Jainkoak beste aukera bat ematen dizu, eman dizkizun guztiez gain: Barneraino sar zaitez zure bizitzaren sakontasunean, ez bizi zure mugikorrarekin surfean egun osoan, geldi zaitez… Har ezazu zure denbora, begira ezazu nora zoazen, zer egiten ari zaren zure bizitzarekin… Sustraitu zure bizitza ebanjelioan. Galdetu zure buruari beti egin aurretik: Hau nahi du Jainkoak nitaz?
Antzaldaketa
Esperientziaren muina gogorarazten jarraitzen du: ENTZUN IEZAIOZUE!… Eta nire bizitzara ekarri eta hauxe galdetzen diot: Zuri entzutea, nahiz eta itxuraz zure misioak porrot egin?; Zuri entzutea, nahiz eta haurridetasunaren aldeko nire apustua gaizki amaitu?; Zuri entzutea, gaitzetsia izan arren? Eta Berak: “Bai, benetan”
Ez gaitzazu Tentaldian erortzen utzi
Zera partekatzen diot Jesusi, zein izan daitekeen garizuma honetako entrenamendu taula: “Isiltasun -eta otoitz- guneren batean (otoitz egiteko zabalik dauden parrokietan) ni presente egotea, baita kultura etxeetan beste batzuekin isiltasun guneren batean ere; gizarte -eta ingurumen- beharretarako nire soldataren egun bat jartzea, baraualdi bat beste erlijio batzutako kiderekin Ostiral Santu egunean egitea”
Elkartean bizitzeko
“Hitz hauek entzun eta praktikan jartzen dituenak fruituak ematen ditu.”… Eta gogoan dut gaur jakintsuak baino gehiago lekukoak behar direla… Eta Jesusek honela esaten dit: “Bizitzaren bidean aurkitzen garenokin dugun praktika da irizpidea, eta ez gure ospakizunen handitasuna edo gure otoitzen isiltasuna”.
Indarkeriarik eza ahulen indarra
Jesus niri zuzentzen zait eta ontasunez beterik gaudela eta maitatuz bizi dezakegula esaten dit, gauden bazterketa egoeran gaudela”… Horregatik esaten dit “Egizu besteekin besteek zurekin egitea nahi duzuna. Zeugan zuk uste baino bizi askoz gehiago duzu.”
Zoriontasunak
Zoriontasuna ez datza metatzean, baliagarri izatean baizik. Gaur egun, hedonismoari eta kontsumismoari loturiko zorionaren ulerkera dago oso hedatua: Dena niretzat, oraintxe. Horregatik, garrantzitsua da nire buruari galdera batzuk egitea: Zerez betetzen dut bihotza? Nor bizi da nire bihotzean? Nire bihotza zeri dago lotuta? Zeri atxikita?
Misioa neure kasa
Eskertzen nire bizitzan presente egiten zarenean barne ahots baten bidez (…) eta eskerrak ematen dizkizut ahots apal horiek, dei horiek, nire terrenta edo monotoniatik, nire arinkeriatik atera nautelako eta itxaropenez bete nautelako.
Jesusi egindako lehen arbuioa
Jesusek sarrailak eta arbuioak nola bizi dituen kontatzen dit (…) eta hainbeste pertsona dakarzkit jarrera itxiekin, talde politiko batzuetan entzuten ez dutenak (…), fanatiko erlijiosoetan, txertoaren bezalako gaietan, produktibitatearen eta kontsumismoaren dogmatikoetan.
Jesusen misioa
Hainbeste pertsonarengan pentsatzen dut, Hari eta uhin honetan sartzen direnei esker, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak, presoak, etorkizunik eta orainik ikusten ez dutenak, beren lurretik irten behar dutenak, bizi zareten hainbeste pertsona, sentitzen dut hori niretzat balitz bezala.
Ezkontzako ardo berria
Begira, gizarte honek bizia behar du. Norbaitek garai berrien erlijioa posible egiten hasi behar du, barne bizitzarena, bihotzera hitz egiten digun Jainkoarena.











