Lk 4, 21-30
0. TESTUA (irakurri parabola osoa).
Aldi hartan, Jesus honela hasi zitzaien hitz egiten:
– “Gaur bete da, orain entzun duzuen Liburu Santuko hitz hau”.
Denek Jesusen alde hitz egiten zuten eta harriturik zeuden… Baina hau zioten:
– “Ez al da, bada, hau Joseren semea?”
Orduan Jesusek hau esan zien:
– “Harako esaera hura gogoraraziko didazue, noski: Sendagile, sendatu zeure burua eta egitzazu hemen ere, zeure herrian, Kafarnaumen egin omen dituzun gauzak!”
Eta honako hau erantsi zuen:
– “Hara Nik egia esan, ez da profetarik bere herrian onartua denik” (ez Elias ez Eliseo).
Hauek entzutean, sinagogan zeuden guztiak amorruz bete ziren eta, jaikirik, Jesus herritik kanpora atera eta herria eraikia zegoen amildegira eraman zuten, handik behera botatzeko asmotan. Baina Jesus haien erditik igaro eta bere bidetik joan zen.
1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.
Joan den igandean esan genuen bezala, Jesusek Isaiasen pasartea, Jainkoaren mendekuaz hitz egiten duena, ezabatu egiten du, hau da, Jaunaren graziazko urtearekin amaitzen du irakurketa. Jesusek etsaien aurkako mendekua ezabatzen du. Jainkoa denontzako salbamen eta doakotasuna da. Ez da suntsitzailea, ez legea betetzen ez duen herriarena, ez gainerako herriena, ezta erromatar zapaltzai-leena ere. Eta Jesusek, Jainkoa denontzako salbamen eta doakotasuna dela proposatzen du.
Eta herriarenak ez direnekiko mendekuaren ezabapena zuritzen du, Liburu Santuen bi irakurgaitan oinarritua. Lehena, Elias, Libanoko alarguna artatu zuena, eta bigarrena, Eliseo, Siriako Naaman jenerala artatu zuena. Jainkoak, berarengan konfiantza duten bi pertsona atzerritar hauek artatzen ditu. Baina Liburu Santuena kontatzean, auzokideak ez gogobetetzeaz gain, beren haserrea eragiten du. Beraienean itsututa daude, Jesusek Bibliako argudioak ematen badizkie ere.
Baina, batez ere, Jesus beraietako bat delako arbuiatzen dute: “Ez al da hau Joseren semea?” Nazaretekoei oso zaila egiten zaie, bizitza osoa elkarrekin eman dutenetako norbait Jainkoaren profeta dela sinestea. Nor dela uste du honek!!! Bada, haietako bat izanik, Jainkoak Harengandik espero zuena (bokazioa) topatzeko gai da. Bere izatearen barru-barruan Jainkoak Beragandik nahi zuena aurkitzen du (eta horrela guk ere Jainkoak gugandik nahi duena aurkitzeko bidea irekitzen du). Lehen arbuioa ez datorkio Jesusi Apaiz Nagusiengandik, ezta eskribengandik ere, baizik eta bere herriko jendearengandik, bere auzokoengandik.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.
Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…
Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.
Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Nazareteko sinagogan kokatzen naiz berriro, apostoluekin, herriko jendearekin, Jesusen sendiarekin… Emakumeak gizonengandik bananduak aurkitzen dira, eta hantxe dago Jesusen ama, Mª ere. Eta Jesusen hitzaldiaren amaiera entzuten dut: «Gaur betetzen da entzun berri duzuen testu hau.»Jesus Isaiasen hitzak betetzen dituen Hura sentitzen dela ikusten dut… Harrigarria Jesusek horrela bizi izatea eta hura esatea!… Nola sentitzen naiz? Agian bere gain hartzen duen erantzukizunak jota sentitzen naiz… Jesusengan konfiantza ipiniz… Denbora hartzen dut.
Bat-batean sinagogan giro arraroa sumatzen hasten naiz… Jendea harritu egiten dute grazia hutsezko eta ez etsaiekiko mendekuzko hitzek, Isaiasen testuak zioen bezala… eta honela jarraitzen du: “Ez dago etsaien aurkako mendekurik. Jainkoak ez du etsairik, Jainkoa salbamena eta doakotasuna da. Ez da suntsitzailea, ezta zigortzailea ere… Honek oso berria dirudi… Apostoluak ere gaindituta daude, eta ni haiekin… Jainkoa ulertzeko era hau liluragarria da… eta horrekin gozatu egiten dut.
Hala ere, gero eta marmar ozenagoa hasten da: “Ez al da hau Joseren semea? Nor dela uste du? Bizitza osoan ezagutu dugu eta hemen! Zer da mendekurik ez dagoen kontu hori?”… Hori bere eskemetan sartzen ez den zerbait dela konturatzen naiz eta Jesusi galdetzen hasten dira: “Jainkoa Herriaren Jainkoa da, gure Herriarena,”eta orain erromatarrek zapaltzen gaituzte. Jainkoaren Herria zapaltzen duenak, Harentzat maiteena dena zapaltzen du eta, egun batean, bere jabetzako herri bakartzat gaituen Jainkoak gure etsaiei mendekua hartuko die. Jainko esklusibista eta mendekari baten ulermena zein errotuta dagoen ikusteak atsekabe ematen dit… Zer sentsazio geratzen zait?
4. JESUS ETA BIOK.
Jendea altxatzen hasten dela sumatzen dut, baina Jesusek haiekin arrazoitu nahi du: “Jainkoak ez du pertsonen bereizkeriarik egiten, ezta herriena ere.” Horretarako, Liburu Santuen bi testu kontatzen dizkie, Sareptako alargunarena eta Siriako Naamanena, zera erakusteko, Jainkoa atzerritarren salbatzailea ere badela eta, une batzuetan, atzerritarrak eta ez herrikoak aukeratzen dituela. Eta niri begiratzen dit eta zerataz jabetzen naiz, niri ere behin baino gehiagotan gertatzen zaidala Jesusen bizilagunei gertatua, aurreiritziak ditudala, alegia, Jainkoa niretzat eta niretarrentzat. Eta Jainkoa – errukiaren Jainkoa, guztion Jainkoa dena – dastatzen jarraitzeko eskatzen diot.
Eta hasitako gatazka lehertu egiten da. Hitz horiekiko halako arbuioa sentitzen dute, non Jesus herriko zaborrontzira bota nahi duten. Ez dakit nola erantzun. Jendetzak Jesus herriko mendi aldera bultzatzen duela ikusten dut. Ni bultzakadak galgatzen edo gelditzen ari naiz… harik eta Jesus, gai lurretik gertu dagoenean, sendo jartzen den arte: Nahikoa!!!! Bira egin eta jendea bertan utziz urrundu egiten da. Beldurtuta eta, aldi berean, indarberrituta nago. Bizi izandako arbuioaz lasaitzeko denbora hartzen dut eta arbuioak bizitzen ikasteko eskatzen dut.
Jesus Nazaretetik irteten ari dela, Kafarnaumera jaisten naiz, laku ondora, eta Jesus kontatzen ari zait nola bizi itxikeriak eta arbuioak, ez entzutea, ezta Liburu Santuena ere, zerbaiti hain atxikirik gaudenean, eta Jesusi ekartzen dizkiot jarrera itxia duten hainbeste pertsona, entzuten ez dutenak eta talde politiko batzuetan presente egiten direnak, baita erlijio-buruberoak ere, txertoa bezalako gaietan, produktibitate eta kontsumismoaren dogmazaleak… eta egoera horietan eta pertsona horiekin bizitzen ikastea eskatzen diot. Bihotzez eskatzen diot.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
Amen.