Mk 10, 35-45

0. TESTUA (osorik irakurri!)
Santiagok eta Joanek, Zebedeoren semeek, Jesusengana hurbildu eta hau esan zioten:
– Maisu, eskatuko dizuguna zuk ematea nahi genuke.
Jesusek galdetu zien:
– Zer nahi duzue, bada, niregandik?
Eta haiek:
– Zu zeure aintzara heltzean, bata zure eskuinean eta bestea ezkerrean jar gaitezela.
Eta Jesusek:
– Ez dakizue zer eskatzen ari zareten. Gauza al zarete nik edan behar dudan edari saminetik edateko edo nik murgildu behar dudan uretan murgiltzeko?
– Baik gauza gara — esan zioten.
Jesusek orduan:
– Nik edan behar dudan edari saminetik bai, edango duzue, baita nik murgildu behar dudan uretan murgilduko ere; baina nire eskuin-ezkerretan eseri ahal izate hori ez dago nire esku inori ematea; Jainkoa norentzat prestatua duen, hari emango zaio. (…)
1. TESTUAREN IRUZKIN BAT.
Santiago eta Joanen eskaerak batzutan gure otoitz egiteko eta eskatzeko antza duela iruditzen zait: “Eskatuko dizuguna egin dezazula nahi dugu”. Eta gure zerrenda luzearekin hasten gara: Primerako leku bat, nire lanean onarpena, nire sendian harmonia, ezustekorik gabeko bizitza, etab. Eta, gainera, eskatzen diogun eragatik ematen ez badigu, gure fedea larrialdian sartzen da: nire ama hil ez zedin eskatu nion, nire sendiak bidaia ona izan zezan. Eta ez dit eman.
“Zu zeure aintzara heltzean, bata zure eskuinean eta bestea ezkerrean jar gaitezela”. Honela hil zen Jesus gurutzean, eskuinean gurutziltzatutako pertsona bat zuela eta ezkerrean beste bat. Joan ebanjelariarentzat, gurutzea Jesusen aintzaren unea da. Horrela, maitasunez, ematen dio aintza Jesusek Jainkoari bere bizitzaren azkeneraino. Beraz, kontuz Jesusen eskuinean eta ezkerrean egotea eskatzen dugunean… edo “aintza” kontuak. Gainera, san Ireneok zioen bezala, “Jainkoaren aintza gizadia bizi izatea da”, gizakiak bizi izatea.
Nazio-buruek zapaldu egiten dituzte… Nola erabili denok dugun boterea salmahaiko kutxazain gisan, sendiko ama gisan, nire laneko nagusi gisan, kuadrilako lagun gisan? Eta Jesusek: “Ez horrela zuen artean: zuen artean handia izan nahi duenak, zerbitza ditzala besteak“. Azterketa leku on bat sinodal-tasunaren sinodoa da, 10-12 lagun-taldetan. Denak maila berean, denak –laikoak, kardinalak, apezpikuak, emakumeak eta gizonak– esku hartzeko denbora bera. Denak espiritu-elkarrizketan. Ai eliz barruti, parrokia eta talde erlijioso guztietan gauza bera egiterik ahal izango dugun!
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Jesus eta Hamabiekin nago Jerusalemerako bidean gora, bertan banengo bezala… Gogoan dut kontatu dien azkena: Berari gauzak oso gaizki joango zaizkiola, are hiltzera zigortuko dutela. Jesusek bildu egiten ditu eta hau esaten die: “Galilean egin duguna Jerusalemen egiten jarraitu behar dugu”, eta alor ekonomiko, ideologiko-erlijioso eta politikoaren egoitza dela gogoratzen dut, eta bertan hartzen direla hainbeste pertsona baztertzen dituzten erabakiak. Hamabiek beldurrez jarraitzen diote, eta nik ere bai. Denbora hartzen dut garai zalantzazkoak eta korapilatsuak bizitzen ikasteko.
Eta honetan nagoela, Santiago eta Joan Zebedeotarrak Jesusengana hurbiltzen direla ikusten dut eta behin eta berriz zera eskatzen diote: “Eskatzen dizuguna zuk ematea nahi genuke…” eta entzuten jarraitzen dut… “Zu zeure aintzara heltzean, bata zure eskuinean eta bestea ezkerrean jar gaitezela.” Eskariarekin harrituta jarraitzen dut: bukaeraraino adiskidetasun ekintza bat ala grina bat? Nola geratzen naiz? Jainkoari egiten dizkiogun eskaera batzuk –Berak nik nahi dudana egitea- gogorarazten dizkit, eta ez entzun Berak nigandik zer nahi duen. Denbora hartzen dut.
Eta Jesusek bi anaiekin duen elkarrizketan bertan nago: gakoa aldatzen die: “Nik edan behar dudan kaliza edateko gai al zarete“? Eta garai zailak direla dakitenen erantzun ausarta entzuten dut: “Bai, ahal dugu”, dena ondo amaituko den itxaropenaz. Eta eskaera honek apostoluengan eta nigan ere sumindura sortzen duela konturatzen naiz. Besteen gainetik ez jartzeko asmoa eskatzen dut, horrek ezberdintasunak eta konparaketak sortzen dituelako.
4. JESUS ETA BIOK
Bertan nago Jesusek haiei maitasunez so egiten dienean, beren irrika gorabehera, eta niri ere bai, eta zera esaten digunean, “jarlekuena ez dagokit niri, ez dago nire esku, Aitarenean baizik“. Eta konturatzen naiz prestutasun bat bizitzera deitzen gaituela haurridetasuna ahalbidetzerako dagokidan jarduera nire gain hartzeko: jasotako karisma eta zeregin horretan laguntzaile gisa dagokidan lekua onartzeko prestutasuna. Jesusen proposamena dastatzen dut.
Jesusi entzuten jarraitzen dut: “Boteretsuek beren boterearen zama menpekoengan erorarazten dute. Gure artean ezin dugu hori berregin. Irudikatzen al duzue hau gure artean gertatzen dela? Nolako ekarpena egin diezaiokegu herri honi, gizarte honi? Aldiz, zuen artean handi izan nahi duena, besteen zerbitzura egon dadila; eta zuen artean lehena izan nahi duena, guztien esklabo izan dadila “. Eta Jesusi entzutean, berri usaina duela iruditzen zait. Barneratzeko denbora hartzen dut.
Harengandik hurbil jarraitzen dut so egiten didanean eta Berarekin bizitzera adoretzen nauenean: “ikas ezazu sinodala izaten, besteek bezala parte hartzen, ebanjelioa bizitzen zerk laguntzen dizun kontatzen eta zerk ez, zerk laguntzen dizun Jainkoaren herri izaten eta zerk sentiarazten zaituen gaizki, bekaizti, lehiakor, menpeko edo gaineko…” eta nire gogoa adierazten diot: “Joan nadila Zurekin hain batera ezen zure adiskidetasunak nire onarpen, erantzukizun eta erosotasunen beharra bete dezan”. Eta bihotzez eskatzen diot.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.