Ez gaitzazu Tentaldian erortzen utzi

Online

Lk 4, 1-13

 

0. TESTUA (irakurri parabola osoa).

Espiritu Santuaz beterik itzuli zen Jesus Jordandik. Espirituak eramanik, basamortuan barrena ibili zen 40 egunez, deabruak tentatzen zuela. Egun haietan ez zuen ezer jan eta azkenean gosetu egin zen. Orduan deabruak hau esan zion:

– “Jaungoikoaren Seme baldin bazara, esaiozu harri honi ogi bihur dadila.”

Eta Jesusek:

– “Liburu Santuan idatzirik dago: Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi.”

Ondoren, deabruak toki garai batera eramanik, munduko erreinu guztiak erakutsi zizkion une batean eta honela esan zion:

– “Hara, neureak ditut erreinu ahaltsu eta aberats guztiok eta nik nahi dudanari eman diezaizkioket. Beraz, gurtzen banauzu, zeuretzat izango dituzu.”

Eta Jesusek:

– “Idatzirik dago: Jauna, zure Jaungoikoa, gurtuko duzu eta Bera bakarrik zerbitzatuko.”

Orduan (deabruak Jesus) Jerusalemera eraman zuen eta jauretxeko teilatu ertzean ipini zuen eta hau esan zion:

– “Jaungoikoaren Seme baldin bazara, bota ezazu zeure burua hemendik behera, idatzia baitago: Bere aingeruei aginduko diezu zaintzeko. Besoetan eramango zaituzte, harriekin estropezu egin ez dezazun.”

Honela erantzun zion Jesusek:

– “Agindua dago: Ez tenta Jauna, zure Jaungoikoa.”

Eta tentaldiak bukaturik, alde egin zuen deabruak beste bat arte.

1. EGOERA. Testuaren azalpen laburra.

Jesus Espirituaz betea zegoen. Espirituak Jesus gidatzen edo bultzatzen du, bere barrutik. Jesus jabetza irrikaz, ikusgarritasunaz, inposatzeko grinaz… Hustuz eta benetako Maitasun Jainkoaz betez joan da, guztiz Bere esanetara. Jainkoak Jesusengan osoki kokatzeko tartea topatzen du, pausatzeko katilu bat balitz bezala. Jesusen pertsonarengan, Aita erabat finkatzen da eta, horregatik, osotu egiten du. (Gogoratu Arantzazuko santutegiko irudien hutsuneak: Beren burua hustu, Misterioak bere lana egin dezan).

Espirituz betetako Jesus basamortura eramana izan da. Eta han Satanek tentatua -proban jarria- da. Basamortua da gure atxikimendu ezberdinen (hala nola gure gizarte posizioa, bankuaren aurrezkiak, gutaz esango dutena, gure irudia, onarpen edo errekonozimenduen premia, erosotasunak, plazerak, ongi jatea, kontsumismoa, telebista-saioren bat, nire aurreiritziak, nire ideología eta abarren) garbikuntzaren probalekua. Horregatik, borrokarik handiena geure buruaren aurkakoa da, askatasunean irabazteko. Eta garizuma hau basamortutzat, proba denboratzat, entrenamendu denboratzat hartzen badugu? Eta garizuma honetaz baliatzen bagara lotzen gaituenetik askeago izateko?

Eta garizuma sozial-laikoa planteatuko bagenu? Xavier Casanovasek aspaldi idatzi zuen: “Garizumaren bertsio laiko bat asko komeniko litzaigukeela uste dut. Administrazioak inauteriak edo failak sustatzen eta ospatzen dituen bezala, geure amaitasuna eta gure planetarena gogoratuko dugun denbora bat ere susta lezake, gizarte gisa, modu partekatuan eta adostuan, hau da, etenaldia edo isiltasuna ospatzeko denbora bat”, batez ere zarata, gehiegikeria ospatzen delako, eta ospakizun hauek zentzugabeko jai gisa inposatutako zerbaitetan amaitu ez daitezen.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Arnasa hartzen dugu sakonki. Arnasak estutzen gaituzten pentsamenduetatik ateratzen laguntzen digu eta orainaldean zentratzen gaitu, dagoen honetan.

Lasaitu egiten gara. Zentratu eta barreiaketa ekiditen dugu. Gure kezketatik aldentzen gara… Beranduago berriro ekingo diegu…

Gure barnearekin konektatzen gara, gure barnean dugun ‘Horrekin’, gure Bizi Iturriarekin. Barne isiltasuna egiten saiatzen gara. Lehenik, isiltasuna ez da zaratarik ez egotea, egorik edo nirik ez egotea baizik. Isiltasuna egiteko onena hauxe da: “geure maitasun, gurari eta axolatik irtetea”.

Sakonki entzuteko prestatuz goaz. Hauxe eskatzen dugu, otoitzaldi hau konfiantzaz-prestutasunez eta arduraz bizi ahal izatea.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Basamortuan kokatzen naiz Jesusen ondoan, eta berarekin ikasteko gogoz. Isiltasun eta intimitate garaia da, Jesusekin proba egoerak bizitzen ikasteko garaia. Eta nik bere erara egin ahal izatea eskatzen dut, eta Berak hauxe esaten dit: “Zatoz, gure bizitzako tentaldiaren bidea egingo dugu”. Eta eskerrak ematen ditut niretzat hain garrantzitsua den gonbidapenagatik… Neure burua ontzeko eta askatasunean hazteko nahiarekin noa…

Harengandik hurbil nago eta bizi duena kontatzeko konfiantza ematen didala ohartzen naiz. Basamortu egunak dira, bere esku baliabide gutxi dituela, gosea iristen da eta barruan hau entzuten duela esaten dit: “Benetan Jainkoaren Semea baldin bazara, harri horiek ogi bihur daitezela“… Eta bere eta neure barne borroka deskubritzen dut: Gogoko dudanak ni eramaten uztea, neu kontsumo gizarte honetan… Eta Jesus tinko mantentzen dela ikusten dut: “Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi”. Eta unean uneko apetara ez makurtzeko sendotasuna eta erresistentzia ikasten ditut. Bere irmotasunaren konbentzimendua eta borondatearen eskatzen eskatzen dizkiot niri dagokidan guztian…

Eta misioa eta hau aurrera eramateko bitartekoak gogoan, jendeak ebanjelioa onartzeko era sortzen da: Besteek nik nahi dudana egin dezaten lortzea? Eta orduan bere tentaldia kontatzen dit: “Belaunikatzen bazara eta gurtzen banauzu, dena zurea izango da.” Hau da, boterea gurtzen baduzu eta mehatxua, beldurra, derrigortzea, gaurko fake news-ak, erdi-egiak eta, beharrezkoa bada, konkista, erabiltzen badituzu, zeuk nahi duzuna egingo dute… Guztiak “zeuretakoak” izango dira. Eta Jesusek: “Jauna zeure Jainkoa bakarrik gurtuko duzu,” hau da, Jainkoaren bitartekoak erabiltzeko gonbidapena, alegia, askatasuna ematea: “Zerbait maite baduzu, emaiozu askatasuna; zugana itzultzen bada, zeurea izango da eta, bestela, inoiz izan ez den seinalea”… Eta izateko eta egiteko era horretaz blaitzea eskatzen dut.

 4. JESUS ETA BIOK.

Maitasunez begiratzen jarraitzen duela ohartzen naiz. Eta borroka inorentzat ez dela erraza, ezta Berarentzat ere, konturatzen naiz. Eta une horretan hauxe entzuten du: “Jendeak zuri kasu egitea nahi baduzu, egizu zinez ekintza ikusgarri bat: Bota zeure burua jauretxeko teilatu hegaletik eta ez zaizu ezer gertatuko, aingeruek ahurretan eramango zaituztelako eta denak oinetan izango dituzulako”. Ospe eztabaidaezina, zalantzarik gabekoa… (nigan sinestea beste irtenbiderik ez dute). Liluratzailea dela konturatzen naiz… Zenbat aldiz nahi izan dudan garrantzitsua izan kasu egin diezadaten eta Instagramen edo Facebooken jarraitzaileak izan ditzadan! Eta Jesusek: “Ez jarri Jauna proban!” Eta eguneroko iraunkortasunaren garrantzia eta Bizi-Jainkoarenganako konfiantzaren poza kontatzen dit… Eta benetakoa izateko Bere xalotasuna eskatzen diot. Nola sentitzen naiz?

Eta jarraitzen dut Jesusekin elkarrizketa hori, hau gogorarazten didana: ”Zuek ere baduzue zuen basamortu berezia, bakardadearena, barne gatazkena, zailtasun eta borrokena; bakarrik, laguntzarik gabe, ilunpetan… Geratzeko beldurra sentituko duzue. Halako pentsamendu eta galderak iritsiko zaizkizue: Ba al dakizu non sartuko zaren?; inork ez dizu eskertuko; gainera, zer lortuko duzu?” Eta aurrera egiten du, “holako egoeretan, zure baitan bila itzazu konfiantza emango dizuten esperientziak! Jainkoa beti dago, ohartzen ez bazara ere; eguzkia dago, hodeiak egon arren.”Nire beldur eta gatazkei konfiantzaz aurre egiteko gaitasuna eskatzen diot. Nola sentitzen naiz?

Eta Aitagurea kontzientzia handiagoz errezatu ahal izatea esaten diot: “Ez gaitzazu tentaldian erortzen utzi!” Eta hau entzuten diot: “Ez izan beldurrik! Mundua garaitu dut.” Eta gatazkak eta zalantzak bizitzera bultzatzen nau, amore eman gabe, ikaratu gabe, lekua galdu gabe… Bidetik irten gabe.

Azkenik, zera partekatzen diot Jesusi, zein izan daitekeen garizuma honetako entrenamendu taula: “Isiltasun -eta otoitz- guneren batean (otoitz egiteko zabalik dauden parrokietan) ni presente egotea, baita kultura etxeetan beste batzuekin isiltasun guneren batean ere; gizarte -eta ingurumen- beharretarako nire soldataren egun bat jartzea, baraualdi bat beste erlijio batzutako kiderekin Ostiral Santu egunean egitea”… Maitasunez begiratzen dit. Zertara adoretzen nau Haren begiradak?… Nola uzten nau?… Sormena eta indarra eskatzen dizkiot garrantzizko garizuma hasteko, askatasunean irabaz dezadan.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jaso egiten dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot. Eta horrela amaitzen dut: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

 

keyboard_arrow_up