Misioa neure kasa

Online

Lk 5, 1-15

 

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

Behin batean, jendea gainera zetorkion Jesusi, Jainkoaren mezua entzuteko; Jesus Genesaret aintzira ertzean zegoen. (…) Simonen ontzira igo zen eta lehorretik pixka bat aldentzeko eskatu zion; gero, eseri eta jendeari irakasten ziharduen ontzitik.

Hitzaldia amaitu zuenean, honela esan zion Simoni:

– “Jo itsaso zabalera eta bota arrantzurako sareak!”

Eta Simonek:

– “Maisu, gau guztian eginahalak egin eta ez dugu ezer harrapatu; baina, zuk diozunez gero, botako dut sarea.”

Hala egin zuten eta, hainbeste arrain pila harrapatu zutenez, sareak puskatzeko zorian zeuden. (…) Gertatua ikusirik, Jesusen oinetara erori zen Simon Pedro, zera esanez:

– “Alde nigandik, Jauna, bekataria naiz eta!” (…)

Baina Jesusek hauxe esan zion Simoni:

– “Ez beldurtu, hemendik aurrera giza arrantzale izango zara.”

Ontziak lehorrera atera zituzten eta, dena utzirik, jarraitu egin zioten.

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Pedroren txalupa askotan Elizarekin identifikatu da. Pedrok arrantza, bere lanbidea, ebanjelioaren alde aritzearekin alderatzen du, alegia, harrizko bihotzak haragizko bihotz bihurtzearekin, baita bazterkeria baldintzak anaitasun egoera bihurtzearekin ere. Horretarako, hainbat urrats egiten dira testuan: 

Gainazaletik, erosotasunetik eta ezaguna denetik sakonera igarotzea: “Jo itsaso zabalera,” sakonera dagoen tokira. Zure barne bizitzan sakontasuna dagoenean bakarrik egiten duzu arraun kanpoko sakontasunera.

Eta “Bota sareak”. Pedrok, arrantza lanbide zuenak, hauxe pentsatu zuen: Nekazari batek esango al dit niri, bizitza osoko arrantzaleari, gau osoan arrantzan aritu denari, sarea non botako eta noiz? Pedrok arrantzale lanbidea ezagutzen du; guk, berriz, badakigu ebanjelizatzaile bizibidea, prestakuntza eta birziklatze ikastaroak egin ditugu. Nork esango dit nola egin behar edo zer egin behar dudan?

Baina “Zure izenean botako ditut sareak”. Jesusez fio da, bere hitzaz fio da. Eta gu geure baitan entzuten ditugun eta gure kontua ez diren hitz horietaz fidatzen gara: Bihozkada horietaz, intuizio horietaz, nire barruan durundi egiten duen horretaz. Pedrok “Bota sareak” entzun zuen. Fio zen eta arrantza oparoa gertatu zen. Konfiantza horretatik, “Giza arrantzale egingo zaituztet.” Giza arrantzale, norbait arrisku larriren batetik ateratzeko gai denari esaten zaio. Ez dago hainbeste gaitasun teknikoen edo trebetasun pastoralen menpean, baizik eta Jainkoarekin konektatuta, bere sintonian joatearen menpean.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Galileako Lakuan kokatzen naiz, egun eguzkitsu batean, haize freskoaz. Aintzira bare-bare dago, Jesus popan dagoela, hainbeste jende bizkortzen ibili ondoren, itxaropenez nola bizi gabezia garai horretan, erromatar konkistatzaileekin arazoekin eta agintari juduek inposatutako erlijio legeen zamarekin… Jendearen erreakzioengatik, itxaropena nola berreskuratzen duten sumatzen dut. Nola sentitzen naiz?… Unea dastatzen dut.

Eta “Pedro, jo itsaso zabalera!” entzuten dut eta kontua sakonera dagoen lekurantz joatea dela ulertzen dut, oinak jartzerik ez dugun tokirantz, fidatzea besterik geratzen ez zaigun lekurantz… Apostoluei hain barrura joateak beldurra ematen diela ikusten dut, ekaitza sortzen bada kostaldera iristea oso zaila delako. Eta tarte sakon horretara joaten ez daude ohituta, ia ez dute ezagutzen, eta niri ere beldurra ematen dit… Beldurra menderatzen ikastea eskatzen dut, berarekin bizitzen ikastea, Jesus hor dagoelako.

Arraunean pixkat aritu ondoren, Jesusek haiengana jotzen du eta zera esaten die: “Bota sareak orain!”… Orduan Pedrok bat batean “Gau osoa eman dugu lanean jo eta ke eta ez dugu ezer atera”, eta bat nator Pedrorekin, bizitza osoa arrantzalea izan baita eta arrantzaz gehien ulertzen duena, ez dela logikoa sareak hor botatzea, eta are gutxiago egunez… Baina Jesusen logika beste bat izan behar da. Denbora hartzen dut hari konfiantza emateko eta ustekabekoa bizitzeko, ulertzen ez dudanaz fidatzeko.

 4. JESUS ETA BIOK.

Baina Pedro fio dela ikusten dut: “Zure izenean botako ditut.” Eta bat batean konturatu gara sareak arrainez betetzen direla. Gure harridura handia da… Pozaren pozaz ezin dugu sinetsi. Laguntza eskatzen dugu. Ezin dugu guztiarekin… Oparitutako emaitzaz gozatzen dugu, lan emankorraz, eta zalantza aurpegiak desagertu egiten dira, alaitasun eta festa aurpegi bihurtzen dira, eta Pedrok, gertatutakoaz ohartu denak, Jesusengana jotzen du: “Zutaz — eta ez nire ezagueraz– fidatzeak merezi du. Zurea da egiazkoa.”… Eta besteok berdin sentitzen dugu: Gaindituta gaude, gertatutakoaz hunkituta, eta fidatzen ikasteko eskatzen dut. Eta gertatutakoagatik eskerrak ematen ditut bihotzez… Denbora hartzen dut.

Jesusen begirada nirearekin gurutzatzen da, eta berataz benetan fida naitekeela sentitzen dut, eta Berarekin hitz egiten dut: “Eskertu egiten dizut zu nitaz fidatzea, eskertzen nire bizitzan presente egiten zarenean barne ahots baten bidez… Ahots hori, batzuetan, guri esaten zaigula sumatzen dugu, San Frantziskorenaren antzekoa –“Eraiki ezazu nire Eliza”– edo Inazioren Stortako elizakoa –“Guri jarraitzea nahi dut–, eta eskerrak ematen dizkizut ahots apal horiek, dei horiek, nire terrenta edo monotoniatik, nire arinkeriatik atera nautelako eta itxaropenez bete nautelako.”… Bihotzez eskerrak ematen dizkiot eta bere Bizitzarekin konektatuta bizitzea eskatzen diot…

Jesusi istorioak kontatzen jarraitzen dut, nire baitan noizbehinka entzuten diren bihozkada horiek, hitz horiek: “Zu zara nire seme maitea.” “Zer nahi duzu nik zugatik egitea?” ”Zatozte nigana nekatu eta larrituak.“… Elkarrekin goldatuko dugu gizarte hau zuzentasun errukiorra loratu dadin.” Eta gizatasunaren sakontasuna berreskuratzera deitua sentitzen naiz: Hainbeste etsipen, tristura, beldur, gorroto egoerak… Eta egoera horietan Bere hurbiltasuna eta Bere presentzia sumatzen dut eta laguntzera deitua sentitzen naiz… Bere konfiantzan bizi ahal izatea eskatzen diot… Denbora hartzen dut.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up