Jesusek ez die ausardia proposatzen, konfiantza baizik. Indar propioen ausardiak ibilbide laburra izaten du. Unibertsoko Jaunaren Norbaiten uhinarekin sintonizatzeko konfiantzak irauteko berme handiagoa du. Horregatik iragarri ebanjelioa beldurrik gabe.
UZTA UGARIA DA ETA LANGILEAK GUTXI
Jesusek zelaia goldetu du, bere hitzarekin eta bere ekintzekin bidea prestatu du; bere maisuak jada entrenatutako Hamabiek ereiteko… eta Bera hitzez eta egitez egiten ikusi duten gauza bera egitera bidaltzen ditu: “Aldarrikatu zeruetako erreinua iritsi dela, sendatu gaixoak, garbitu legendunak, piztu hildakoak”
PARTITZEN DEN OGIA…
Jesusek erantzuten dit: “ez zaude bakarrik eukaristia errealitate bihurtzeko misio honetan. Askorekin zaude, begira hainbeste eta hainbeste bakearen alde lanean bitartekaritzetan, hainbat pertsona zaurgarri zaintzen, inork basakeriarik egin ez dezan eta ezkutuan gera ez daitezen informatzen dutenak, genozidioen eta gizateriaren aurkako krimenen aurrean nazioarteko justiziarekin euste-hesi bat jartzen dutenak…
Salbatzeko, ez kondenatzeko
Jainko Bat eta Hirukoitz, eusten eta zaintzen gaituen Norbait da: “Jainkoarengan bizi gara, mugitzen eta gara” esaten digu san Pablok. Eta, era berean, etengabe gu muturreraino maitatzen gaituen norbait da: “Nork aldenduko gaitu Jainkoaren maitasunetik?” Bere Eskuetan gaitu beti, ez bada guk alde egin nahi dugula eta gure bizitza egin Harekiko eta Hark maite duen guztiarekiko harremana hautsiz.
Dena galduta zegoenean…
Horrela nire barrenetik sumatzen dut “Hartzazu Espiritu Santua, barka ezazu nik barkatzen dizudan bezala.” Gogoan dut, barkamenik gabe, gure arteko harremanetarako ez dagoela etorkizunik. Eta nire bizitzako misioa hau dela sentituz noa. Eta beldurra desagertu egiten zait. Nire zerua distiratsu geratu izan balitz bezala da, eta bizitzara jaurtitzen nau barkatzera.
Kontsolamendutik misiora
Eta horrela gertatzen denean, har dezaten zeinu batez (bataioaren “uraz”) beren adiskidetasuna zigilatzeko erabakia, ibaiaren alde batetik (euren onurarako bizitzetik) beste aldera (Jesusen senidetasun Espirituan bizitzera) igarotzea. Eta pasatze horretan, urarekin ere “busti” egiten zara, erabaki egiten du, konpromisoa hartu. Eta hazten jarraitzeko pertsona talde bat oparitzen zaio: Eliza…
Ez zaituztet umezurtz utziko
Jesusek gu errealitatetik abiatzea nahi du: “Maitasun-agindu hau mundu honetan bizitzera deitua zaude, ”askotan” Espiritua hartu ezin duen munduan, ikusten ez duelako eta ezagutzen ez duelako, “bere interesen, gozamenaren, egitekoen menpe dagoelako”.
JESUS BIDEA, EGIA ETA BIZIA
Jesus honela hasten da: “Ez zaitezte larritu, Jainkoaz fidatu, nitaz fidatu”. Eta gaur gauza bera: ez zaitezte larritu lurrik zapaltzen ez duzuen egoerak daudenean, gainditzen zaituzteten gertaerak daudenean, eta kontrolaezinean, gainezka egiten digun horretan, berrian kokatzen ikasi behar duzuenean.
ARTZAIN ONA
Jauna, zera eskatzen dizugu, bakoitza artzain ona izan gaitezela, gure sendiarena, gure fede taldearena, gure parrokiarena, gure lankideena; guztion onerako dena pentsatuz joan gaitezela, norberarena baino gehiago; bizitza areago bizi dezagun doakotasunetik, burubelarri ematetik, egiatik, errukitik… benetako Jainkoaren zapore handiagoa baitute…
EMAUSKO JESUSen BI IKASLEAK
Niri begiratu eta zera galdetzen dit: zerk galarazten dizu fedea, zugan, pertsonengan, baita Jainkoarengan ere konfiantza galtzea? Eta Jesusi esaten diot: “Badira egoera batzuk norbaitek min handia egin zidala eta Jainkoa non dagoen galdetu nion ene buruari; baita ni bertan behera utzi eta nire buruarengan konfiantza galdu nuen egoerak ere. Bertan behera utzia sentitu nintzen edo albo batera utzia eta pertsonengan konfiantza galdutako egoerak.”











