Mt 21, 28-32

0. TESTUA
Jesusek hau esan zien:
“Ea zer iruditzen zaizuen. Gizon batek bi seme zituen. Batengana joan eta zera esan zion:
“Seme, hoa gaur mahastira lanera!”
Hark honela erantzun zion: “Ez dut nahi.”
Baina handik berehala damutu eta joan egin zen.
Bestearengana ere joan zen aita eta gauza bera esan zion. Eta hark “Banoa, jauna” erantzun zion.
Zuen ustez, bietatik zeinek egin zuen aitaren nahia?” “Lehenengoak” erantzun zioten.
Jesusek hau esan zien:
“Benetan diotsuet, zergalariak eta emagalduak zuek baino lehenago sartuko dira Jainkoaren erreinuan. Izan ere, etorri zitzaizuen Joan Bataiatzailea Jainkoaren nahiari dagokion jokabidea azalduz, eta ez zenioten sinetsi; zergalariek eta emagalduek, ordea, sinetsi zioten. Eta zuek, hori ikusita ere, ez zarete aldatu: oraindik ez diozue sinetsi.”
1-KOKAPENA – Testuaren azalpen laburra
Testu hau Jerusalemgo tenpluan gertatzen da, Jesusek saltzaileak kanporatu ondoren, eta agintariek galderekin estutzen ari zaizkionean. Eta Jesus, Joan Bataiatzaileari etengabe erreferentzia eginez, erantzuten ari zaie, herriak profetatzat eta erromatarren martiritzat zeukalako. Jesus ere profetatzat dutelako. Zera gogoratzen dugu, Israelgo profetismoa agintariek (Erregeak, kasu honetan Apaiz Gorenak) herriari justizia egiteko eginkizuna betetzen ez dutenean sortzen dela, batez ere herriko behartsuenei, “umezurtzak eta alargunak” ordezkatzen dituztela.
Joanen bataioa izan zen guztientzat herri berria egiteko aukera. Jesus bataiatu zuen Joanek, bihotz-berritzearen uhin horretan kokatu zen, hasiera berri batean. Eta Harekin, askoz jende gehiago joan zen Jordan ibaira bataiatzera, Jainkoaren aukera baliatzera, berdinak egiten gaituelako, familia bereko seme-alabak (gaurko parabolak bi seme aipatzen ditu). Eta hementxe kokatzen da parabola: ezetz esaten duen baina aldatzen den semea eta bizitzaz aldatuko dela dioen semea (dirudienez, fariseuak eta saduzearrak ere joan ziren Joanen bataiora), baina ez da aldatzen.
Berdinen eta anai-arreben bizitza hori bultzatzea baztertutako taldeetako pertsonek gehiago egiten zutela konturatu zen Jesus. Eta horiengan aurkitzen du bihotz-berritzea eta aldaketa gertatu dela. Horregatik esaten die Jesusek esaldi izugarri hori: “Benetan diotsuet Erromarako zergak kobratzen dituztenak, zergalariak, et emagalduak, zuek baino lehenago sartuko direla Jainkoaren erreinuan“. Jesusek pertsonen bihotzen asmoak ezagutzen ditu: nortzuk onbideratu diren eta fruituak emateko prozesuan dauden, eta nortzuk ari diren itxura egiten, eta beren onuran jarraitzen duten.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Testuan sartzen naiz, Jesusek eta jendeak jauretxean bizi duten egoerarekin bat eginez, berak bi semeen eta mahastiaren parabola kontatzen duenean (aukeratutako Herria mahastia zen). Jesusi entzuten diot: “Bi seme-alaba zituen gizon batek hauxe esan zion bati: “Seme, zoaz gaur mahastira lanera. Eta semeak: “Ez dut joan nahi!”, baina gero iritziz aldatu eta joan egin zen. Gero aita bestearengana joan eta gauza bera esan zion. Honek erantzun zuen: “Bai, jauna, ni joango naiz”, baina ez zen joan. Bietako zeinek egin zuen aitak nahi zuena?” Denbora hartzen dut nire baietzak ikusteko, baina ez…
Jesusek bere ikasleoi lehenengo semearena kontatzen digu: “Taldeen praktika, fariseuena eta saduzearrena, ez da aldatu; bataioa ez da haien bizitzan sartu. Berearekin jarraitzen dute, beren legeez, Liburuez, beren errituez, beren garbiketez arduraturik; beren interesez, beren merituez, beren salbazioaz arduraturik jarraitzen dute, eta ez Herriko pobreen salbamenaz “. Eta Pedrori entzuten diot: “Hori ari da orain gertatzen, bai.” Bere hitzak dastatzen ditut, egian bizitzea eskatzen didatenak.
Jesusi entzuten diot berriro, eta ulertzen hasten naiz: “Benetan diotsuet, Erromarako zergak kobratzen dituztenak, zergalariak, eta emagalduak, zuek baino lehenago sartuko dira Jainkoaren erreinuan“. Nola geratzen diren eta agintariek nola erreakzionatzen duten ikusten dugu. Batzuk nola haserretzen diren ikusten dut, beste batzuek nola hartzen duten gupidaz; niri beldurra ematen dit salaketa profetiko horrek, eta egia esateko adorea eskatzen dut.
4.-JESUS ETA BIOK.
Orain konturatzen naiz Jesusek niri ere begiratzen didala, nirekin pertsonalki egon nahi duela, eta hauxe esaten dit: “Zoaz mundu, batzutan, izugarri eta konplexu honetako mahastira; zoaz pertsona arbuiatuenak dauden lekura, beste etorkizun baten bila beren lurraldetik irteten diren pertsonengana; zoaz senidetasuna posible egitera.” Eta nik: “Bihotzez nahi dut behar duenarengandik hurbil egon, mundu hori duintasun eta senidetasunean berdinak eginez”, eta bere sentiberatasuna eskatzen diot.
Jesusekin nagoela, arakatu egiten ditut bi seme horiek aldi berean bizi duten errealitate horretara hurbiltzeko erak. Zera gogorarazten dit: “Begira nolako bizimodu duzuen kristauok: mezari erlijio-praktika deitzen diozue, bataioaren errituari kristau izatea, baina praktika nire Aitaren borondatea egitea da: –Maita ezazue elkar, nik maite izan zaituztedan bezala, nire sendiarengandik hasita, baina giza sendian zaurgarrien direnengana hurbilduz “. Eta sentiberatasuna eskatzen dut horrela bizi dezadan.
Ondoren, zera galdetzen dit: “Nork ematen du izena lehen lerroan etorkinen defentsarako, Mediterraneora doazenek itsasontzietan erreskatatzera, Lesbosko errefuxiatu-esparruetan lagunduko dutenek, isiltasunaren zirkuluetan aurpegia ematen dutenek, legeak erreformatzeko parlamentuetan lan egiten dutenek?”… Hori egiten dutenak ez direla pertsona perfektuak ikusten dut eta batzuek ez dutela hain ospe ona izan. Eta Jesusi hau esaten diot: Ikusten dut ez dituzula burutsuenak aukeratzen, aukeratzen dituzunak gaitzen dituzula baizik. Eskerrik asko. ”
5.-Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

