Mt 22, 34-40

0. TESTUA
Jesusek saduzearrak hitzik gabe utzi zituela jakitean, fariseuak elkarrekin bildu ziren, eta beraietako lege-gizon batek, azpikeriaz, zera galdetu zion Jesusi:
— Maixu, zein da legeko agindu nagusia?
Eta Jesusek hauxe erantzun zion:
— Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiaz. Hauxe da agindu nagusia eta lehena. Eta bigarrena, ez garrantzi gutxiagokoa, beste hau: Maita ezazu lagun hurkoa zeure burua bezala. Bi agindu hauetan oinarritzen dira Liburu Santu guztiak.
1-KOKAPENA: Testuaren azalpen laburra
Gertaldiak Jerusalemgo tenpluan jarraitzen du gertatzen. Behin saduzearrek Jesus isildu (barregarri utzi?) ezin dutenean, fariseuek hartzen dute lekukoa, legea betetzen maisuak baitira. Legeak 645 agindu zituen. Baina aspaldidanik pentsatzen zuten garrantziaren arabera hierarkizatzea. Hillel Legearen maisu batek, agindu horiek batera murriztuz, honela zioen: “Ez egin besteari berak zuri egitea nahi ez duzuna.” Hauxe da urrezko araua, islamean, budismoan, jainismoan, beste erlijio batzuetan eta filosofía oso ezberdinetan ere agertzen dena.
Orain, Legearen agindurik garrantzitsuena zein den galdetu diote. Alde batetik, Deuteronomio 6,5ek oinarrizko agindua jasotzen zuen: “Maita ezazu Jainkoa zeure Jauna bihotz-bihotzez, gogo osoz eta indar guztiz.” Eta, bestetik, Lebitarrena 19,18b-n urrezko araua agertzen zen besteekiko era positiboan: “Maita ezazue Lagun hurkoa zeuen burua bezala.” Bada, Jesusek biak erlazionatzen ditu. Ordura arte inork egin ez zuen zerbait. Lehena Jainkoa maitatuko duzu eta bigarrena antzekoa da: Lagun hurkoa zeure burua bezala maitatuko duzu.
Hauxe da Jesusen jatortasuna, bi gako-lege hauek, bananduta jasotzen zirenak: Jainkoa, alde batetik, eta hurkoa eta ni, bestetik. Jesusek modu banaezinean antolatzen ditu. Egia da profetek ere Jainkoaren ezagutzaz hitz egiten dutela, hurkoarekin justizia egitean datzala, eta profetek (bakoitzak bere bizitzan) duten bizipenaz biak giltzatzen dituztela. Baina Jesusen berrikuntza hauxe da, ez duela beraren mailan egiten, Legearen gisa baizik. Legea da, Herri haren bizitza egituratzen duena. Bada, Jesusek, legearen erdian, maitasuna jartzen du, Jainkoa eta hurkoa norberak bere burua bezala maitatzea. Eta maitasunaren lorratz hori, egun, Fratelli Tutti entziklikaren eskutik datorkigu.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Gertaldian kokatzen naiz, bertan banengo bezala, Jesusen eta Hamabien ondoan, gu talde gisa eta babestuta sentitzeko, gako galderekin Jesusen setioa estutzen duten une batean.: “Zein da Legearen lehen agindua?” entzuten dut. Isilune sakona egiten da eta Jesus hitz egiten hasten da: “Maite ezazu Jauna zure Jainkoa bihotz osoz, zure arima osoz eta zure adimen osoz.” Hauxe da agindurik garrantzitsuena eta lehena“. Arnasa hartzen dut eta neure egiten ditut.
Ondoren, berriro hartu du hitza: “Eta bigarrena honen antzekoa da: maite ezazu lagun hurkoa zeure burua bezala“. Ez dut nire harridura gainditzen. Ez naiz nire harriduratik irtezen. Galdera egin ziotenei begiratzen diet, eta bere erreakzioen zain nago. Isiltasuna. Gozatu egiten dut Jesusek zerutiarra eta gizatiarra integratzeko duen gaitasuna, eta denbora hartzen dut unea dastatzeko, eta barnean bere hitzak errepikatzen ditut neure egiteko: Jauna maitatuko duzu… eta lagun hurkoa… eta zeure burua.
Inguruko jende xumearen baiespen-giroa arnasten dut, nahiz eta oso ondo ez ulertu gizatiarraren eta zerutiarraren harreman estu horren ondorioak: maite duen Jainkoa, eta ez Jainkoa ulertzen zuten eran, beren egintza txarrak epaitzeko eta legearen eskakizun anitzak betetzen ez dituztenak bere maitasunetik baztertzeko dagoena. Eta agindu berria dastatzen dut, Legearen jatorrizko birformulazioa. Denbora hartzen dut.
4.-JESUS ETA BIOK.
Jesusek niri ere begiratzen dit, nirekin pertsonalki egon nahian bezala. Eta konfiantzaz zuzentzen natzaio Berari: “Bizitza sentitzeko modu horrekin sintonizatzea eskatzen dizut: Jainkoa eta besteak maitatzea norberak bere burua bezala. Inor soberan ez dagoen hiruki hori. Jauna, nire aldetik Zuregana jo dezadan, zure Maitasuna muturreraino dastatzeko eta, jasotakoaren neurrian, hurkoari oparitzeko “. Eta prest nago izateko eta egiteko modu hori entrenatzeko. Denbora hartzen dut.
Eta Jesusekin honetaz konturatzen naiz, ezer ez dela geratzen Jainkoaren maitasunetik at, dena bateratuta dagoela, Berari lotua: “Berarengan bizi, Berarengan mugitzen eta existitzen gara“, eta zenbat eta Hari lotuago egon (mahatsondoa eta aihenak bezala), hainbat eta sentiberatasun handiagoa sentituko dugu pertsonekin, senide sentitzeraino. Horrela bizi nahi izateko denbora hartzen dut.
Eta Jesusi hau galdetzen diot: “Eta gaur egun agindu hori kulturen erdigunean edo giza eskubideen hitzaurrean balego?” Frantziskok Fratelli Tutti-n idazten duena gogorarazten dit: “Gizarte-maita-sunetik hasita, posible da maitasun-zibilizazio baterantz aurrera egitea, denok horretara deituak sentitzen garela”. Lagun hurkoarekiko maitasuna ez da familian amaitzen, hurbileko harremanetan, kultura, natura eta kosmosa barne hartzen baititu”. Denbora hartzen dut ideia hori neure egiteko.
5.-Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

