Jn 20, 1-9

0. TESTUA
Asteko lehen egunean Magdalako Maria hilobira joan zen goizean goiz, artean ilun zegoela, eta harria hilobitik kendua ikusi zuen. Orduan, Simon Pedrorengana eta Jesusek maite zuen beste ikaslearengana itzuli zen lasterka, eta hau esan zien:
“Eraman egin dute Jauna hilobitik eta ez dakigu non ipini duten.”
Irten ziren, orduan, Pedro eta beste Ikaslea eta hilobira jo zuten. Biak batera zihoazen korrika, baina beste ikaslea Pedro baino arinago zihoan eta lehenago iritsi zen hilobira. Barrura begiratzeko makurturik, oihal-zerrendak lurrean zeudela ikusi zuen, baina ez zen sartu. Iritsi zen haren atzetik Simon Pedro eta sartu zen hilobira. Oihal-zerrendak lurrean ikusi zituen, baita Jesusen burua biltzen egondako zapia ere; baina hau ez zegoen oihal-zerrendekin batera jarria, beste toki batean aparte bildua baizik. Orduan sartu zen beste ikaslea ere, hilobira lehenengo iritsi zena. Ikusi eta sinetsi egin zuen. Izan ere, ordura arte ikasleek ez zuten ulertu Liburu Santuak dioena, Jesusek hilen artetik piztu behar zuela, alegia.
1-KOKAPENA – Testuaren iruzkin laburra
Agerkundeen kontakizunak, batez ere, heriotzaren garailea den Jesusen inguruko kristau-ikasbide dira. Jesusena, guztia, leialtasunean bukaera arte emandako Bizitza eta bere gurutzeko heriotza, Bizitzaren Jainko Abbaren eskuetan gertatu dira, gure bizitzan, arnasten dugun airea bezala, beti presente dagoen Bizitza horretan, “Harengan, bizi, mugitu eta existitzen gara” (Hch?). Esku horietan bizi izan zen Jesus, bere Espirituan, Emakume haiei, Bizitza horri, Maitasun horri, Berari lotua.
Jainko Abbaren misio hau –denok anaiarrebak, sendi bereko semealabak izan gaitezen posible egiten saiatzea– aurrera eramanez, era izugarrian hil zuten, gurutze batean (Madarikatua enbor batean hiltzen dena!). Gertakari hori ikusi zutenek Jesusena Jainkoaren kontua zela pentsatzeko ez zuten kanpoko zeinurik izan. Jendeari argi geratu zitzaion Jesus borondate oneko pertsona izan zela, aginpidez hitz egiten zuela, baina gezurtia zela. Jainkoaren esku-hartze batek bakarrik argi lezake nork zuen benetako arrazoia, hil zutenek ala hildakoak. Horixe da berpiztuaren bizipenen zentzua.
Magdalako Mariak, bere jarraitzaileak, muturreko trauma bizi izan du. Bere adiskide mina bortizki hil dute, jendaurrean eta gupidagabe. Jesusen gorpuzkinei heltzea baino ez zaio geratzen, jasan duen galera izugarritik hurbil egoteko bide gisa. Berarentzat guztia izan denarekin egotera joatea. Berpiztuaren kontakizunak sinboloz beteta daude. Magdalako Maria ilunpetako pertsonaren zeinua zen, “hilobira doa oraindik ilun dagoenean, goizaldean…” eta, aldi berean, “asteko lehen eguna” da. Hasiera 1,1-3 testua irakurtzen badugu, “hasieran dena anabasa zen, ilunpea… eta lehen egunean Jainkoak esan zuen: argia izan bedi eta argia izan zen“, horixe egin nahi du Jainkoak Maria eta apostoluekin, argia izan dadila haien bizitza traumatizatu eta anasabazkoetan. Jesusen berpizkundea sorkuntza berri bat da, gizakiak izaki berri bihurtzea.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Gertaldia ikusten ari naiz, bertan banengo bezala. Magdalako Mariarekin nago. Eta presente egiten naiz, ahal dudan neurrian, sufrimenduak hautsitako pertsona baten ondoan egonez, bere lagun maitearen bizitzarik gabeko gorputzetik hurbil egotea burutik kendu ezinik, eta berarekin noa hilobirako bidean. Nola sentitzen naiz? Agian gaindituta, gertu egon nahirik, ahal dudan neurrian lagun joan nahi dut. Zerbait esatea irteten zait edo, hobeto, isiltzea? Denbora hartzen dut.
Mariaren ondoan noan bitartean, pauso zeremoniatsu eta mantsoan, aztoratu egiten dela sentitzen dut: gelditu egiten da eta hilobiaren harria mugitua izan dela urrundik ikusten du. Eragiten dion errakzioak geldi-geldirik uzten nau. Mariak beste era batera erreakzionatzen du, korrika hasten da, abiatu zen lekura itzuliz, egoera are okerragoa baita: ez du aurkitzen gurtzeko Jesusen gorpua, bere kutuna. Eta nik denbora hartzen dut zer egin pentsatzeko, gertu egon nahi dut, baina ez dakit nola. Nola sentitzen naiz? Zer gustatuko litzaidake egitea?
Maria Pedrorengana iristen da, eta Joan eta biok berarekin: “Hilobitik eraman dute Jauna eta ez dakigu non jarri duten“. Biek beldurra gainditzen dute eta hilobiraino laguntzen diote korrika. Eta ni haiekin noa. Orain Pedrorengandik hurbil nago, lehena sartzen denean, eta Joan gero. Zerataz konturatzen naiz, “zoruko bendak begiratzen dituzte, baita Haren burua estali zuen hil-jantzia ere; hau ez zegoen bendekin, baizik eta aparteko leku batean bilduta.” Jesusen arrastoren bat eman diezaguketen zeinuak. Nik, bertan banengo bezala, Pedro, Joan eta Mariari begiratzen diet. Inork ez du ezer esaten. Galderak erantzunik gabe gordetzen ikasteko eskatzen dut, konfiantza eskatzen dut zeinuak ulertzen ez ditudanean.
4. JESUS ETA BIOK
Joani erreparatzen diot: bere aurpegia desberdina da, onerako zerbait gertatu dela susmatuko balu bezala. Eta zera xuxurlatzen dit: “Ea Hasiera liburuan gertatu zen bezala gertatu den kreazioaren asteko lehen egunean, non dena anabasa, iluntasuna zen, eta Jainkoak hau esan zuen: argi izan bedi eta argia izan zen.” Eta bere pentsamenduekin jarraitzen du ozenki: “Eta Jainkoak gaur ere nahi badu lehen egun gisa sorkuntza berri bat hasi gurekin? “Ni harrituta geratzen naiz, oso harrituta eta itxaropentsu. Itxaropen une hori dastatzen dut. Presarik gabe, gertaldia berrikusten dugu.
Joan Magdalako Mariari mintzo zaio eta hau esaten dio: “Baliteke gaur, igandea, guretzat gure kreazioaren lehen eguna izatea. Ai egingo balitz argia gugan, Jainkoak “Egin bedi argia eta argia egin zen!” esan zuenean bezala. ”Eta Jainkoak hainbeste sendiren bizitzetan argia izatea nahi duela ohartzen naiz, ezin baitituzte aurkitu hil dituzten beren maiteen gorpuzkiak duintasunez lurperatu ahal izateko, ezta desagerrarazi zituzten beste batzuen gorpuzkiak ere, eta larritasun horrekin oraindik ere dolua itxi gabe jarraitzen dute bizitzen. Bertan nago bihotzez une honetan.
“Izan dadila argia, egin dadila argia pertsona hautsiengan” esaten jarraitzen duen Jainkoarekin bat egiten dut, eta pertsona horiengan sorkuntza berri bat hasten dela ohartzen naiz, hainbeste sufritu duten horiengan, beren munduan sartuta daudenengan, bertatik irteteko gaitasunik gabe, entzuteko aukerarik gabe, bake apur bat besterik nahi ez dutelarik, muturreko traumak dituztenengan, maite duten pertsonaren bat hil dietelako, edo torturatu edo haur soldadu bihurtu, gaur egun gerra bizitzen ari diren horiengan. Jainkoak pertsona horien zoria aldatu nahi duela ohartzen naiz, eta horrela bakea eta alaitasuna berreskuratzen dutela, eta ni ere beraientzat argi izatera deitua sentitzen naiz. Denbora hartzen dut.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.