BATERA GOAZ

Mt 11, 25-28

Foto de Michał Parzuchowski en Unsplash

0. TESTUA

Behin batean, Jesus honela mintzatu zen:

“Goresten zaitut, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsu eta ikasiei ezkutatu dizkiezulako eta jende xumeari agertu. Bai, Aita, goretsia zu, horixe izan baituzu gogoko. Nire Aitak nire esku utzi du dena. Eta inork ez du Semea ezagutzen, Aitak baizik; ezta Aita ere inork ezagutzen, Semeak baizik eta Semeak agertu nahi dionak. Zatozte niregana, nekatu eta zamatu guztiok, eta neuk emango dizuet.“

1-TESTUAren AZALPENA

Jesus misiotik itzuli den taldearekin eta bizi izan dutenarekin egiten du topo, biziki pozten da “Goresten zaitut, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsu eta ikasiei ezkutatu dizkiezulako eta jende xumeari agertu”. Gauza hauek Mt 5ekin zerikusia dute, zorionarekin, hau da, prestasuna, espiritu-pobrezia, indarkeriarik eza, bihotz-garbitasuna, bakea, justiziaren aldeko borroka… bizi dira. Jesusek jakingo du xumeek ulertzen dutela Erreinuaren mezua.

Horregatik, haiekin partekatu nahi du Hark jaso duena, Jainkoaren esperientzia Abba gisa, erraietatik maite duen Jainko gisa, Amaren erraiekin maite duen Aita gisa. Aitarengandik jaso duen esperientzia sakona eman nahi die, zeren “inork ez du Semea ezagutzen, Aitak baizik; ezta Aita ere inork ezagutzen, Semeak baizik eta Semeak agertu nahi dionak”. Eta horrela bizi dezatela euren bizitza esperientzia pozgarri horretatik. Haiek uler dezakete.

Baina, aldi berean, pertsona horiek bizitzaren astunak, bete ezin den Legearen uztarriaren estutasunak eta beren lurra konkistatuta zutenei zergak ordaintzeko lan amaigabearen uztarriaren pisuak “nekatu eta zamatuak” dira. Jesus egiaz inplikatzen da eurekin: “eraman zuen gainean nire uztarria”. (uztarria beti daramate bi animaliaren artean eta horrela goldatzen dute). Bada, Jesus bere uztarria (Aitaren Maitasuna) eramaten doa eta horrela bizitzaren bidea egiten du, eta berarekin goldatu, Berarekin ibili, bizitzaren bidea elkarrekin goldatuz proposatzen die. “Nire uztarria leuna da eta nire zama arina”. Hau da, bizitzako egoerak elkarrekin zamatuz eta Jainkoaren maitasunetik biziz.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Testuan sartzen naiz, bertan banengo bezala,… misiotik etorri direnei harrera egiten dien Jesusekin kokatzen naiz, eta gero misioari ekiteko zailtasunetan irakatsi die… Hala ere, badira haren atzetik doazen pertsona xumeak, eta haien aurrean pozez lehertzen da: “Goresten zaitut, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsu eta ikasiei ezkutatu dizkiezulako eta jende xumeari agertu”… Gozatu Jesusen gainezkako pozarekin hain jende ona aurkitu duelako…. Nire denbora hartzen dut.

Jesusek begiratzen dituen pertsona horiei begiratzen diet, bizitzaren mugan bizi diren eta egoera horiek Jesus hunkitzeko moduan bizi diren pertsonei, eta honela esaten dit: “eta bizimodu gogor horrekin ere gai dira beren ogia partekatzeko eta gosetuari jaten emateko, zarpaila janzteko, etorkin atzerritarra hartzeko, presoak bisitatzeko”… nola elkar babesten duten begiratzen dut, elkarrekin aurrera ateratzeko animatzen dira… eta nik ere Jainkoarengan bakarrik konfiantza duenaren xalotasun horrekin gozatzen dut… nire denbora hartzen dut…

Eta orain, eguneroko bizimodua irabazi behar dutenak eta ni haiekin batera elkarrekin ibiltzera animatzen ditu: “Zatozte niregana, nekatu eta zamatu guztiok, eta neuk arinduko zaituztet…”. eta gero nigana jotzen du: “gaurko nekatuak eta zamatuak ere har itzazu, porrokatuak eta estresatuak, bazterkeriaren ingurutik (ekonomikoa, harremanena…) irteteko aukerarik gabe daudenak, beren familien porrotaren historia errepikatzen duten pertsonak har itzazu… inplika zaitez haiekin”…

4.-JESUS ETA BIOK.

Ikusten dut Jesusek nola konektatzen duen, haiekin sakonki sintonizatzen duen eta Berari bizia ematen diona kontatzen dien, bere Abbaren esperientzia, bere Aita, bere eskuetan bizi garen, mugitzen garen eta existitzen garen Jainkoa, zeren “inork ez du Semea ezagutzen, Aitak baizik; ezta Aita ere inork ezagutzen, Semeak baizik eta Semeak agertu nahi dionak…” maitatuak senti daitezen bizitzan zehar ibiltzen diren bitartean… Eta nirekin ere egiten du… dastatu eta eskertzen dut…

Eta entzuten diot: “eraman zuen gainean nire uztarria” (nekazaritza-irudi eder hori, uztarria bi animaliaren artean eramaten da beti, eta horrela goldatzen dute). Eta ikusten dut ezkontzen direla, uztarria Jainkoa abba eta Jesusen esperientzia izango litzateke uztarriaren alde batean, eta pertsona horiek eta ni bestean, horrela bizitzaren bidea itxaropen handiagoz eginez, anaitasuna goldatuz historia honetan, Jesusen Konpainian eta besteenean, komunitatean…

Jesus eta biok gauza bera egitera bidaliak… Bere eskua nire sorbaldan jartzen du eta esaten dit: “elkarrekin ibil gaitezen Jainkoaren benetako samurtasunaren uztarri berarekin, bat eginda, lehien lurra, batzuetan lehorra, bazterkeriak, errietak, inbidiak, protagonismoak, goldetik elkarrekin tira egiteko… ildo horretan harreraren hazia eta lur berriaren denon etxea gauzatu ahal izateko”… Eta denbora hartzen dut nire egiteko…

5.-Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Estas cookies son necesarias para el funcionamiento del sitio web y no pueden ser desactivadas en nuestros sistemas. En general, sólo se establecen en respuesta a accione realizadas por usted que equivalen a una solicitud de servicios, como establecer sus preferencias de privacidad, iniciar sesión o rellenar formularios.

Cookies analíticas

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.