Mk 13, 24-32
0. TESTUA
Egun haietan, larrialdearen ondoren, eguzkia ilunduko da, ilargiak ez du argirik egingo, izarrak zeru goitik amiltzen hasiko dira eta ortzia dardarka ariko. Orduan Gizonaren Semea hodei artean ahalmen eta aintzaz beterik etortzen ikusiko dute. Orduan, aingeruak bidali eta bere aukeratuak bilduko ditu lau haizeetatik, lur muga batetik besteraino.
Ikasi pikuondoaren irudi honetatik: kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaioneko, badakizue uda hurbil dela. Era berean, gauza horiek gertatzen ikustean, jakizue Gizonaren Semea ate ondoan duzuela. Benetan diotsuet: Gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza guztiok. Zeru lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe igaroko.
Baina zein egunetan edo ordutan gertatuko den ez daki inork, ez zeruko aingeruek, ez Semeak, Aitak baizik.
1. TESTUAREN IRUZKINA.
Markosen Berriona lehen kristauentzako egoera gogorrean idazten da. Esteban eta Santiago hil ondoren, ikasleak Samariatik sakabanatzen dira, Antiokia eta Erromara iristen dira, non Neronen garaian Inperioaren jazarpena jasaten duten eta, gainera, juduen sinagogatik botatzen dituzten, heretikotzat hartzen dituztelako. Badirudi batzuen eta besteen artean talde txiki jaioberri hau desagerraraziko dutela. Nola eutsi itxaropenari?
Une horretan, beren egoera zailetik — “sufrimenduaren garaia igarota” — Jesusek antzeko egoeratan esan eta egin zuenaz baliatzen dira. Dena galduta zegoela zirudienean, zerataz oroitzen dira: “Gizonaren Semea iritsiko da, botere eta loria handiaz… munduko bazter guztietako lau puntu kardinaletatik bere mezulariak bidaliko ditu, aukeratutakoak, salbatuko direnak, jasotzeko.”
Bizi gaitezen, bada, gaur ere itxaropenez egungo giza eta klima hondamendi hauen aurrean, zeren “Zerua eta lurra igaroko dira, baina nire hitzak ez dira igaroko: Jainkoa salbatzera dator“. Gainera, azken egunari eta orduari dagokienez, inork ez daki: “ezta zeruko aingeruek ere, ezta Semeak ere. Aitak bakarrik daki“. Beraz, bizi dezagun oraina itxaropenez.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Kontenplazioa hasten dut, Jesus eta hamabiekin batera Jerusalemgo Tenpluan banengo bezala, apostoluak ezustean hartzen dituen eraikuntza hori, dena amiltzen ari dela dirudien une honetan, non erromatar menderatze-indarrek zapaldu egiten duten eta erlijio-indar hegemonikoek fardel astunak zamatzen dituzten kontzientzien gainean. Orduan Jesusi hau entzuten diot: “Egun haietan eguzkia ilundu egingo da, izarrak zerutik eroriko dira eta zeruko indarrak duda-mudatan egongo dira“… Entzuteko eta egoeraren gogortasuna nire gain hartzeko beldurrik ez izateko denbora hartzen dut.
Eta egoera okerrago agertzen denean, Jesusen hitzaldia itxaropentsu bihurtzen da: “Orduan Gizonaren Semea iristen ikusiko dute” eta orain bizi dituzuen gauza hauen antzekorik berriro gertatuz gero, Jesus, Gizonaren Seme bezala, salbatzera etorriko da, ez da gutaz ahaztuko, “aingeruak bidaliko ditu lau puntu kardinaletatik aukeratutako guztiak jasotzeko“… Eta Jesusengandik hurbil kokatzen naiz itxaropena berreskuratzeko, eta unea dastatzen dut. Nola sentitzen naiz?
Hamabiekin bat eginik, Jesusi itxaropenaz hitz egiten entzuten jarraitzen dut: “Kimuak berde daudenean, uda dator; era berean, gauza beldurgarri hauek gertatzean gertu dago salbazioa.” Ez dute zuekin bukatuko, ez, salbamena abian baitago. Jainkoak beti jarraitzen du salbatzen. Denbora hartzen dut. Dastatu egiten dut Jainkoak ez duela bere eskuetako lana uzten.
4. JESUS ETA BIOK
Jesusen begirada pausatuz doa entzuten diotenengan eta baita nigan ere, salbazio hau belaunaldi honetan ere martxan dagoela gogorarazteko. Eta hau galdetzen diot: “Eta hau garai honetan gertatzen al da, gure lurraldean elizak husten ari direnean, kristauok behera egiten ari garenean, barne borroka bat dagoenean (burutzea eta legezkoa alde batetik, bizipenak eta esperientziak bestetik) eta guduak oso gordinak direnean eta klima-aldaketak atzeraezina dirudienean? Erantzunaren zain nago.
Eta Jesusek biziaren egoera korapilatsuak, niretzat etsipen eta amore emateko garaiak izaten direnak, salbamen denbora bezala bizitzera animatzen nau, eta zera esaten dit: “Jainkoa beti ari da salbatzen. “Eta hau gogorarazten dit: “Hasieran, Jainkoak guztia ona sortu zuen eta, bukaeran, sortu zuen on guztia salbatu nahi du”. Eta niretzat errepikatzen dut, nire barnea blaitzen joan dadin, eta horrela bizitzea eskatzen dut. Barneratzeko denbora hartzen dut.
Eta Jesusek aurrera jarraitzen du: “Egunari eta orduari dagokienez, inork ez daki, ezta zeruko aingeruek ere, ezta Semeak ere. Aitak bakarrik daki“. Eta hainbeste kontakizun apokaliptikotatik, geldiarazten nauten hainbeste albiste ezkorretatik askatzen hasten naiz, besoak gurutzatu besterik ezin dudan pareta baten aurrean jartzen nauten albisteetatik, eta honela adoretzen nau: “Jarrai ezazu Jainkoarengan konfiantza jartzen, etengabe salbatzen ari baita, bat egin Bere salbazioarekin, ekintza txikien bidez: naturaren zaintza eta pertsonekiko solidaritza…” Itxaropena dastatzen dut eta eskerrak ematen.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.