Bihotzez barka ezazu!

Mt 18, 21-35

Imagen de Vincent Peters en Pexels

0. TESTUA

Orduan, Pedro hurbildu zitzaion Jesusi eta zera galdetu zion:

– ”Jauna, senide batek bidegabekeriaren bat egiten badit, zenbat aldiz barkatu behar diot? Zazpi aldiz?”

Eta Jesusek:

– “Zazpi aldiz ez, zazpi milatan zazpi aldiz.

Hain zuzen, zerbitzariarekin kontuak garbitu nahi izan zituen erregearekin bezala gertatzen da Jainkoaren erregetzarekin. Kontuak garbitzen hasi orduko, milioi asko zor zizkion zerbitzari bat eraman zioten. Honek ez zuen zerez ordaindu, eta nagusiak bera, emaztea, seme-alabak eta ondasun guztiak saltzeko agindu zuen, zorra ordainarazteko. Zerbitzariak, orduan, nagusiaren oinetan ahuspezturik, hauxe eskatu zion: “Emadazu astia eta dena ordainduko dizut.” Nagusiak, errukiturik, dena barkatu eta libre utzi zuen zerbitzaria.

Baina zerbitzari hark, irten orduko, diru pixka bat zor zion zerbitzulagun batekin egin zuen topo eta, lepotik heldurik eta ito beharrean, zera esaten zion: “Emadak zor duana!” Laguna oinetara erori zitzaion erreguka: ”Emadak astia eta dena ordainduko diat.” Baina hark ezetz. Eta joan eta kartzelan sartu zuen, zorra ordaindu arte. Gertatua ikusirik, beste zerbitzariak biziki nahigabetu ziren eta guztiaren berri nagusiari ematera joan ziren. Orduan, nagusiak zerbitzari hari berriro dei egin eta hauxe esan zion: “Zerbitzari gaizto hori! Horrenbesteko zorra barkatu diat nik, erregutu didaalako. Ez al huen hik ere heure lagunaz errukitu behar, ni hitaz errukitu naizen bezala?” Eta, haserre bizian, zigorpean utzi zuen nagusiak, zor guztia ordaindu arte.

Berdin-berdin egingo dizue zeruko nire Aitak, senideok elkarri bihotzez barkatzen ez badiozue.”

1-KOKAPENA – Testuaren azalpen laburra (Barkamenean sakontzen jarraitzen dugu)

Barkamenaren parabola hau Mateok bakarrik aipatzen du bere berrionean. Giza harremanetan, besteak eta geure burua ulertzeko dugun mugagatik, edo askatasuna gaizki erabiltzeagatik, iraindu egiten dugu, kalteak egiten ditugu, batzutan kalte larriak, norbait zaurituz edo hilez ere. Muturreko indarkeria-egoerak gertatzen ari dira gure munduan: genozidioak, politika-motibazioko biktimak, genero indarkeriarenak, etab. Eta jesulagunok gure azken kongregazio nagusietan adiskidetzea berraurkitzen ari gara. Justizia ez da nahikoa. Laidoen barkamenik gabe, ezinezkoa litzateke giza bizikidetza.

Zer lortzen du Jesusek barkamenarekin? Sendatzearen, osatzearen bidez, bekatari deituek Jainkoarekiko adiskidetasuna berreskuratzen dute (bekatua Jainkoaren zigorra zela uste baitzen) eta, aldi berean, beren gorputz, -psikologia- eta espíritu-osasuna berreskuratzen dute. Bekatua desagertzean, Jainkoarengandik eta gizartetik urrun mantentzen zituen oztopoa desagertu egiten da, eta horregatik berreskuratzen dute beren lekua Herrian. Legearen arabera, Herriaren parte izatea eragozten zuen zikinkeria desagertu egiten da.

Testura itzuliko gara. Funtzionarioak kopuru izugarria zor du, 60 milioi soldata inguru; ez du ukatzen. Egindako lapurreta horrekin, funtzionario horrek egin duena bere bizitza eta familiarena suntsitzea da. Garai hartako justiziaren ohikoa erregearen jarrera zen: “Sal dezatela emaztearekin eta seme-alabekin batera”. Baina parabolan, hautsi egiten da garaiko lege eta kulturarekin: “Jaunak errukia izan zuen eta dena barkatu zuen”. Hau guztiz ezezaguna zen garai hartan, baita gurean ere. Hauxe da Jesusen proposamena. Baina, gainera, barkatzeko ahalmen hori ez du Jesusek beretzat gordetzen, baizik eta botere hori beretarrei ematen die: Jn 20,22 (“Jaso ezazue Espiritu Santua… barkatzeko botere osoa duzue.”

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Testuan kokatzen naiz, bizi dezadan baita, nik gaur senti dezadan… Jesusek eta hamabiek bizi duten egoerarekin begirunez bat egiten dut… Jesusen aurrean aurkezten naiz Pedrorekin, “zenbat aldiz barkatu behar dut nire anaia?” galderarekin, ondo baitago sufrimenduari eustea, baina muga bateraino. Eta Jesusen erantzuna entzuten dut: “Ez dizut zazpi aldiz esaten, zazpi milatan zazpi aldiz baizik“, hau da, beti. Eta denbora hartzen dut hainbeste aldaketa barneratzeko…

Gertaldiaren barnean jarraitzen dut, parabola harrigarri bat kontatzen duen Jesusekin. Egoera honetan, pertsona batek ezin du ezer egin neronek egindako kaltea konpontzeko. Iraintzaileari entzuten diot: “Egonarri izan ezazu nirekin eta dena ordainduko dizut” (ezinezkoa dena), eta amaieraren zain nago. Zigor eredugarria izan beharko litzateke eragin duen ekonomia-hondamendiagatik. Baina, iragarpen guztien kontra, irainduak absolbitu egiten du, barkatu. Lagunek hauxe esaten diote elkarri: “Erregeak, pazientzia ez ezik, errukia ere izan du”. Bere doako errukiak txundituta nauka. Eta berarekin ikastea eskatzen dut.

Hurrengo gertaldira noa: barkatutako funtzionarioak bere lankide batekin egiten du topo, eta berak zor zuenarekin alderatuta kopuru txiki bat zor dio. Eta lankiedea nola astintzen duen ikusten dugu –“Ordain iezadazu zor didazuna!”– eta bere lagunak erregeari eskatu dion gauza bera nola eskatzen dion honi. Hauxe espero dut: berak egitea berarekin egin duten gauza bera, baina ulertezina bada ere, entzuten/irakurtzen dut “epailearen esku jartzen zaitut, dena ordaindu arte kondena zaitzan.” Ez zait buruan sartzen. Holako bidekabekeria izugarriaren aurrean asaldatu egiten naiz, eta hau ikasten dut, iraintzailearen barkamenak ez duela beti eramaten barkatua barkatzaile bihurtzera.

4.-JESUS ETA BIOK.

Jesusek niri ere begiratzen didala konturatzen naiz, nirekin pertsonalki egon nahian bezala. Galdera hau egiten diot Pedrori: “Zenbat aldiz barkatu behar da?” Azkenaldian jaso ditudan irain batzuk kontatzen dizkiot: “Alde batera utzi ninduten, ez ninduten kontuan izan, barregarri utzi ninduten, kalera bota eta iraindu. Barkatu nahi dudala sentitzen dut, baina ezin dut.” Eta hau entzuten diot: “Barkatu nahi al duzu, sendatu nahi?” Eta hori egiteko gogoarekin geratzen naiz. Denbora hartzen dut.

Barkatzeko, Jainkoaren, errege errukior horren indarra behar dudala konturatzen naiz. Eta Jesusi entzuten diot: “Altxa zaitez, hartzazu gainean zure zailtasuna, barkatzeko duzun ia ezintasuna, eta ekin barkamen-bideak ibiltzeari.” Horretara jarri naiz. Eta iraindu nautenei Bere begiez begiratzeko indarra jasotzen hasi naizela ohartzen naiz. Jainkoak, iraindu nautenek jasotako kalteak sendatzen begiratzen didala ohartzen naiz, nire kalteekin eta ezintasunarekin maite nauela. Honek sendatzen nauela ohartzen naiz eta bihotzez eskertzen dut eraldaketa-bide hau.

Neure historia ere gogoratzen dut. Berari kontatzen diot: “Familia barkatzaile batean jaio naiz, baldintzarik gabe maite izan naute eta hau praktikatzen den giro batean bizi izan naiz. Hau ordain-ezina da”. Eta indarrez sentitzen hasi naiz huskeriari, kalera botatzeari, irainei… aurre egin ahal izateko. Holakoak gainean har ditzaket eta beste begi batzuekin begiratu hori egin didatenei. Barkamen-miraria gertatzen ari da nigan, eta bihotzez eskerrak ematen ditut.

5.-Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Estas cookies son necesarias para el funcionamiento del sitio web y no pueden ser desactivadas en nuestros sistemas. En general, sólo se establecen en respuesta a accione realizadas por usted que equivalen a una solicitud de servicios, como establecer sus preferencias de privacidad, iniciar sesión o rellenar formularios.

Cookies analíticas

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.