Lehenengo agindua

Mk 12, 28b-34

Imagen de Zac Durant en unsplash

0. TESTUA (osorik irakurri!)

Aurreko eztabaida entzundako lege-maisu bat aurreratu zitzaion Jesusi eta honek zeinen jator erantzun zien ikusirik, galdera hau egin zion:

– Zein da agindu guztietan nagusia?

Jesusek hau erantzun zion:

– Hona hemen nagusia: Entzun, Israel, Jauna da zure Jainkoa, Jauna bat bakarra da! Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz eta indar guztiz. Eta hona hemen bigarrena: Maita ezazu lagun hurkoa zeure burua bezala.

(…)

1. TESTUAREN IRUZKINA.

Testuak Jerusalemen kokatzen du Jesus. Bertan bere hitza esan eta bere obra egin behar du, erlijio-Zentroan. Eta, zehazki, Jainkoa Abba dela esan nahi du, konfiantza osoko Norbait eta ez beldurra ematen duen norbait, familiako aita/ama baten antz handiagoa duena epaile batena baino eta, beraz, herria familia baten antza duen zerbait egin nahi duena, eta ez onena nor den erakusten duten lehiakideen meritokrazia bat, guztia kontrolatzen duen erlijio-autoritate baten pean. Hauxe da erlijio-agintari, lege-maisu eta boteretalde guztiekin dituen eztabaidetako gai nagusia.

Hain zuzen ere, Jesusek, beste batzuetan egin izan duen bezala, Liburu Santuetako bi testu lotzen ditu, lehenago inori bururatu ez zitzaiona, baina Berak, Abba Jainkoaz duen esperientziari esker, hori egiten du. Dt 6,4-5 da “Entzun Israel ‘Shemá’ Jainkoa maitatuko duzu…” (hau absolutua zen) eta Lv 19,18 testuak hurkoa maitatzeaz hitz egiten zuen (hau erlatiboa zen), baina Jesusek maila berean jartzen ditu eta bi aginduak bat egiten. Zerbait guztiz berria eta ikusezina Herri hartan.

Eta Joanengan beste urrats bat ikusten dugu:”Maita ezazue elkar, nik maitatu zaituztedan bezala“. Hau da, Jainkoa ez da soilik maite dezakedan izakia, besteak maitatzeko Maitasuna baizik. Maitasun hau Energia bezalakoa litzateke, izaki guztiak, den guztia, sortutako guztia elkarturik mantentzen dituen Espiritua bezalakoa. Horregatik maitasunetik bizi dena Denari lotua bizi da: “Zu, Jauna, maitatzea gauza guztietan eta denak Zugan”. Holako gizakia guztiarekin bat sentitzen da, poztasun eta sufrimenduarekin, onena eta txarrenarekin, natura barea eta basatiarekin, bakea eta gatazkekin, gizon eta emakumeekin… eta, beraz, guztion salbazioa nahi du, Jainkoa guztiengan Dena izan dadila.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Jesus eta Hamabiekin kokatzen naiz, bertan banengo bezala. Pedrok zera esaten dit: “Ikus ezazu tenpluaren ingurua, non maisuek beren ikasleak biltzen dituzten eta beste gai garrantzitsu batzuk irakasten eta eztabaidatzen dituzten.” Jesus jada eztabaidan aritutako maisu eta talde hauetako batzuei erreparatzen diet: eskribak, fariseuak, saduzearrak eta orain arte airoso atera da. Bizitzan nola asmatu eta ospea nola irabazi eztabaidatzen den agertoki horretaz gozatzen dut, eta unea dastatzen.

Interpretazio giro horretan, legearen maisu kezkati batek Legearen alderdi garrantzitsuenaz galdetzen diola entzuten dut: “Zein da agindu guztietan lehena eta nagusia?” Izan ere, haien artean Lege osoa, edozein agindu —eta 613 agindu ziren— berdin bete behar zela esaten zutenak zeuden, eta beste batzuek lehentasun-hurrenkera bat ezarri nahi zuten agindu horietan. Lege-taularen barruan zentzuzko pertsona bati arretaz entzuten diot. Nola sentitzen naiz?

Jerusalemen denek dituzte begiak Jesusengan jarrita, Nazareteko nekazariarengan, garaiko ikastunekiko arloan kokatua, eta honela dio: “Hona hemen agindu nagusia: ’Entzun, Israel, gure Jainkoa da Jaun bakarra. Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz eta indar guztiz..” Dt 6 aipatuz, eta denek baiesten dute. Eta Hamabiek ez dute hitzaldiaren hitzik galtzen, eta nik haiekin gozatzen dut Maisuaren aintza unea. Denbora hartzen dut.

4. JESUS ETA BIOK

Jesusi erreparatzen diot bere begirada taldean eta baita nigan ere ipintzen duela, eta ahots sendoz jarraitzen du: “Eta bigarrena hauxe da: ‘Maita ezazu zure lagun hurkoa zeure burua bezala’. Hauek baino agindu garrantzitsuagorik ez dago“. Eta hunkituta geratzen naiz. Ez genuen inoiz ikusi bi aipu horiek lotu zituen inor, ezta bi agindu horiek maila berean jarri zituen inor ere. Eta une hau dastatu egiten dut, non gizakiak Jainkoari eskaintzen zaion maitasun berdinerako eskubidea duen, eta gozatu egiten dut aldaketa harrigarri hau.

Jesusengandik hurbil geratzen naiz, guztiak suposatzen duen aldaketaz txundituta eta legea horrela bizitzearen ondorioez galdetzeko baliatzen dut unea: Eta hauxe esaten dit: “Gizakia da sakratuena. Gizaki orok –zure lagunak eta zure etsaiak, aurkezgarri denak eta zarpailak, osasuntsuak eta gaixoak, emakume konkortuak eta apustuzaleak… — Jainkoa maite duzun maitasun berarekin maitatua izateko eskubidea du”. Isilik geratzen naiz bere hitzak dastatuz.

Berriro galdetzen diot: “Eta zer egin neure burua maitatzeaz?” Eta hauxe entzuten diot: “Agindu hau triangelu bat bezalakoa da, zeinaren erpinetan Jainkoa, hurkoak eta ni gauden. Guk, Hirutasun Santuak, geure buruarekiko maitasuna bizi dugu, pertsonekiko maitasuna eta zuganako maitasuna kalitate berarekin “. Eta ni horrela egitera deitua nagoela jabetzen naiz, eta neure burua nola hartzen dudan aztertzen dut, nire burua barkatzen ez dudanean, zein gogorra naizen, nirekin eramaten ditudan kontuak… Eta Jesusi entzuten diot: “Baina nik barkatu egiten dizut eta zaren bezalakoa onartzen.” Bere barkamena dastatzen dut eta denbora hartzen.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up