Nirekin etorri nahi baduzu…

Lk 14, 25-33

Foto de Michael Ali en Unsplash

0. TESTUA 

Jende-talde handiak zihoazen Jesusekin; honek beraiengana itzulirik hau esan zien:

Norbaitek nirekin etorri nahi badu eta ez banau ni bere aitamak eta emaztea, seme-alabak eta anai-arrebak eta bere burua ere baino maiteago, ez daiteke izan nire ikasle. Bere gurutzea hartu eta nire atzetik ez datorrena, ezin da izan nire ikasle.

Izan ere, zuetako nork, dorrea egin nahi badu, ez ditu aldez aurretik eseri eta gastuen kontuak ateratzen, bukatzeko adina ote duen ikusteko? Bestela, zimenduak hartu ondoren bukatu ezin izango balu, ikusiko luketen guztiek barre egingo liokete, zera esanez: “Honako hau eraikitzen hasi huen eta ezin izan dik amaitu.”

Edo zein erregek, beste baten kontra gerrara joan nahi badu, ez du aldez aurretik eseri eta begiratzen, ea 10 mila gizon aski dituen 20 milarekin kontra datorkionari aurre egiteko? Eta ezetz ikusten badu, bestea oraindik urruti dela, mandatariak bidaliko dizkio bakea eskatuz. Era berean, zuetako inor ez daiteke izan nire ikasle, dituen guztiei uko egiten ez badie.”

1-TESTUAren IRUZKINA

Jesusek Jerusalemera igotzea erabaki du. Bere heriotzan bukatuko den erabakia izango da. Eta bide horretan, Jesus ulertu nahian, Berarekin eta bere misioarekin jarraitzeak dakartzan arriskuez ohartu gabe, bere atzetik doan gi talde handi bat dago. Jesusek liluratuak daude, beren bihotza bereganatu baitie. Berarekin urrutira joan ahal izango direla uste dute. Agian jarraipen hori gehiegi idealizatzen ari dira, Jesusek planteatzen duen kausaren ontasunagatik dena ondo atera beharko balitz bezala. Horregatik, berak ez du bazter utzi nahi etorriko zaizkien zailtasunak kontuan ez hartzea, Jesusen zori bera izan dezaketela.

Ez da zaila zera begitantzea, haien munduan eta gurean, guztien etxean senidetasunaren proposamena aurrera era mateak aurrez aurre talka egingo duela boteretsuen interesekin, eta liskar eta jazarpenetara eramango dituela, batzuk oso larriak, non batek dena gal baitezake. Horregatik honela ohartarazten die Jesusek, “norbaitek nirekin etorri nahi badu eta bere sendia eta bere burua atzean jartzen ez baditu, bere gurutzea hartzen ez badu eta niri jarraitzen, eta bere ondasunei uko egiten ez badie” hobe du zer egin behar duen pentsatzea (uko egitea ez da ondasunak saltzea, baizik eta Jesusen ondasunei eta bere pertsonari eskuragarri egotea). Arriskuak kalkulatzeko eskatzen digu.

Norkeriaz eta erlijiotasun lausoz blaitutako gure kulturaren balio hegemonikoek –autogarapenak, autoerreferentziazko niaren garapenak), aro berriaren moldean, zerikusi gutxi dute Jesusen jarraipenarekin. Honen erreferentzia bere Bizi-Iturria da, bere Abba (honen Seme Maitatua sentitzen baita), eta guk ere maitatuak sentitzeko bizipen bera izatea nahi du. Harreman bizipen bat. Eta honek mundu hau senidetasun, giza sendi bihurtzeko abentura bizitzera eramaten du. Jesusek zera espero du, gizarte-adiskidetasuna, giza betetasuna bizitzera eramango gaituela, giza harremanak maitasunetik, barkamenetik eta fideltasun/leialtasunetik bizitzean.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Jesusen ondoan jartzen naiz, Jerusalemera igotzea erabaki baitu, “profetak hiltzen dituzte” lekura. Berarekin eta jendetzarekin noa. Kezkatuta ikusten dut… eta Hamabiei hitz egiten die: “Xalotasun handiegiz jarraitzen nautela uste dut ” eta bidean aurrera jarraitzen du zera pentsatzen, ez engainatuak ez desliluratuak senti ez daitezen ari zaiela… Haiekin ibiltzen jarraitzen dut… eta Jesusek haiekiko duen kezkaz jabetzen hasten naiz… zera jakinik atzetik doazkiola Berak bihotza irabazi dielako… Eta bere sentimenduak neure egiten ditut… Denbora hartzen dut.

Itzuli egiten da eta bere jarraitzaileei hauxe esaten die: “Jainkoaren erreinutik eta giza senidetasunetik daramagun bideak oztopo handiak ekarriko ditu; beraz, niregana etorriko den edonork bere aita eta bere ama, bere emaztea eta bere seme-alabak, bere anai-arrebak eta baita bere bizitza baino gehiago maite ez banau ezin da nire ikaslea izan. Bere gurutzea hartu eta nire atzetik ez datorrena, ezin da nire ikaslea izan“… Arreta handiz entzuten dut eta txundituta uzten nau ikasleak nolako argitasunaz eta egiaz kokatzen dituen… Nola sentitzen naiz?…

Jesusekin eta bere ikasleekin ibiltzen jarraitzen dut, eta argi geratzeko bi adibideak entzuten ditut: “Erreinuaren kontu hau dorre bat eraikitzea bezala da. Ondo egin itzazu kontuak… jarraipen honetan dena gal baitezakezu. Eta orduan uko egin diezaiokezu egin duzun apustuari… Ondo egin kontuak lehenago! Begira zure indarrak eta aukerak. Non jartzen dituzun“… “Hau liskar bat bezalakoa da. Kalkulatu ea etsai indartsu bati aurre egin ahal izango diozun, gure hitzaren testigantza eta gure izakiaren ezkutua besterik ez dugu”… Ez dut hitzik galtzen… Eta hari jarraitzeko bihotza eta burua eskatzen ditut.

4.-JESUS ETA BIOK. 

Jesusek berriro begiratzen dio jendetzari eta begirada nirearekin gurutzatzen du eta hauxe esaten dit: “Jarraitu nahi al didazu?”… Eta erantzun aurretik, nire bizitzako beste une zail batzuetan nire konfiantza non jarri dudan ikusteko gogora ekartzen ditut, eta oroitu egiten naiz: Jesusengan jarri dut, Berari lotuta joatea, mahatsondoko aihena bezala joatea… Eta entzun egiten diot: “Oraingoan asko duzu jokoan, zure ondasunak, zure sendia, baita zure pertsona ere, senidetasuna egiten saiatzeagatik”… Grabatuak dauzkat bere hitzak… Zer eskatzen diot?…

Berriro entzuten diot Jesusi: “Pentsa ea nirekin etorri nahi duzun…, ni nagoen xedeen alde esku hartu nahi duzun. Hauexek xedeak: hutsalak, leku bila dabiltzanak eta aurkitzen ez dutenak, lanean aritu arren ia hilabete amaierara iristen ez direnak, dena kontra jartzen zaienak, beren egoerari irtenbiderik ikusten ez diotenak boteretsuek ixten dietelako… gerra jasaten dutenak… Eta zuk badakizu beren xedea defendatzea zer den”… Zera esatea ateratzen zait: “Zurekin batera”… eta bihotzez nahi dut…

Jesusek honela jarraitzen du niri esaten: “Horrela bizitzeak bizitza betea bizitzen lagunduko dizu, zuk espero ez duzun moduan… baina baita beren bizitza bermatuta ez duten hainbaten betetasuna bizitzen ere lagunduko du”… “Erronkaz betetako bizitza izango duzu, pertsona zoragarriak ezagutuko dituzu, saldukeria eta axolagabekeria ere ezagutu ahal izango dituzu, baita gatazkak eta agian jazarpenak ere”… Entzun egiten diot eta denbora hartzen dut… eta honela erantzuten diot: “Zutaz fida naiteke…, badakit nire ondoan zoazela eta lagun zaitudala… Konfiantzaz nabil. Inork ez gaitu zure eskuetatik kenduko”…

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot edo eskerrak ematen dizkiot agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Estas cookies son necesarias para el funcionamiento del sitio web y no pueden ser desactivadas en nuestros sistemas. En general, sólo se establecen en respuesta a accione realizadas por usted que equivalen a una solicitud de servicios, como establecer sus preferencias de privacidad, iniciar sesión o rellenar formularios.

Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.

Cookies analíticas

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.