Lk 22, 14-23, 56
0. TESTUA (Nekaldi osoa irakurri!)
(…)
Jesusekin batera 2 gaizkile ere eraman zituzten hiltzera. ”Burezur” zeritzan tokira iritsirik, bertan gurutziltzatu zuten Jesus, baita 2 gaizkileak ere, bata Jesusen eskuinean eta bestea ezkerrean. Jesusek honela zioen:
– “Aita, barka iezaiezu, ez baitakite zer ari diren.”
Soldaduek Jesusen jantziak banatu zituzten, zotz eginez. Herria begira zegoen. Agintariek, berriz, Jesusi iseka egiten zioten, zera esanez:
– “Besteak salbatu ditik; salba dezala bere burua, Jainkoaren Mesias, hautatua, baldin bada.”
(…)
Eguerdi aldea zen eta ilundu egin zuen lurbira guztian 3rak arte. Eguzkia ezkutatu egin zen eta santutegiko oihala erdiz erdi urratu zen. Jesusek, oihu handia eginez, “Aita, zure eskuetan jartzen dut bizia” esan zuen.
Erromatar ehuntariak, gertatua ikusirik, Jainkoa goretsi zuen, zera esanez:
– “Benetan gizon hau zintzoa zen!” (…)
1-TESTUAren AZALPEN LABURRA
Nekaldia Erramu igandearekin hasten da. Jesus, Jainko Maitasun Sustraikoaren profeta, Jerusalemera igotzen da eta lehen keinu mesianikoa egiten du: otzantasunaren, indarkeria ezaren, xumetasunaren sinboloa den astotxo baten gainean agertzen da. Armen eta indarkeriaren boterearen sinboloa borroka-gurditik tiratzen zuen zaldia zen.
Nekaldia eta heriotza inork pentsa ez zitzakeen gauza ikaragarria izan ziren. Idazle ospetsu batek honela zioen: “Norbaitek erlijio bat asmatu izan balu, ez zukeen inoiz bere Maisuarentzat horrelako amaierarik begitanduko”. Gurutze-heriotzaz hiltzen ziren garai hartan hiltzaileak, terroristak. Idazkiak berak ere esaten zuen: “Madarikatua, egur batetik zintzilik hiltzen dena“. Horrela hiltzen den gizona ezin da Jainkoaren gizona izan. Jesusek nekaldia nola bizi duen kontatzen du Lukasek, berezko ikutu batzuekin: baratzean odola izerditan eta bere heriotza nahi izan zutenei barkatzen, aukera bat bilatzen zuen oro –lapur ona, adibidez— salbatzen eta bere Espiritua Aitaren eskuetan uzten.
Gurutzerako prozesua. Jesus, bataio ondoren, Jaungoikoaren bizipen sakonetik, Jaungoikoaren ulerkera duten erlijio-agintari eta idazlari eta fariseuen aurrez aurre talka egiten duten ekintzak eta keinuak egiten hasi da. Guzti honek Legearen eta Tenpluaren ulerkeran, pertsonen arteko harremanetan, boterearen ulerkeran, hori guztia haurridetasunaren, erabateko berdintasunaren eta harreraren ildotik hain berrikuntza handiak suposatzen ditu, jendea engainatzen ari den profeta faltsutzat jotzen dutela. Horregatik, “hobe da herriagatik bat hiltzea, herri osoa hiltzea baino“.
Berpiztuaren bizipenen ondoren, nekaldia eta heriotza izan ziren ebanjelariek idatzi zuten lehenengo gauza, besteak beste, kristauek, Jesusen heriotza eta berpizkundearen ondoren, lehen urteetan Jerusalemen “gurutze-bidea” biziberritzen zutelako, Jesus igaro zen lekuetatik igaroz, afaritik hasiz, atxilo hartzea ondoren eta horrela nekaldiaren gainerako urratsak jarraituz.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Kontenplazioa hasten dut Jesus gurutziltzatuarengandik hurbil jarriz, bertan banengo bezala, erreberentzia eta begirune osoz. Jesusi hau esaten diot: “Utz iezadazu Golgotarako bidean zurekin joaten”. Ez dakit zer esan ezta zer egin ere, (jota)… nago. Eta Harekin burura ekartzen ari naiz, bere bizitzako azken uneak gogoratuz, ezer ulertu gabe, egoeraren ankerkeriagatik. Kemena eskatzen dut Jesusen eta gaurko “bere antzekoen” ondoan joateko.
Jesusen ondoan noala gogora ekartzen dut eta Pilatoren epaiketa datorkit burura: “Hona hemen gizona…” Lagun egiten diot “legez” arrazoia kendu eta plaza publikoan arbuio eta iseka egiten dioten norbaiti, oihuka erasoa, publikoki arbuiatua denari, eta bere aurpegiari begiratzen diodan bitartean, ez dut ez amorru ez mendeku imintziorik aurkitzen, eta ez dituzte beren jarrerak aldatu: ezin izan diote ez maitasuna, ezta barkamena eta fideltasuna ere kendu. Nolako gizona! Nola geratzen naiz? Nolako sentimenduak eragiten dizkit? Eskerrik asko, Jauna, horrela izateagatik. Eta begiesten dut.
Eta so egiten dut erlijio-agintariek, buruzagiek nola egiten dioten iseka: “Beste batzuk salbatu ditu, Mesias, Jainkoaren kutuna bada, Bere burua salba dezala.” Entzun egiten diot. Bai gogorra! Bizitzaren amaieran ere ezin diote bakean hiltzen utzi, min gehien egiten dion tokian jarraitzen dute min egiten: bere zereginaren porrotean. Eta Jesusi entzuten diot hau esaten: “Aita, barka iezaiezu ez baitakite zertan ari diren.” Hau xuxurlatzen diot: “Zure gizatasunak eta Zure barkatzeko gaitasunak harritu egiten naute.” Ikasteko tartea hartzen dut.
4. JESUS ETA BIOK
Kosta egiten zait gizon zintzo baten hilzorian egotea. Jesusek, gurutzetik bere arimarekin ezin duenak, Harengandik gertu nagoela, bere taldea gogorarazten dit, alde batera utzi duten Hamabiak, saldukeria egin dion Judas laguna eta ukatzen dion Pedro, eta berriro esaten dit: “Nire lagunak izaten jarraitzen dute.” Eta benetako adiskidetasuna zer den ulertzen hasi naiz. Gogoan ditut egoitzetan, ospitaleetan, beren etxeetan… bazter utzi dituzten hainbeste persona. Eskaera: Gauza bera bizi izan duen lagun bat izan dezatela. Eta begiesten dut.
Jesusengandik hurbil nagoela, dena galtzen ari dela ohartzen naiz: duintasuna, ohorea, zeregina, ospea… baita bere arropak ere. Egoera horretan kendu ezin dioten bakarra maitatzeko eta barkatzeko ahalmena da. Bere Aitari guztiz lotua, konektatua sentitzen dut, eta “zurekin zera ikasi nahi dut, egiazko haurridetasuna bultzatzeko gauza asko galtzeko baliagarri egoten.” Gogora dakartzat beren osasuna, lana, ospea, lagunak… galdu dituztenak benetakoak izateagatik. Jainko horri lotua jarraitu ahal izatea eskatzen dut, galtzen ikasteko, Jesusek bezala.
Eta gurutzeko bere arnasestua entzuten dut, pertsiar oinazea, haien etsaiak sufriarazteko itolarriz hiltzeraino. Horrenbesteko ankerkeria! Jesusen ondoan nago, ahal dudan bezala, bere bakardadean. Han dauden guztiek gaitzesten dute eta hauxe eskatzen diot Jesusi: “Zuk bezala, bakardade eta utzikeriazko egoeretan Jainkoarengan konfiantza izaten jarraitu ahal izan dezadala.” Eta bere azken hitzak entzuteko aukera dut: “Aita, zure eskuetan jartzen dut nire espiritua.” Hitz hauei barnera sartzen uzten diet. Bizitzako egoera gogor eta muturrekoak horrela bizitzen ikastea eskatzen dut: “Zure eskuetan jartzen dut nire espiritua.”
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.