Ezkontzako ardo berria

Online

Jn 2, 1-11

 

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

Aldi hartan, ezteiak izan ziren Galileako Kanaan eta han zen Jesusen ama. Jesus eta honen ikasleak ere ezteietara gonbidatu zituzten. Ardoa bukatu zen eta amak honela esan zion Jesusi:

– “Ez dute ardorik”.

Eta Jesusek:

– “Utz nazazu bakean, emakume! Nire ordua ez da oraindik etorri.”

Jesusen amak hau esan zien morroiei:

– “Egizue berak esango dizuena!”

Harrizko 6 ontzi zeuden han, juduek beren garbikuntzetarako erabili ohi zituztenak, bakoitza ehun bat litrokoa. Jesusek hauxe esan zien morroiei:

– “Bete ontziak urez!”

Eta haiek leporaino bete zituzten. Jesusek berriro:

– “Atera orain eta eraman mahaizainari!”

Eta haiek eraman zioten. Dastatu egin zuen mahaizainak ardo bihurtutako ura, nongoa zen jakin gabe (morroiek, bai, bazekiten, beraiek atera baitzuten ura); orduan, ezkon-berriari deitu eta honela esan zion:

– “Ardo ona denek hasieran ateratzen dute eta, jendea edanda dagoenean, txarragoa. Zuk, berriz, orain arte gorde duzu ardo ona.”

Galileako Kanaan egin zuen Jesusek bere lehen ezagugarri hau; honela, bere aintza azaldu zuen, eta ikasleek sinetsi egin zuten harengan.

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Jn 2n sinbolismo handia dago: Hiru zenbakiak zera esan nahi du, hiru egunen ondoren ezer gertatzen ez bada, dena bukatuta dagoela. Adibidez: Jesus 3. egunean berpiztu zen. Bada, hemen ere bai: 3. egunean zerbait berria hasten da, ezkontzaren garaia. Ezkontza garai mesianikoen seinale da. Harrizko tina hutsak Sinaiko harrizko legeak dira, orain arte balio izan dutenak, baina orain Jesusek eta bere hitzek ardo onez betetzen dute barrualdea, Abba Jainkoarenganako maitasunaren ardoaz.

Joanen ustez, Jesus ardorik gabeko ezkontza batera gonbidatzen dute. Horixe da Jesus iristen den gi zartea ordezkatzen duena. Jainkoak, herri honek ezkontza festa (Jesus bere Semearena) bizitzea nahi du. Ezkontzako funtsezko elementu bat ardoa da, Bizi ikurra. Hauxe da mahaizainaren (garai hartako erlijio-agintarien) zeregina, eta ez da konturatzen herriko jendeari ardoa falta zaiola, hau da, bizitzaren zaporea, alaitasunik gabe, bizitzarik gabe, ia itxaropenik gabe bizi direla.

Jesus da Ardo Ona jartzen duena amaitzen ari den ezkontza horretan, itxaropenik gabeko gizarte horretan. Horrela ulertzen da Mariak, Jesusena bizi duenak, zera esatea: “Ez dute ardorik” “Jesus, jar ezazu Biziaren ardoa herri nekatu eta estutu honetan” esango balu bezala. Eta zentzu berean: Egizue esango dizuena! Garrantzitsua da Jesusek dioena egitea: “Nire hitzak entzun eta abian jartzen dituena etxea harkaitzaren gainean eraiki zuenaren antzekoa da.”

Jesusek Ardo berria sartzen du, bere bizitza-usadioarekin Jainko hurbila, ez urrundua, ulertzea ahal bidetuz; konfiantzazkoa, ez mehatxatzailea; barkatzen duena, ez zigortzen duena; doakotasunez eta egiaz betea, ez betebeharrez eta zigorrez. Horixe da bere lehen zeinua. Jesusek benetan garai eta ittxura berriak dakartza. Zeinu honekin bere aintza adierazten du: «Gloria Dei homo vivens, vita enim hominis visio Dei». “Gizaki bizia Jainkoaren loria da, giza bizitza berriz Jainkoaren ikuspena.” (San Ireneo)”

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Jesusen bizitzaren jardunaren eta proiektuaren hasierako unean kokatzen naiz, bertan banengo bezala. Bere ama, bere ikasleak, beste jende asko, ezkongaiak, hauen sendiak… Gonbidatuta gauden ezkontza batean parte hartuz egin nahi du. Jesusengandik gertu nago, eta Jainkoak une honetan Berarengandik nahi duenari adi dagoela ikusten dut. Nik arretaz jarraitzen dut gertatzen ari dena. Ez dut xehetasunik galtzen. Nola sentitzen naiz?

Mariaren ondoan nago. Berak zerbait ohartarazten dit, hau esaten didanean: “Garrantzizko gertaera bat izan beharko litzatekeena, ezkontza goibela da, barne bizirik gabe daudelako, ’Ardorik gabe’, beldurrez, gaizki egiteko beldurrez”. Zigorrarekiko beldurrak ospakizuna zeharkatzen du. Dena kontrolatzen duen, dena ezagutzen duen eta, batez ere, egiten dugun txar guztia ezagutzen duen “jainkoari” beldurra da nagusi, kontuak eramateko eta azkenean galduko gaituen gutuna aterako duen “jainkoari” beldurra. Horrela bizitzea zaila dela konturatzen naiz. Kultura-giroa ozpinduta dago. Nola kokatzen naiz?

Eta orain Maria Jesusengana doala ikusten dut. Haren hitzak entzuten ditut: “Ez dute ardorik“. ”Daukatena ez da Ardoa, ez da Bizitza.” Eta Jesusek, hasiera batean, hori Mahaizainaren (une hartako agintari erlijiosoaren) arazoa dela uste du. Gu ezkontza honetan gonbidatuak gara, ez protagonistak. Apostoluengandik gertu nago eta hauek herri horretan zerbait berria bizitzen hasiko dela espero dute, eta ni haiekin gogoberotzen naiz. Nire denbora hartzen dut eta unea dastatzen.

4. JESUS ETA BIOK.

Agertokian jarraitzen dut eta Mariari entzuten diot: “Egizue berak esango dizuena!“. Eta Jesus, parte hartzea ona dela konturatzen da, aukera bat ematea Bizitzarik ez duen ezkontza horri. Eta hitza hartzen du:”Bete itzazue tinak urez!“(eta “uretatik eta Espirituarengandik jaiotzea” datorkit gogora) eta “emaiozue dastatzera mahaizainari”, ardoaren ardura duenari, Biziaren Ardoa nondik doan aurki dezan. Eta gaur egun bizitza izan nahi duten taldeak zeintzuk diren arakatzen ditut: Hezkuntzakoak, osasun-gintzakoak, garraiokoak, merkataritzakoak, bizimodu ezberdinetakoak… Horrenbeste persona zaintzen dituzten taldeak… Eta itxaropen zehatzak dastatzen ditut.

Jesusek zerbait kontatu nahi didanaren konplizitateaz so egiten didala konturatzen naiz eta Berarengana hurbiltzen naiz. “Begira, gizarte honek bizia behar du. Norbaitek garai berrien erlijioa posible egiten hasi behar du, barne bizitzarena, bihotzera hitz egiten digun Jainkoarena, bizitakoaren partaidetzarena, denok familiakotzat hartzen dugun ezkontzarena… Animatzen al zara? Bere ondoan joatera bultzatua sentitzen naiz. Zer esango diot?

Eta batzuek ezkontzako kopa hartzen dugu, eta pixkanaka beste batzuk ere kopa altxatzen ari dira, eta batzuk eta besteak Jesusekin hasten gara garai berriengatik topa egiten, Jainkoaren aintza garaiengatik, non historia honetako gaizkien bukatu dutenak –kaleko haurrak, migratzaileak, tratu txarrak jasandako emakumeak, bihotz apurtutakoak…– bizi daitezen. Eta gainerakook ‘Amen!’ (Hala bedi!) esaten dugu. Eta dastatu egiten dut Biziaren kopa, eta eskerrak ematen ditut barnean dugun eta egun errealitate bihurtu nahi dugun Biziagatik.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up