Mk 12, 38-44
0. TESTUA
Bere irakasaldian, Jesusek hau esan zien:
“Zabiltzate kontuz lege-maisuekin! Gogoko baitute harro-harro jantzita ibiltzea eta plazetan jendeak agur egitea; gogoko dituzte sinagogetan lehenengo aulkiak eta jai-otorduetan mahaiburuak. Eta, azkengabeko otoitzen aitzakiaz, alargunen ondasunak irensten dituzte. Epairik zorrotzena izango dute horrelakoek.”
Jesus tenpluko dirutegiaren aurrean eseria zegoen, jendeak kutxetara dirua nola botatzen zuen begira. Aberats askok ugari ematen zuen. Etorri zen emakume alargun behartsu bat eta bi sos bota zituen, huskeria bat. Jesusek bere ikasleei dei egin eta hau esan zien:
“Benetan diotsuet: Alargun beharsu honek beste guztiek baino gehiago bota du kutxara. Izan ere, beste guztiek sobera dutenetik eman dute; honek, ordea, bere eskasian, zeukan guztia, bizitzeko behar zuena, eman du.”
1. TESTUAREN IRUZKINA.
Lege-maisua: bereziki erlijio pertsonak. Jainkoa beren Bizitzen Erdigunea dela suposatzen da. Ohiko bizieran non dute bihotza jarrita? Agurtuak izatean, ohorezko eserlekuak edukitzean, lehen postuez jabetzean eta beren karguaz baliatzean. Jesus Tenpluko kutxaren aurrean dago, brontzezko inbutu itzelak, txanponak urrutitik jaurtitzea errazten zuen aho handiarekin, eta argi entzun zitekeen jaurtitzen zituenaren zarata. Eta, ondorioz, zenbat diru ematen zuten erremusinatzat: eskuzabaltasun ikusgarriaren lehiakortasuna.
Bada, alargunak sos batzuk botatzen ditu eta Jesusek erlijio jarreraren eredutzat jartzen du, bera denean guztien artetik gutxien eman duena. Zergatia:”Bizitzeko zeukan guztia eman zuen, euskarri zuen guztia“, hustu egin zen, bere uste on osoa Jainkoarengan jarri zuen. Besteek, bitartean, asko beren horretan jarraitzen zuten. Kontua ez da zer ematen duzun, zerekin geratzen zaren baizik.
Gaur Jesusek ez dio erreparatzen erremusina jasotzen duen pertsonaren beharrari, erremusina ematen duenaren beharrari baizik, ez jasotzen duena salbatzen duen erremusinari, ematen duena salbatzen duen erremusinari baizik. Kontua zera da, ez hainbeste ematen dugunari begiratzen ikastea, gordetzen dugunari baizik. Gure ondasunetatik husten ikastea gure bihotzak Jainkoarengan soilik jartzeko. Zure bihotza non, zure altxorra han. Zorionekoak izpiritu behartsuak, beren buruaren eta beren ondasunen erabilgarri direnak, Jainkoa beren altxortzat hautatu dutelako eta Bere maitasunetik bizi direlako.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Jesusekin eta bere ikasleekin Jerusalemen, kokatzen naiz, Tenpluko zelaigunean, bertan banengo bezala, eta oinez noa beraiekin: eraikuntzek liluratutako ikasleak eta Jesus hiriburuko erlijio-kultura horretan, beren herriaren bizitza markatzen ari den horretan, zer ari diren bizitzen aurkituz. Jesusekin sakontasunera sartzen ikasten dut. Zer eskatu nahi dut?
Eta ikasleek aurrera jarraitzen duten bitartean, Jesus tenpluko altxorkutxaren aurrean gelditzen da, dirudunek txanponak nola botatzen dituzten ikusiz, lehiagiroan bezala, zarata deigarria eginez, horrela jokatzen dutenen eskuzabaltasuna agerian uzten duena. Jesusek miseria bat botatzen duen alarguntsa bati begiratzen dio. Gertaldia dastatzen dut, Jesusek ikusten duenari so egiten saiatzen naiz: bi egoeren arteko ezberdintasunari. Denbora hartzen dut.
Eta Jesusek dei egiten die bere ikasleei eta niri ere, bizitzako egoeretatik abiatzen irakasteko: “benetan diotsuet alargun horrek erremusina eman duten guztiek baino gehiago bota duela“, eta ikasleei eta haien harridura aurpegiei begiratzen diet. Isiltasun eta suspense une bat dago, eta honela jarraitzen du: “Guztiek soberan dutenetik ematen dute, baina berak, bere gabezian, bere mantenurako zeukan guztia eman du “… eta ez hainbeste ematen dudanari, baizik eta gordetzen dudanari so egiten ikasten dut, eta nire ondasunetatik husten ikastea eskatzen dut, nire bizitza Jainkoaren eskuetan soilik jartzeko. Denbora hartzen dut.
4. JESUS ETA BIOK
Gertaldian presente jarraitzen dut, Jesusekin eta ikasleekin, beti harrituta geratzen baitira Maisuak dauzkan egiteko eta ulertzeko moduekin. Niri ere begiratzen dit eta hauxe eskatzen diot: “Jesus, Zuk bezala bizitza ikusi ahal izateko, gauza askoz hustuz joan nahi dut”, eta begiradatxoa botatzen diet dauzkadan eta behar ez ditudan gauzei: arropa, liburu, diru, sortutako beharrei, eta “Jainkoarekin hain konektatuta bizi ahal izatea eskatzen dut, nire gauzetatik erabat libre bizi ahal izateko. “Jainkoa bakarrik da aski”. Prest egon nahi dut eta eskatu egiten dut.
Eta Jesusek zera gogorarazten dit: “Jainkoak ez dio hainbeste erreparatzen ematen dugunari, guretzat gordetzen dugunari baizik”, eta Jesusi kontatzen diot nire atxikimenduetatik askatzea kostatzen zaidana, hauetatik adibidez: “Lagun batzuengandik, kutixi teknikoetatik, nire iruditik, nire jarreratik, zenbait ondasunen onarpenetik, oporretatik…”, eta ohartzen naiz, hala ere, Jesusek eromenez maite nauela, eta San Inazioren otoitz hau bizitzeko eskatzen diot: “Hartzazu, Jauna, eta jaso nire askatasun osoa… emaizkidazu zure maitasuna eta grazia, honekin aski baitut.” Dastatu egiten dut eta denbora hartzen.
Nire gogoak Berari aurkezten jarraitzen dut: “Bizi dezadan eguneroko bizitza ustekabe bezala, hutsalak eta arruntak diruditen gauzak topatzea bezala, alarguntsaren kasua bezala, baina hauen bidez Jainkoak irakatsi egiten dit.” Eta egunero onerako zenbat gauza txiki gertatzen diren eta zenbat oharkabean pasatzen diren dastatzen jarraitzen dut: horrenbeste eskuzabaltasun-seinale, familietan, lagunartean, auzokideen artean, etxerik gabekoen artean… eta hauxe eskatzen diot: “senti eta ikus dezadala bizitza zuk, Jesus, sentitzen eta ikusten duzun bezala”.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, niretzat zela ematen zuena, gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.