Burutzapena ala jarraipena

Mk 10, 17-30

Imagen de Mikhail Nilov en Pexels

0. TESTUA (osorik irakurri!)

Jesus bidean abiatzera zihoala, gizon bat etorri zitzaion lasterka eta, aurrean belaunikaturik, galdera hau egin zion:

— Maisu ona, zer egin behar dut betiko bizia ondaretzat jasotzeko?

Jesusek hau erantzun zion:

— Zergatik esaten didazu ona? Inor ez da ona Jainkoa besterik. Badakizkizu aginduak: Ez inor hil, ez egin ezkontza-nahasterik, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, ez egin kalterik, ohoratu aitamak.

Hark orduan:

— Maixu, gazte-gaztetandik beti izan dut hori guztia.

Jesus begira jarri zitzaion eta hau esan:

— Gauza bat falta zaizu bakarrik: zoaz, saldu daukazun guztia eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri.

Hitz hauek entzutean, ilun jarri zen gizona eta atsekabez joan, ondasun handien jabe baitzen.

Inguruan begiratuz, Jesusek hau esan zien ikasleei:

— Bai nekez sartuko direla aberatsak Jainkoaren erreinuan!

Harriturik utzi zituen ikasleak esaldi honek. (…)

1. KOKAPENA. Testuaren azalpen laburra.

Gaztea: Indarra, bihotza, ondasunak, ahalmen eta tasun asko dituen pertsona da. Guzti honekin lehenengoa izan daiteke ontasun arloan, bizitza-ereduan, aintzat hartua… Beraz, besteekin aldera daiteke: zer gehiago egin behar da nik egin dezakedana baino? Zer gehiago egin behar dut betiko bizitza lortzeko? Nor dago galdera honen erdigunean? Nia. Niak dio “eginez, betez” salbatzen dela. Jainkoa nitaz harro egongo da –nola betetzen dudan! etab. ikusiz.– Edonorekin konpara dezaket nire burua.

Baina Jesusek pertsona aberats horri agertokia aldatzen dio: “Gauza bat falta zaizu“. Jarri erdigunea zugandik kanpo, jarri zure segurtasuna ez daukazun horretan, ez balio duzun horretan… Jainkoarengan baizik, eta “altxor bat izango duzu zeruan“. Orduan zure segurtasuna Bizia den Norbaitengan jarriko duzu, eta Bizia komunikatuko dizu. Ez adinarekin eta ez etsipenarekin ahitzen eta pasatzen ez zaizun Bizia. Horrela, doakotasunaren eta jarraipenaren gakoan sartzen zara, egiten duzunagatik salbazioaren giltza zure esku ez izatea, eta zenbat eta heroikoagoa orduan eta salbazio handiagoa. Ez. Badirudi salbazioa jasotakoa emateko ildotik doala.

Orduan, nor salba daiteke? “Jainkoarentzat ez dago ezinezkorik ezer“. Ama batentzat ez da ‘ezinezkoa’ bere haur bat salbatzea, merezi ez badu ere. Edo seme edo alaba harro bat salbatzea. Jesusen proposamena geu gara, talde gisa, eztei-bazkarian bere seme-alabak haurridetasun-mahaian nahi dituen Aita gurea. Kontua da ni geroko bizitzan salbatzeko egin beharrekotik Jesusekin lan egitera pasatzea, bizitza honetan haurridearteko mahaia egiteko eta, horrela, zain dugun etorkizuna aurreratzeko.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Ebanjelioaren gertaldi honetan kokatzen naiz, Jesus eta Hamabiekin Jerusalemerako bidean, bertan banengo bezala. Ikusten dut pertsona kartsu batek zera galdetzen duela: Zer egin behar dut betiko bizia lortzeko? Entzuten dut eta betetze-pentsamolde batean dagoela ohartzen naiz, eta Hamabiekin batera konturatzen naiz pertsona hori sakrifiziorik handienak egiteko prest dagoela, bere merituengatik Jainkoak zeruko lehen lekuetako bat eman diezaion. Nola geratzen naiz? Nahasia, zalantzatia, sendotua…

Eta elkarrizketa hori jarraitzen dut. Jesus berari mintzo zaio eta hau ezartzen dio aurrean: “Gauza bat falta zaizu: zoaz, saldu daukazun guztia eta eman behartsuei. Horrela aberastasunak izango dituzu zeruan. Gero zatoz eta jarraitu niri!” Konturatzen naiz Jesusek gakoa aldatu diola, beste uhin batean kokatzen duela: betetzetik jarraitzera, neuk egitetik zer egin entzutera, nire bizitzako jardunbidea zuzentzetik protagonista izateari uztera, bere ekintzekin Jainkoaren onespena irabaztetik Jainkoak bera maitatzen uztera… Entzuten dudana dastatzen dut eta nire bihotzean sartzen uzten. Denbora hartzen dut.

Eta Jesusi entzuten diot hau proposatzen diola: “Garrantzitsuena ez zara zu eta zure gaitasunak, baizik eta zure pertsona eta ondasunen baliabideak, giza familia egiteko zure prestasuna, istorio honetan denok haurridetasun-mahaian lekua izango dugun eguna irits dadin. Horretarako, utzi dena, lotzen zaituen guztia, eta goazen elkarrekin”. Eta bere hitzak nire bihotzean sartzen uzten dut. Nola sentitzen naiz? Eta zera eskatzen diot…

4. JESUS ETA BIOK

Jesusek ingurura eta niri begiratzen dit eta hau esaten: “Zein zaila zaien Jainkoaren Erresuman, haurridetasunean sartzea, diruan, gizarte-kokagunean, ospean, zilborrean konfiantza jarri dutenei.” Niri mintzo zait eta hau esaten dit: “Eta zuk non daukazu jarrita zure konfiantza: zure balioetan, zure jarduera eta erantzukizunetan, zure harreman-gaitasunean… edo zaintzen zaituen, gauza guztietan zure alde lan egiten duen Jainkoarengan?” Eta nire barrura begiratzen dut egiaz erantzun ahal izateko. Denbora hartzen dut.

Eta Jesusek neuri esaten jarraitzen du: “Pentsa ezazu gaixotasun bat iristen zaizula eta zure erantzukizunak aurrera eramateko indarrik gabe geratzen zarela, harremanetarako ezgaituta, lanik gabe, izenik gabe. Une horretan, non jarriko zenuke zeure konfiantza?” Eta nire bihotzetik eta gurarietatik erantzuten saiatzen naiz, eta neure buruari esaten diot: zergatik ez naiz orain bizitzen hasten eta horrela egiten aurrerantzean?

Eta Pedroren galdera entzuten dut: “Eta guk, zuri jarraitzeko dena utzi dugunok, zer? Zer jasoko dugu?” Eta Jesusek: “Haurridetasuna bihotz berrituaz egiten jartzen dena, Erreinuaren ondorioak bizitzen hasten da (“ehun aldiz gehiago etxe, anai-arreba, ama, seme-alaba eta lurretan, jazarpenekin bada ere“). Doakotasun, egia eta barkamen-harremanak sortzen dira, eta honek gero, amaierarik gabe, betirako Bizitza gisa jarraitzen du. Eta Jesusi jarraitzeko bidean sartu nintzenetik bizi izandakoaren oroipen egiten dut eta eskerrak ematen.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up