Fedea konfiantza

Lk 17, 5-10

Foto de Tadeas P en Unsplash

0. TESTUA 

Apostoluek eskatu zioten Jaunari:

– Gehi ezazu sinesmena guregan.

Jaunak erantzun zuen:

– Sinesmena bazenute, mostaza-hazia bezain txikia izanik ere, pikondo honi «Atera hortik eta landatu itsasoan» esango zeniokete, eta obeditu egingo lizueke.

Emazue zuetako batek morroi bat duela soro-lan edo artzaintzarako. Morroia etxeratzean, “Hator berehala mahaira” esaten ote dio? Ez ote dio beste hau esaten: “Presta iezadak afaria, jantzi amantala eta zerbitza nazak, nik afaldu bitartean; ondoren, afalduko duk hik”? Morroiari esker ona zor ote dio agindua bete duelako? 

 Zuek ere berdin: agindu zaizuen guztia egin eta gero, esan: “Morroi gizagaixo batzuk gara; egin behar genuena besterik ez dugu egin”».

1-TESTUAren IRUZKINA

Lukasen ebanjelioa, gure konfiantza norengan jarri aztertzen saiatzen da. Aurreko igandeetan konfiantza aberastasunetan ez jartzeaz hitz egiten genuen, gaur egun ekintza onetan ez jartzeaz ari da. Eta hori bi adibiderekin:

1 – “Gehi ezazu sinesmena guregan”, gehitu konfiantza. Konfiantza ezin da kanpotik handitu, sorkuntzatik gizaki guztiei ematen zaien zerbait da;

2 – “Eta Jainkoak ikusi zuen ona zela”. Konfiantza hazi bat bezalakoa da, gaitasun bat, gizaki guztiengan dagoena. Nola sortzen eta garatzen da konfiantza? Konfiantza Jainkoak gizaki bakoitzarengan sortutako dohaina delarik, berarekiko konfiantza sortarazten du. Eta gizakiak konfiantza horri erantzuten dio.

Gainera, funtsezko konfiantza-esperientzia hori dela medio, norberak gaitasuna esperimentatzen du konfiantza izateko, bai familiako harremanetan, bai gurasoen eta seme-alaben harremanetan, horrela, seme-alabek konfiantzan bizitzen ikasten dute. Eta gauza bera hezitzaileek beren ikasleekin, eta horrela hurrenez hurren. Bada, Jainkoak konfiantzaren lengoaian funtzionatzen du. Jainkoaren konfiantzatik bizitzen jarraitu nahi badut, on izango dut nigan isilik egotea berari entzuteko. Eta Jainkoak hitz egiten du. Usaimen berezi bat garatu behar da Jainkoak historian eta nigan duen presentzia miatzeko.

Eta morroi alferrak? Hori da Itun Zaharreko jendearen harreman-estiloa, nagusien eta morroien arteko harremanen estiloa. Horregatik gogorarazten die Jesusek testu honetan merituak bilatzen dituztenei zerbitzariak ez duela meriturik. Morroia morroi da eta, egin behar duena bete besterik ez du egiten. Baina Itun Berrian, Joanen ebanjelioan, desberdina da burubidea: Jesusek esaten die bereei: “Zuei jada ez dizuet morroi deitzen, zuei adiskide deitzen dizuet”, morroiaren betebeharretik doakotasunaren, konfiantzaren, adiskidetasunaren esparrura igarotzen gara. Gauzak doan egiten ditugu, benetako adiskideek egiten dituzten bezala, benetako gurasoek eta seme-alabek egiten duten bezala. Era berean, Jainkoaren “gauzak” egiten ditugu, doan.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Testuan sartzen naiz, eszenan presente jartzen naiz… Hamabiak Jesusekin Jerusalemera bidean bizitzen ari diren egoerarekin bat (eginez) egiten dut… Eskaera bat egiten diote Jesusi: “Gehi ezazu sinesmena guregan”… Begira geratzen zaie eta ohi duen bezala, gehiegikeriaz erantzuten du: “Zuek mostaza-haziaren tamainako fedea izango bazenute, eta hor dagoen masustondo horri esango bazeniote: «Atera hortik eta landatu itsasoan», berak obedituko lizueke”… Eta gogoan dut konfiantzak ezinezkoak lortzen dituela… Nire denbora hartzen dut…

Elkarrekin solasean ari diren Hamabiekin geratzen naiz, Jesusek ezin duela askoz gehiago egin fedea izan dezaten, konfiantza izan dezaten… “bere bizi-eredua eta hitzak ematen dizkigu”… Eta Pedrok: “Guri dagokigu Harengan konfiantza izan ala ez”… Mahatsondoaren eta aihenen parabola dakarte gogora, guri dagokigu Jesus mahatsondoaren izerdia igarotzen den aihenak izatea… horrela, konfiantza bizi dezaket mahatsondorekin konektatuta, “iraun nigan”… eta bizitza konektatu hori dastatzen dut… nola sentitzen naiz?…

Eta Pedrok jarraitzen du “konfiantza-hazi hori, Jesusen sentimenduekin sintonizatzeko gaitasuna da. Eta horrela Harekin konektatuta, konturatzen gara zer mugitzen den nigan beraren hitza irakurtzen dudanean, zein testuz jartzen nauen dardarka. Eta berdin zer mugitzen den nigan, gertakizunei, bizi naizen munduko albisteei begiratzen-sentitzen diedanean “… Eta Hamabiekin ohartuko naiz Berataz fidatzean datzala konfiantza bizitzako egoera guztietan…

4.-JESUS ETA BIOK. 

Jesusek jendetzari begiratzen dio eta bere begirada nirearekin gurutzatzen den une batean esaten dit: “Ikasi Jainkoaz hitz egiteko moduak aurkitzen… Otoitzak entzuten jakitea behar du… eta entzuteak esan nahi du isiltasun une bat egiten duzula buruan dituzun zarata guztiak ahazteko, kezkak, beldurrak… Zure baitan isiltzen zarenean, orduan hitz egin diezazuke Jainkoak”… eta horrela beraren sintonian sartzen zara, zuri buruzko beraren desioekin konektatzen zara, bizitzako hainbat egoeratan errealitate bihurtzeko”… Nire denbora hartzen dut hitz horiek dastatzeko…

Gero niri gogoratzen jarraitzen du Jesusek: “Jainkoa bizi zaizu, bere konfiantzagatik bizi zara eta kontua da lekua uztea, zure interesez gabetzea, lekua izan dezan Bere borondatea”… Eta nik Jesusi esaten diot: “Jainkoari konfiantza eman nahi diot, Abba, gizakienganako duen borondatea erruki maitagarriz beteta dagoelako… Ni ez naiz inolaz ere iristen besteak maitatzera, ezta ni neu maitatzera ere, Berak maite nauen bezala”… Horregatik fida naiteke Harengan… Jesusek entzuten dit, baietz dio… eta nik isiltasuna egiten dut.

Jesus: “Horrela bizi zaretenean, ez zarete morroi alferrak, “Nire adiskideak zarete, Aitak eman didan guztia ezagutzera eman baitizuet… morroiak ez daki bere nagusiak zer egiten duen… zuek badakizue zerk mugitzen nauen, zuengan fidatu naiz, ezagutzen duzue zer sentitzen eta desio dudan”… Hori da Jesusek niri, bere adiskideari, eta guri, bere adiskideei, kontatzen diena… eta Harengandik jasotzen dudan konfiantzarekin pozten naiz…

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Estas cookies son necesarias para el funcionamiento del sitio web y no pueden ser desactivadas en nuestros sistemas. En general, sólo se establecen en respuesta a accione realizadas por usted que equivalen a una solicitud de servicios, como establecer sus preferencias de privacidad, iniciar sesión o rellenar formularios.

Cookies analíticas

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.