Lk 6, 39-50

0. TESTUA
Eta Jesusek parabola hau esan zien: “Itsua itsuaren gidari izan ote liteke? Ez ote dira biak zulora eroriko? Ikaslea ez da irakaslea baino gehiago, baina ongi eskolaturiko ikaslea irakaslea adina izango da.
Nola ikusten duzu senidearen begiko lasto-izpia eta zeure begiko hagaz ohartzen ez?(…) Itxurazale hori! Kendu lehenengo zeure begitik haga eta orduan ikusiko duzu garbi, senidearen begitik lasto-izpia ateratzeko. Ez dago zuhaitz onik fruitu txarra ematen duenik, ez eta zuhaitz txarrik ere fruitu ona ematen duenik. (…) Ona denak ona ateratzen du bere barneko ontasun-altxorretik; eta gaiztoak gaitza bere gaiztakeri altxorretik. Ahoak esan, bihotzari gainezka darionetik esaten baitu.
Zergatik esaten didazue ‘Jauna, Jauna’ eta ez duzue egiten esaten dizuedana? Erakutsiko dizuet noren antzeko den niregana hurbildu eta nire esanak entzun eta betetzen dituena: etxea egitean, zulatu, sakondu eta oinarriak harkaitzean hartu zituen gizon baten antzekoa da. Uholdea gertaturik, jo zuen urboladak etxea, baina ezin izan zuen dardararazi, sendo egina baitzen. Entzun bai, baina betetzen ez dituena, berriz, etxea lur gainean, oinarririk gabe, egin zuen gizonaren antzekoa da. Jo zuen urboladak eta berehala erori zen, eta dena porrokatua gelditu.”
1. TESTUAREN IRUZKINA.
Testuak Jesusen hainbat azalpen biltzen ditu, itxuraz loturarik gabekoak, baina kristau elkarteak burutzeko interesgarriak direnak. Eta elkarren segidan jartzen ditu arau nemotekniko gisa, ikasteko. Eta, zehazki, pertsona hauei zuzenduta daude:
– Prestakuntzaren elkarte-arduradunei: beste batzuk gidatzeko ezin da itsua izan, jakin egin behar da eta koherentea izan. Ikasten dutenentzat: apaltasuna, maisua bezalakoa izatea nahikoa da;
– Elkartean kritika egiten dutenei: kritika bai, eraikitzailea, baina autokritikarekin, lastoa eta habea. Haurrideen zuzenketarako, lehendabizi norberak bera zuzentzen utzi behar du;
– Guri: txunditzen gaituzten batzuen mintzamoldeak liluratzen ez uzteko, batzuek gauza zoragarriak esaten baitituzte. Baina fruituak zuhaitzaz mintzo dira: “Fruituengatik ezagutuko dituzue.” Edo mingainak bihotzak gainezka egiten duenaz hitz egiten du.
Nola eraikitzen ditugu gure etxearen, gure bizitzaren oinarriak? Jesusen hitzak, bizi-hitzak praktikan jarriz. Hau egiten duenak harkaitzaren gainean eraikitzen du. Eta alderantziz: bere hitzak praktikan jartzen ez dituenak hondar gainean eraikitzen du. Ohitura oneko bizitza etengabe gauzatzeak etxea arrokaren gainean mantentzea ahalbidetzen du.”Maitasuna egintzak dira eta ez arrazoi onak.”
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Jesusek zoriontasunak aldarrikatzen dituen leku berean jarraitzen dut, Galileako aintziraren ondoko eremu lau horretan. Bere ondoan jartzen naiz eta berarekin doazen hainbeste pertsona eta ikasleri begiratzen diet, nahiko jipoiturik daudenak alafede, eta Jesusek esandako eta egindakoen ondorioz itxaropena berreskuratuz, euren buruarengan konfiantza eta boteretsuen aurrean ontasunezko ekimen sortzaileak hartzeko bitartekoak eman baitizkiete mendean hartzen ez uzteko. Gertaldia dastatzen dut, itxaropena arnasten. Denbora hartzen dut.
Denok eserita gaude Jesusekin. Fedea elkartean helarazten asmatzeko aztarnak aurkezten dizkie. Nola ikasi eta nola irakatsi azaltzen die. Jesusek zera kontatzen die: “Nahikoa du bere maisuaren antzekoa izatearekin”, eta nire inguruan hauxe entzuten dut: “Ikasten duenak apaltasunez egin dezala, besteen gaineko ez sentitzeko. “Eta Jesusek: “Jakintsua eta koherentea izan dadila irakasten duena, zeren gida al dezake itsu batek beste itsu bat?” Eta irizpide horiek neure egiten ditut poliki-poliki.
Eta honela jarraitzen du: “Zergatik begiratzen diozu anaiak begian duen lastoari eta ez zara ohartzen zurean duzun habeaz? Itxuralea! Atera ezazu lehenik zure begiko habea eta horrela ondo ikusi ahal izango duzu zure anaiaren begitik lastoa ateratzeko.” Eta burua makurtzen duten ikasleei begiratzen diet, ohartzen baitira beraiei gertatzen zaiela, eta nik ere burua makurtzen dut, horrelakoa bainaiz, eta bestearen lekuan jartzea eskatzen dut: “Hurkoaren proposamena salbatzen ikastea” esango luke Inazio Loiolakoak.
4. JESUS ETA BIOK
Eta Jesusek inguruko pertsonen aurpegira begiratzen jarraitzen du, haiengana egiaz zuzentzen delako. Begirada askorekin egiten du topo, baita nirearekin ere, eta honela jarraitzen du: “Ez dago fruitu txarrik ematen duen zuhaitz onik, ezta fruitu onik ematen duen zuhaitz txarrik ere“. Eta benetako irizpideak izaten ikasi nahi dut, eta ez utzi ideologiei ni erabiltzen: hori ezkerrekoa edo eskuinekoa da, edo kristau talde horretakoa da edo nirea ez den beste batekoa, edo hizlari ona edo txarra da. Eta zera eskatzen dut, nola jarduten duen ohartzea, bere jarrerak zeintzuk diren, aurreiritziek ni eramaten utzi gabe.
Eta Jesusek, entzuten diotenen benetako desioekin bat eginez, eta nik haiekin, “nola eman fruitu-ak? galderari erantzuten dio. “Hitz hauek entzun eta praktikan jartzen dituenak fruituak ematen ditu“. Gogoan dut gaur egun sendagileak baino lekukoak behar direla. Eta Jesusek hau esaten dit: “Erruki-egintzak egitea kristau irizpidea da eta ez gure ospakizunen handitasuna edo gure otoitzen isiltasun maila. Bi hauek erruki-egintzen zerbitzura daude.” Denbora hartzen dut.
Eta, bide batez, elkartean fruituak ematen nola jarraitu galdetzen diot, nola praktikatu nire elkartekideekin errukia. Eta zera gogorarazten dit: “Zuen elkartean ez zaudete munduko onenak, berriona bizitzeko deitu ditudanak zaudete; horregatik, maita itzazu diren bezalakoak, maita zure burua zaren bezala, jakinaraz iezaiezu eman dezaketen ongia, errukiz egizu haurrideen zuzenketa, ez daitezela azkenak egon, berdinak baizik”. Kontua zera dela uste dut, gizartean lortu nahi dudana elkarte barruan bizitzea. Horretarako bihotza eta burua eskatzen ditut.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.