Ezkontza errealitate bihurtzea

Online

“Zeruetako erreinua bere semearen ezkontzarako oturuntza egin zuen errege batekin konpara daiteke…” entzuten dut arreta guztiaz, dastatu egiten dut eta hainbeste berritasun barneratzen saiatzen naiz.

Ez zineten bihotz-berritu

Online

Zerataz konturatzen naiz, batzuk sutan jartzen direla, beste batzuek txantxatzat hartzen dutela, baina beste talde batzuk bizitza berri bat praktikan jartzen hasi zirela egiaztatzen dut, partekatzeko bizitza, zintzotasunezkoa, denak zaintzekoa… Mundu berri bat egiten hasten diren horietakoa izatea eskatzen dut…

Nire onerako edo guztion onerako?

Donostia, Online

Lehen orduan lan egitera irten ez bazinen, besteengan pentsatzea eta ez zeure buruarengan bakarrik zer zen ez zenekielako, guztion mesederako izango zen ezertan inplikatu ez bazinen, giza familia esertzeko mahai baten bila dabilen Jainkoarengan sinesten ez zenuelako, iritsi da zure ordua. Hasteko garaiz zabiltza.

Bihotzez barkatzea

Online

“Altxa zaitez, hartzazu gainean zure zailtasuna, barkatzeko zure ia ezintasuna, eta has zaitez barkamenaren bideak ibiltzen (…) Jainkoak, iraindu nautenek egindako kalteak sendatzen so egiten didala ohartzen naiz, nire kalteekin eta ezintasunarekin maite nauela. Honek ni sendatze-bidean jartzen nauela ohartzen naiz”.

Zuen arteko barkamena

Online

Denbora hartzen dut eguneroko bizitzan barkamena eskatzeko eta barkatzeko hartu dudan erantzukizuna neureganatzeko, haurridetasunezko zuzenketa praktikatuz.

Jarraipena eta sufrimendua

Online

“Biziarekin, Biziaren Jainkoarekin, etengabe eta baldintzarik gabe maite zaituzten Baldintzarik gabeko Maitasunari lotuta bizi zaiteztela nahi dut, eta maitatzeko bere Indarretik, anaiarrebarik hautsienak eta baztertuenak zuen gain hartu, eta Haurridetasun-Jainkoaren dinamikan sartu, gure inguruan Bizia posible egin dezagun…”

Nire altxorra dagoen lekuan nire bihotza dago

Online

Altxorraren parabola kontatzen entzutean, konturatzen naiz niretzat kontatzen duela. Nire benetako altxorrak deskubritzen ditut, nire bihotzean benetan bizi direnak… eta kontatzen dizkiot… bizitzeko aukera ematen didatenak eta indarra ematen didatenak.

Zer egiten dugu gaizkiarekin?

Online

Gaizkiarekin bizitzeko dudan zailtasuna kontatzen diot, nola sumintzen nauen eta nola sentitzen dudan nire inguruan gaizkia erauzteko gogoa… Eta ikusten dut kosta egiten zaidala onartzea gaizkia eta ongia elkarrekin hazten uztea… hau da, indarkeria ez erabiltzea gaizkia (eta gaiztoa) erauzteko… Indarkeria baino askoz ere gizatiarragoa baina askoz ere ausartagoa eta sortzaileagoa den ulermen honetara irekitzeko eskatzen diot…

Hitzaren indarra

Online

Jesusek espero du, entzuten diotenen bihotzean sustraituko den hitzak noizbait fruitua emango duela (…) Horrek ez du esan nahi kanpoko arriskuetatik aske daudenik: Jazarpenetatik, gizarte eta erlijio bazterketatik, ezta barne jarreren gabeziatik ere (aberastasunen liluratik, botere irrikatik, sustrairik ezatik, konbentzimendurik gabeziatik, nire bizitzan benetakotasuna eta nire burua ematea sar daitezkeen gune gabeziatik)…

Nekatu eta zamatu guztiok

Online

Zera xuxurlatzen didala entzuten dut, nire neke eta estualdiekin kezkatuta dagoela (…) Eta bere ondoan jartzen nau, bere uztarriari itsatsita ibiltzeko lagun-zaplada bat ematen dit, batzuetan lehiakortasunez eta bazterketaz lehor dagoen lurra lantzen duen goldeari elkarrekin tira egiteko, ildo horretan harreraren, lur berriaren integrazioaren hazia gauzatzea ahalbidetzeko…

keyboard_arrow_up