Lk 6, 39-50
0. TESTUA (irakurri parabola osoa).
Jesusek parabola hau esan zien:
– “Itsu bat jar al daiteke beste itsu baten gidari? Ez ote dira biak zuloren batera eroriko? Ikaslea ez da irakaslea baino gehiago, baina ongi eskolaturiko ikaslea irakaslea adina izango da. Zertan zaude anaiaren begiko lasto izpiari begira eta ez zara ohartzen zerorren begian duzun habeaz? Nola esan diezaiokezu anaiari: ‘Anaia, utzidazu begian duzun lasto izpia ateratzen!‘, zerorren begiko habea ikusten ez duzularik? Itxurazale hori! Atera ezazu lehenik zeure begitik habea eta orduan anaiaren begitik habea ateratzeko garbi ikusiko duzu.”
– “Ez dago zuhaitz onik fruitu txarrak ematen dituenik, ez eta zuhaitz txarrik ere fruitu onak ematen dituenik. (…) Gizon onak fruitu ona ateratzen du bere bihotzeko gordailu onetik; eta gaiztoak txarra bere gordailu gaiztotik. Ahoa bihotzean ugari dagoenetik mintzo da.”
– “Zergatik esaten didazue ‘Jauna, Jauna’ eta ez duzue egiten esaten dizuedana? Niregana datorrena eta nire hitzak entzuten eta betetzen dituena, hara noren antzeko egiten dudan: Etxea eraikitzen duenaren antzekoa (…)”
1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.
Testuak Jesusen itxuraz loturarik gabeko zenbait iruzkin biltzen ditu, baina kristau elkarteak praktikatzeko interesgarri direnak. Eta ikasteko arau nemotekniko gisa jartzen ditu. Eta, zehazki, pertsona hauei zuzenduta daude:
Elkarte-heziketaren arduradunei: Beste batzuk gidatzeko ezin da itsua izan, jakin egin behar da eta koherente izan; ikasten dutenentzat: apaltasuna, maisua bezalakoak izatea nahikoa dute; Elkartean kritika egiten dutenei: kritika bai, eraikitzailea, baina autokritikarekin, lastoa eta habea. Anai-arreben zuzenketarako, lehenik eta behin norberak bere burua zuzentzen utzi behar du; zenbaiten mintzamoldeaz liluraturik gaudenoi, horrelako pertsonek lilura ez gaitzaten. Badira gauza zoragarriak esaten dituztenak. Baina zuhaitzaz fruituek mintzo dira. Beren fruituengatik ezagutuko dituzue. Edo “bihotza gainezka egiten duen horretaz mintzo da mingaina”.
Nola ez ditugu eraikitzen gure etxearen oinarriak, gure bizitzarenak? Erantzuna: Jesusen hitzak, bizi-hitzak, praktikara ez eramaten. Pertsona horrek harea gainean eraikitzen du. Eta, alderantziz, Jesusen hitzak praktikan jartzen dituenak harkaitz gainean eraikitzen du. Bizitza –ohitura onak dituen bizitza– etengabe jarduteak, etxea harkaitz gainean irautea ahalbidetzen du. “Maitasuna ekintzetan gauzatzen da eta ez arrazoi ederretan”.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.
Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…
Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.
Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Jesusek zorionak aldarrikatzen dituen leku berean jarraitzen dut, Galileako lakuaren ondoko eremu lau horretan. Haren ondoan jartzen naiz, eta berarekin dauden hainbeste pertsona eta ikasleri begiratzen diet, nahiko zaurituak, alafede, baina Jesusen esapide eta ekintzen ondorioz itxaropena berreskuratzen, beren buruarengan konfiantza eta boteretsuen aurrean oinperatzen ez uzteko ontasunezko ekimen sortzaileak hartzeko baliabideak eman dizkiena…. Gertaldia dastatzen dut, itxaropena arnasten… Denbora hartzen dut.
Denok eserita gaude Jesusekin. Elkartean fedea helarazten asmatzeko aztarnak aurkezten dizkie… Nola ikasi eta nola irakatsi azaltzen die. Jesusek hauxe esaten die: “Nahikoa duzue zuen maisuaren antzeko izatearekin”… Eta nire inguruan entzuten dut: “Apaltasunez ikasten duena, besteen goimailako sentitzen ez dena…” Eta Jesusek aurrera egiten du: ” Irakasten duena jakitun eta koherentea izan dadila, zeren eta itsu batek gida al dezake beste itsu bat?” Eta irizpide horiek neureganatuz noa bizi ditzadan.
Jesusek aurrera egiten du: “Zergatik begiratzen diozu zure anaiak begian duen lastoari, eta ez zara ohartzen zurean duzun habeaz?… Itxurazalea! Atera lehenik habea zure begitik eta horrela ondo ikusi ahal izango duzu anaiaren begitik lastoa ateratzeko”. Eta burua makurtzen duten ikasleei begiratzen diet, beraiei horixe gertatzen zaiela konturatzen baitira… Eta nik ere makurtu egiten dut burua, ni ere horrelakoa bainaiz… Eta ikastea eskatzen dut…
4. JESUS ETA BIOK.
Jesusek ingurukoen aurpegira begira jarraitzen du, egiaz zuzentzen baitzaie eta behako askorekin egiten baitu topo, baita nirearekin ere… Eta gertatzen zaiguna ezagutuz, honela jarraitzen du: «Ez dago fruitu txarra ematen duen zuhaitz onik, ezta fruitu ona ematen duen zuhaitz txarrik ere.» Eta benetako irizpideak («zuhaitz bakoitza bere fruituagatik ezagutzen da») izaten ikasten dut… Eta ez dut nire burua eramaten uzten, hori ezkertiarra edo eskuindarra delako edo talde kristau batekoa edo nirea ez den beste batekoa delako… Eta hauxe eskatzen dut, pertsonek jarduten duten eraz jabetzea, beren jarrerez ohartzea, aurreiritziek neu eramaten utzi gabe… Nola sentitzen naiz?
Jesusek, entzuten diotenen — tartean ni– benetako nahiekin bat eginez, “Nola eman fruituak?” galderari erantzuten dio: “Hitz hauek entzun eta praktikan jartzen dituenak fruituak ematen ditu.”… Eta gogoan dut gaur jakintsuak baino gehiago lekukoak behar direla… Eta Jesusek honela esaten dit: “Bizitzaren bidean aurkitzen garenokin dugun praktika da irizpidea, eta ez gure ospakizunen handitasuna edo gure otoitzen isiltasuna”. Eta entzun egiten diot eta denbora hartzen…
Eta aukeraz baliatzen naiz zera galdetzeko, nola jarraitu fruituak ematen, nola egin nire/gure ekintzak terrentan edo monotonian ez erortzeko edo nola lortu geure egiteak besteen gainetik sentiaraz ez gaitzan… Entzun egiten diot: “Aitak pertsonei begiratzen dien bezala behatu zuk ere, horrela arta itzazu, ontasunez eta egiaz, denbora atera otoitz egiteko eta eskerrak emateko, barkamena eskatzeko, baita jai egiteko ere… Eta denbora hartzen dut.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
Amen.