Mk 10, 2-16
0. TESTUA (osorik irakurri!)
Fariseu batzuek hurbildu eta, zertan harrapatuko, gizonak bere emaztea uztea zilegi ote zuen galdetu zioten. Hark zera erantzun zien:
Zer agindu zizuen horretaz Moisesek?
Eta haiek:
-Moisesek,dibortzio- agiria idatzi eta emaztea uzteko baimena eman zigun.
Orduan Jesusek honela erantzun zien:
Jaunaren gauzetan itsu zaretelako eman zizuen lege hori Moisesek. Baina, munduaren hasieratik, Jainkoak gizaseme eta emakume egin zituen; horregatik, gizasemeak bere aitamak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio, eta biak bat izango dira. Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baizik. Horrela bada, Jainkoak uztartu dueña, ez beza gizakiak aska.
Gero, etxean, arazo berari buruz galdegin zioten ikasleek. Jesusek hau esan zien:
Bere emaztea utzi eta beste bat hartzen duenak ezkontza-nahaste egiten du lehenengoaren aurka; eta bere senarra utzi eta beste bat hartzen duen emakumeak eskontza-nahaste egiten du era berean. (…)
1. KOKAPENA. Testuaren azalpen laburra.
Denek onartzen zuten dibortzioa, Moisesen legeak hala baimentzen zuelako. Deuteronomioa 24,1hur testuak honela zioen :«Emakume batekin ezkontzen bazara, baina gero harengan zerbait lotsagarria aurkitzen baduzu, dibortzio-agiria idatzi, eman eta etxetik botako duzu …» Galdera egin diote ea Moisesen legeari leiala zaion ikusteko. Gogora dakarkigu emakume arbuiatu bat gizarte-estigma batekin betiko geratzen zela. Eta arbuio-eskubide hau gizonek bakarrik zuten.
Eta Jesusek hauxe erantzuten die, ez Moisesen legean oinarrituz, baizik eta jatorrizko kontakizunean: “Sorkuntzaren hasieran, Jainkoak gizon eta emakume sortu zituen” (Has 1,27), eta Jesusek jarraitzen du errezitatzen ez Has 1,28ko testua (“Sor itzazue umeak eta ugaldu…“) baizik eta Gen 2,24koa: “Gizonak bere aitamak utziko ditu bere emaztearekin elkartzeko eta bat bera izango dira“. Bananduta zeuden bi gauza lotzen ditu. Ondorioa: emaztea haragi berekoa da. Hau da, sendikoei zor zaien leialtasun-harremana eskatzen du. Senar-emazteak “bat bera izateak” giza bizitza berean eta gizarte-harreman berean parte hartzen dutela esan nahi duenez, emaztea jatorrizko sendiaren harremanen gainetik dago.
Dibortzioaren gaian, Jesusek emakumea gizonarekiko berdintasunean kokatzen du. Ez da gizona bakarrik ezkontza hausten duena, baita emakumea ere. Jesusek irrikatzen duen zerumuga biak bat izatea da. ta, hala ere, bere praktikan pertsona asko hartzen ditu ezkontza hautsia dutenak: emakume ezkontza-nahaslea, samariar andrea etab. Baina gauza bera gertatzen da diruarekin: zerumuga bere ondasunen erabateko baliagarritasuna da. Baina gazte aberatsa onartzen du, jarraitzen ez badio ere. Eta beren bihotza ondasunetan jarri dutenei dagokienez, Jesusek hau dio, Jainkoarentzat ezinezkorik ezer ez dagoela. Bekatua arbuiatzen du, ez bekataria.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Fariseuak Jesusengana hurbiltzen diren lekuan jartzen naiz, bertan banengo bezala, jende askorekin, eta ondo prestatutako galdera bat dakarkiote, haren hitzetan nola harrapatu eta emakumeenganako duen hurbiltasun-sentiberatasunarekin puntu honetan Legea hausten duen ikusteko. Beraz, “zilegi al zaio senarrari emaztea arbuiatzea?” Isiltasun handia egiten da, hau entzuten ziotenekiko oso sentibera baita, gizonak baitziren gehien-gehienak. Eta egoera batzuk egonarriz itxaroten ikasten dut, itxuraz irtenbiderik ez duten ezpataren eta hormaren artean jartzen gaituzten egoerak. Denbora hartzen dut.
Konturatzen naiz Jesusek arnasa hartzen duela eta Hamabiek ere bai. Jesusek “Zer dio legeak?” galdera nola bueltatzen dien entzuten dut, baina Jesusek bere Hitza esan nahi du: Hasieran ez zen horrela izan: “Jainkoak gizon eta emakume sortu zituen“… Eta Jesusek gizonei eta emakumeei ezartzen dien errotiko berdintasuna dastatzen dut, eta bere jakinduriatik eta askatasunetik ikasten dut egiazkoena, jatorrizkoena aurkezteko.
Eta Hamabi eta jendearekin, Jesusi entzuten jarraitzen dut. Konturatzen naiz leku desberdinetatik hartutako testuak elkartuz interpretatzen dituela Liburu Santuak, Jainko “Abba”ren bizipenaren arabera. Horrela, “hazi zaitezte eta ugaldu” baztertu eta “Horregatik, gizonak aitamak utziko ditu emaztearekin elkartzeko, eta biak bat bera izango dira. Beraz, ez dira bi, izaki bakarra baizik” aipatzen ditu. Emakumeak gizonarekiko dituen duintasuna eta berdintasuna aitortzea dastatzen dut.
4. JESUS ETA BIOK
Jesusek, bere begirada zorrotz eta errukitsuaz, gizonen eta emakumeen arteko harreman-egoera horri erreparatzen dio, bere taldea berezia baita eta emakumeak baititu jarraitzaile, eta “biak haragi bakarra izango dira” errepikatzen dit. Zerbait berria dela konturatzen naiz, bere kulturan ez dagoena, emakumeak ez zituelako Jesusek Hasierako testua berrinterpretatuz ematen dion duintasun eta berdintasunik. Eta bere askatasuna eta ausardia dastatzen ditut.
Eta etxean nago ikasleek berriro galdetzen diotenean “biek haragi bakarra izate” horretaz. Eta Jesusek — “Gizonak ezkontza hauts badezake, emakumeak ere bai“– emakumea gizonaren mailan jartzen du, eta gizona emakumearen mailan. “Gizonak emakumea arbuiatzean ezkontza-nahaste egiten badu, emakumeak ere egiten du gizona arbuiatzen badu“. Harrituta jarraitzen dut.
Eta Jesusi aurkezten dizkiot egungo hainbeste bikote hautsirik, izen batzuk aipatzen dizkiot, haien alde eta berriro ezkondutakoen alde eskatzen diot. Zera gogorarazten dit: “Ekarri gogora ezkonduekin lan egiten duten hainbeste pertsona, beren hausturak sendatzen joateko, eta gogoratu asmatzera eta haragi bera izatera deituta daudela, biak bat izatera”. Eta Jesusi eskatzen diot, ni ere adiskidetzeko, bitartekotzarako, zauriak sendatzeko bide izan nadila. Eta sumatzen dut Hark nire bihotza ukitu eta horretarako gai egingo banindu bezala. Bihotzez eskertzen diot eta denbora hartzen.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.