Lk 6,27-38
0. TESTUA (irakurri parabola osoa).
Hau diotsuet zuei, entzuleoi:
– “Maita itzazue zuen etsaiak; egin on gorroto dizuetenei; bedeinka itzazue madarikatzen zaituztenak; egin otoitz gaizki esaka ari zaizkizuenentzat (…) Egin besteei haiek zuei egitea nahi zenuketen bezala. Maite zaituztenak bakarrik maite izanik, zer esker on zor zaizue? (…) Maita itzazue zuen etsaiak (…) Goi goikoa ere ona baita gaiztoekin eta esker txarrekoekin. Izan zaitezte errukiorrak, zuen Aita errukiorra den bezala. Ez epaitu eta ez zaituzte epaituko; ez gaitzetsi, eta ez zaituzte gaitzetsiko; barka ezazue, eta barkatuko zaizue; eman, eta emango zaizue: neurri zabala botako zaizue altzora, eta betea, eragina, gainezkakoa. Zuek erabiltzen duzuen neurriz izango zarete neurtuak.”
1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.
Zer egin eguneroko indarkeria egoeren aurrean? Lukasen testu honetan, bere bizitza arruntean Jesusek, bere ikasleek eta jende xumeak jasaten zituzten eraso egoerei emandako erantzun ez bortitz batzuk zehazten dira. Lehenengoa: Kolpatuak izatea. Eskua zabalik egiten zen. Zer egin horren aurrean? Jesusek dio: “Jarri beste masaila!” Erantzun hori ez du espero izaten jotzen duenak, eskuko ifrentzuarekin jotzea iraingarria baitzen egiten zuenarentzat. Eta horixe proposatzen die. Eta horrek kolpatu eta, aldi berean, lotsatu egiten du.
Pertsonak bi jantziz janzten ziren: Kapaz (kanpotik) eta tunikaz (barrutik): “Norbaitek kapa kentzen badizu, emaiozu tunika ere.” Beraz, kapa eramanez gero, tunika geratzen zaio. Eta Jesusek zera esaten dio: Emaiozu tunika ere. Hots, biluzik geratzen da. Horrela, nola geratzen da kapa kentzen dion pertsona? San Frantzisko Asiskoaren gertaldia gogora ekartzen dugu, aitak hainbeste eman diola aurpegiratzen dionean… Arropa guztia erantzi, biluzik geratu eta itzuli egiten dio: Horra hor zeurea.
Indarkeriarik gabeko testuak dira. Ordain bereko edo talio legea «begia begi truk» gaindituz. Erantzunean sormena eta irudimena eskatzen dituzte. Honek ausardia dakar, beste pertsonari baliabiderik gabe aurre egitea baita. Ehundaka adibide izango ditugu, ziur. Tipikoa: Ebatsia izan den batek ordua galdetzen dio lapurrari, edo egun on esaten… Eta jokoz kanpo uzten du ebaslea. Begoñako basilikan bakearen aldeko otoitza egin zuten garaietan gertatu zen hau kontatzen dut. Talde bat sartzen hasi zen bertara otoitza hankaz gora ezartzeko. Eta bihotz barnetik abesten hasi ziren: Bakea beti zuekin. Hor amaitu zen erasoa. “Oscar Romero” filmean gogora ekartzen da armadak Eliza bere kuartel egin zueneko agerraldia, eta gero Romero gotzainak nola berreskuratzen duen.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.
Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…
Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.
Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Jesusek zoriontasunak aldarrikatzen dituen leku berean jarraitzen dut, Galileako lakuaren ondoko eremu lau horretan. Bere ondoan jartzen naiz eta berarekin doazen hainbeste pertsona eta ikasleri begiratzen diet… Hainbeste mesprezu egoera bizi dutelako egiten dute hori, hainbeste eguneroko indarkeria azkenekotzat hartuak izateagatik, hainbeste bazterketa, hainbeste arbuio… Hau guztia on hartzeko bihotz sendoa eta egoera horri buelta emateko sormenezko eta irudimenezko bihotza eskatzen dut, mendekuan erori gabe… Denbora hartzen dut.
Jesusekin eserita gaude denok, eta honek, zoriona, zoriontasuna opa ondoren, entzuten diotenei, hauxe botatzen die: “Masail batean jotzen zaituenari eskain iezaiozu bestea ere!” Harridura aurpegiak ikusten ditut eta, pixkanaka, pozezko aurpegiak ere bai, babesgabetasun egoera horren aurrean irtenbide sortzaile eta ausarta ematen dielako: Beste masaila jartzea… Eta denek ospatzen dute burutazio on hau… Eta nik haiekin. Sormena eta ausardia dastatzen ditut…
Eta “kapa kentzen dizunari tunika ere emaiozu” esaten jarraitzen du eta irribarre berriak eta algararen bat sorrarazten ditu. Eta “kapa kentzen badizute, berdin hilko zara hotzez gauean… Sormena eskatzen dut azpiratzen nauena harritzeko eta egin duen bidegabekeriaz lotsa dadin. Eta elkarri hau esaten diotela entzuten da: “Hobe da norbera ezer gabe geratzea, ebaslea lapurtu duela jabetzen dela itxarotea baino”… Gainditze izpiritu hori eskatzen dut.
4. JESUS ETA BIOK.
Eta Jesusek aurpegira begiratzen die ingurukoei, egiaz hitz egiten baitie. Begirada askorekin egiten du topo, baita nirearekin ere, eta hunkituta geratzen naiz, geure burua ez inortzat hartzen jarraitzeko gure errutinatik ateratzen gaituelako eta bidegabekeriak pasiboki ez jasatera animatzen gaituelako, eta ekimenak hartzera eta hauei erantzuteko aktibo sentitzera baizik… Eta bihotzez eskerrak ematen dizkiot, gugandik sormena eta bizia ateratzen dituelako… Nola sentitzen naiz?
Bizitasun horrekin jarraitzen du bere diskurtsoa: “Entzuten didazuenoi esaten dizuet, maite itzazue zuen etsaiak, on egin gorroto dizuetenei, bedeinka itzazue madarikatzen zaituztenak, otoitz egizue iraintzen zaituztenen alde“. Jesus niri zuzentzen zait eta ontasunez beterik gaudela eta maitatuz bizi dezakegula esaten dit, gauden bazterketa egoeran gaudela”… Horregatik esaten dit “Egizu besteekin besteek zurekin egitea nahi duzuna. Zeugan zuk uste baino bizi askoz gehiago duzu.” Eta atsegin hartzen diet bere hitzei, bat bera ere galdu gabe… Eskerrak ematen ditut bere konfiantzagatik.
Eta aurrera jarraitzen du, “are gehiago, maite itzazu zure etsaiak, horrela nire zeruko Aitaren semea izango baitzara, Hau ere onbera baita esker txarreko eta gaiztoekin. Haren irudi eta antzekotasunaren arabera egina zaude,” eta gizadiaren urrezko orrialdeez oroitzen naiz eta bat komentatzen dugu: Serbia eta Bosniaren arteko gerran, armada inbaditzaileak bortxatutako emakumeak, berauen armadako soldaduek egin ez zezaten beste aldeko emakumeekin beraiekin aurkariek egin zutena babestera joan ziren… Eta dastatzen jarraitzen dut, Jesusek bizitzeko gai naizen hori aurkitzen duena… Denbora behar dut.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
Amen.