala, deskribatzen dituen bitartean bizi ditzakegun parabolak kontatzen hasten da. Eta hau entzuten diot: “Seme gazteena senipartea, ez gehiago ez gutxiago, eskatzea baino bururatzen ez zaion norbait da. Horrela erabat hausten zuen aitarekin”. Eta atsekabetuta geratzen naiz: nola egin dezake hori seme batek bere aitarekin? Ez dut gertaldiaren xehetasunik galtzen, Jesusek kontatzen duenean. Bai gogorra! Denbora hartzen dut.
Eta Jesusek jarraitzen du kontatzen: “Denbora pasa eta seniparte osoa parranda eta plazeretan gastatu ondoren, gabezian hondoratuta, orduan, lehen aldiz, bere bizitzarekin zer egin duen pentsatzen gelditzen da eta bere buruari “Hau hondamendia!” esaten dio. Eta pentsamendu horien erdian aitarekin izandako esperientziaz oroitzen da, pertsona on eta errukitsuki zuzena. Seme horrekin nago, baina egin duen guztiak atzera botatzen nau. Nola sentitzen naiz? Sortu duten gaitzaz jabetzen hasten direnak onartzen ikasten hasi naiz.
4. JESUS ETA BIOK
Eta bere aitarengana joateko gogoa entzuten diot: “Zitala izan banaiz ere, seme txarra… baina jan egin behar dut eta hemen gosez hiltzen naiz.” Haren arrazoibideak entzuten ditut, baina ez dut ikusten aitaren lekuan jarri denik, hau da, ez du kezkatzen “aitak jasandakoak, sendiaren ospe onean egin dudan kaltea, seme bat galdu izanaren zirrararekin bizitzea…” Denbora hartzen dut. Oraindik ez da bere onetik atera, baina hil nahi ez izatea lehen urratsa da.
Berarekin abiatu naiz, lotsatuta sumatzen dut, gosez hila, zikina, bere burua erruduntzat joz, baina gosez hiltzetik salbatzeko orain aurkitu duen era da. Eta urrun aitaren etxea ikusten du. Eta bat-batean adineko gizon bat korrika datorrela ikusten dugu. Bere aita dela jakin dugu, arnasestuka, eta seme zikin eta krakatsua besarkatu du berehala. Semeak sinetsi ezin duela sumatzen dut. Gainera, semetzat hartzen duen eraztuna jartzen dio. Semearen alaitasuna sumatzen dut, deskriba ezina, hartua den eragatik, eta pozez eta lotsaz negar egiten du bere portaeragatik. Eta ongi etorri hori gozatzen dut.
Eta Abbari esaten diot “nik ere, zenbat aldiz esan dizudan otoitz egiteko antolatuko nintzela, beriro hasiko nintzela, gurasoak edo seme-alabak beste era batera tratatuko nituela, jarreraren bat aldatu nahi nuela, besteen mailan sentituko nintzela, ez beren gainetik edo eskubide gehiagorekin, baina niri ezinezkoa zait asko baino hobea naizela sentitzeari uztea…” Entzun egiten dit, ulertu ere bai, beste aukera bat ematen dit: “Zatoz nire mahaira eta jan dezagun elkarrekin eta ospa ditzagun pertsona izateko zure desiorik onenak.” Eta denbora hartzen dut naizen bezala maitatua naizela sentitzeko.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.