Lk 1, 26-38
0. TESTUA (Osorik irakurri!)
Handik 6 hilabetera, Jainkoak Gabriel aingerua bidali zuen Nazaret zeritzan Galileako herri batera, birjina batengana; birjinak Maria zuen izena eta Jose zeritzan Dabiden jatorriko gizon batekin ezkontzeko hitzemana zegoen.
Aingeruak, Mariarenean sarturik, hau esan zion:
—Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin. (…) Ez beldurtu, Maria! Jainkoak gogoko zaitu. Hara, haurdun gertatuko zara, semea izango duzu eta Jesus ipiniko diozu izena. (…) Goi-goikoaren Seme deituko diote. (…)
Mariak zera esan zion aingeruari:
— Baina nola gerta daiteke hori, ez bainaiz gizon batekin bizi?
Eta aingeruak:
— Espiritu Santua etorriko da zuregana eta Goi-goikoaren indarrak hodeiak bezala estaliko zaitu (…) Begira, Elisabet zure lehengusina ere haurdun gertatu da bere zahartzaroan eta 6 hilabeteko dago agorra omen zena. Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik.
Orduan hau esan zuen Mariak:
— Hona hemen Jaunaren mirabea. Gerta bekit zuk esan bezala! (…)
1. TESTUAREN IRUZKINA.
Jesusen haurtzaroko kontakizunak ebanjelioetan idatzitako azkenak dira. Eta oso landuak daude. Ekialdekoek egia handi bat ipuin edo mito tankeran kontatzen dute. Gure kasuan, birjina baten gandiko jaiotza, haitzulo batean, artzainak haurra gurtzen, izar baten bidezko iragarpena, azti batzuen gurtza… baita haurra hiltzen saiatzea ere, inguruko kulturen ohiko kontakizunak dira.
Baina, Joan Bataiatzailearen jaiotzarako, Lukasek Itun Zaharreko (IZ) Isaaken eredua hartzen duen bezala, emakumerengandik jaiotako handiena bezala, Jesusen sortzearen kontakizunerako, Adanen eredua hartzen du, Jainko beragandik zuzenean jaioa, ez handienen arteko bat, Joan bezala, baizik eta bakarra eta gizateria berri baten hasiera dena. Seme izateak aitaren izaera oinordekotza jasotzea esan nahi du. Jesus Jainkoaren semea zuzenean izateak Jainkoa eredutzat izatea esan nahi du.
Ezin du giza aitarik eduki. Horregatik dio Jaunaren Espiritua Mariaren gainean pausatuko dela, (Herria basamortuan zehar eramaten zuen) hodei baten antzera. Horregatik, beragandik sortuko dena Espiritu Santuaren fruitua izango da. Gauza bera honako hau: Jesusengan sortzen den misioa Espirituaren fruitua da. Ikusi Lk 4,16: “Jainkoaren Espiritua nire gainean“. Espirituaren presentzia eta Espirituaren ekintza Mariarengan espirituala da eta ez biologikoa, Espirituaren ekintza oro bezala.
Gertaldia etxe arrunt batean da, Nazareten, IZean izendatua ere ez den herri batean, eta pertsona xume batekin, Tenpluan bere lanbidea egiten eta bertan berria jasotzen duen apaiz baten seme Joanen jaiotzaren iragarpenarekin konparatzen badugu. Jainkoaren eskuhartzeak tenpluaren iragan itzelarekin, kultuarekin, hausten du eta jentilen Galileara irteten da, Bibliako leku ezezagun batera. Eta Mariak zeregin bat jasotzen du: zure altzoan sortuko duzu eta seme bat erdituko duzu, Jesus (hau da, salbatzaile) izena jarriko diozuna. Nola izango da hau?” galdetzen du Mariak. Jasotzen duen erantzuna errealitatearen datu objektibo bat da: Isabelen egoera, antzua deitzen zutena sei hilabetekoa da. Jainkoarentzat ez dago ezinezko ezer. Eta Mariaren erantzuna hauxe da: “Prest nago, egin bedi nigan zure hitzaren arabera.”
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Mariari entzuten jarriko gara, apostoluekin eta Lukasekin bilduta dagoela, bere bizitzako une garrantzitsu hura kontatzen dienean. Dena Nazareteko bere etxean gertatu zen: “Ohiko arratsalde bat izan zen, etxean bakarrik zegoen une batean, udaberrian ardiak kardatzea lortu zuen artilezko haria ehuntzen ari zela uste dut. Bat-batean, aurrez abisatu gabe, zerbait gertatzen ari zitzaidala konturatu nintzen, hain ohikoa ez den zerbait, baina benetakoa izan zena: nire bizitzan presentzia argitsua, diosal gisan: “Graziaz betea… Jauna zurekin da.” Aurpegira begiratzen diot eta egia dela ohartzen naiz. Denbora hartzen dut eta unea dastatzen.
Eta kontatzen jarraitzen du: “Proposamen hau –“Seme bat izango duzu eta Jesus jarriko diozu izen, herriaren salbatzailea“– jaso dut. Egia esan, ustekabean harrapatu ninduen, eta zer egin ez nekiela geratu nintzen, eta galdera bat –“Eta nola izango da hori?”– egiten ere ez nuen asmatu. Solasa erne jarraitzen dut, hitzik galdu gabe, eta uneaz blaitzeko baliatzen naiz, bertan banengo bezala. Eta nire bizitzan Jainkoaren ezustekoaren aurrean erne egoteko eskatzen dut.
Mariak jarraitzen du: “Itun Zaharrean Jainkoak Herria gidatzen zuen hodeiaren aipamenak erantzuten lagundu zidan. Espirituak inguratzen ninduela sumatzen nuen. Horrela Jainkoak nire bizitzan presente egon nahi zuela sentitu nuen. Gainera, Isabel nire lehengusinarenak, 6 hilabetekoa baitzen haurdun —hori mirari bat bezalakoa zen—, Jainkoarentzat ezinezkorik ez dagoela ulertzen lagundu zidan, gaur bezala harritzen jarraituko zuela, ez ninduela utziko.” Kontakizuna dastatzen dut eta bere hitzak, konfiantzaz betetzen nautenak, neure egiten ditut”. Denbora hartzen dut.
4. JESUS ETA BIOK
Entzuten diot Mariari kontatzen zein saritua sentitzen den eta zera esaten dit: “Agur hori zuretzat ere bada. Entzun iezaiozu! Ez da zuk nahi duzunean izango, baina izango da.” Denbora hartzen dut esker oneko izatea dastatzea, niri zer gerta dakidakeen jakitea, eta asko eskertzen dut Mariak Jainkoak horrela tratatzen nauela gogoraraztea. Zera esaten dit:”Zuretzat ere badu zerbait garrantzitsua. Ea izena jar diezaiokezun zure barnean entzuten duzunari”. Eta erne egoteko jarreran bizitzea eskatzen dut, nire barnean gaur bere dei gisa oihartzunik handiena zerk duen jakiteko. Denbora hartzen dut.
Konfiantzazko giro horretan jarraituz, nire beldurrak iristen zaizkit: “Gai izango al naiz hau aurrera eramateko? Nola? Eta asmatzen ez badut? Eta bide erdian uzten badut?” Eta Mariari kontatzen diot. Entzun egiten dit. Hau bai entzuteko era! Umetan amak zaintzen ninduenean bezala sentitzen naiz entzuna, eta hau esaten dit: “Gogoan izan Jesusek, nire sabelean jaio aurretik, nire bihotzean jaio behar izan zuela.” Eta nik ere bihotzarekin entzun nahi dut. Eta denbora hartzen dut nire beldurrak, zalantzak, Mariak nigan sortzen duen konfiantza dastatzeko.
Eta Jainkoak nitaz duen desioa gogoan dudala, Mariak zera gogorarazten dit, nire historian zenbat aldiz gertatu diren onerako gauza ulertezinak, eta horrek lasaitu egiten nau. Eta Jainkoa nire bitartez historia honetan sartzera adoretzen nau: Bera izan dadila babesten duten zure eskuak, Jainkoak ez duelako eskurik; Bera izan dadila errukitasunez so egiteko zure begiak, Jainkoak ez duelako begirik; Bera izan dadila zure bihotza, hainbeste pertsonak sentitu behar baitute norbaitek maite dituela, hainbestek itxaropena behar baitute ezerez direla sentitzen direlako edo berriro hasteko indarrik gabe daudelako. Hainbeste dira, non beren alde otoitz egin dezagula esaten baitigute, kemena nonbaitetik jasotzea behar dutelako, eta hori gauzatzera deitua sentitzen naiz: erabat prest egon nahi dut, Maria. Denbora hartzen dut.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.