Konturarazten nau ez dugula ongiaren esklusiba, sinestunak ez diren pertsonek ere arraun egin dezaketela haurridetasunaren alde, egiteko hainbeste dagoela, esku guztiak gutxi direla… Jainkoak gure eta besteen bidez jarduten du.
Sufrimendua eta zerbitzua trebatzen
Azkenak duintasunez tratatzen ikastea eskatzen dut, zaurgarria nintzenean tratatua izatea gustatuko zitzaidakeen bezala.
Zailtasunetarako eta oinazerako trebatzea
Jesusi kontatzen diot niri ere gertatzen zaidala, minari ihes egin nahi diodala. Mina atzera botatzen nauen zerbait da. Jesusek entzun egiten dit eta zera esaten: “Zure helburua ez da berehalako poza, pertsona gisa betetasuna lortzea baizik, zeure burua zure gurarietatik haratago kokatzea eta, horrela, zure bizitza askorentzat ogi izatea.”
Inkomunikaziotik harremanera
“Hurbildu zaitez inkomunikatuta dauden, beren baitan itxita dauden, isolatuta dauden… pertsonengana, beren hitza esatera ausartu gabe, akonplejatuta… inor haiengana ontasunez hurbildu gabe… hurbildu zaitez, irabazi bere konfiantza… begira hitz egin nahi duen… edo entzun nahi duen”
San Inazio eguna
Nola kokatu gure burua erromes gisa, bagaje arin dugula, zoriontsu izateko egoa/nia gauzez bete behar duen kontsumo gizarte honetan.
Partekatzea
“Gauza da nola pasa jateko ogitik, erosten denetik, partekatzeko ogira, bedeinkatzen eta banatzen dena”. Ulertzen ari naiz. Ogi bat urdaila betetzeko da, eta beste ogia banatzeko eta komunitatea egiteko da.
Bere misioan partaide
“Joan zaitez Elizako giroetatik kanpo bizitzei zentzua eman nahi dietenengana, entretenimenduetan galduta daudenengana eta ezertan sakondu gabe surfean dabiltzanengana, aurrera ateratzeko borrokan ari direnengana eta baliabiderik ez dutenengana, bizitzan norbaitek aukera bat eman diezaieten behar dutenengana… eta askoz gehiagorengana”
Aurreiritziak
“Ez al zaizu zuri gertatu, bizitzen lagundu zizuten eta zure entzuleei lagun ziezaieketen gauzak partekatzean, hortik urrun, bizia ematen dizuna zalantzan jartzen dutela eta, are gehiago, zure asmoez mesfidatuz zapuzten dutela?” Jesusekin, arbuioak eta aurreiritziak nire gain hartzen ikasten dut.
Irteerarik gabeko bi egoera. Konfiantzan arriskatuz
Jesusek emakumea jendetzaren aurrean nola jartzen duen ikusten dut, lehen jendarteko lekuan egon ezin zen hura eta bere ausardia eta ADORE keinua aitortzen dizkiola: “Alaba, zure fedeak sendatu zaitu, zure zauria sendatu da. Bakean bizi zaitez.”










