“Elkarrekin ibil gaitezen Jainkoaren benetako samurtasunaren uztarri berarekin, bat eginda, lehien lurra, batzuetan lehorra, bazterkeriak, errietak, inbidiak, protagonismoak, goldetik elkarrekin tira egiteko… ildo horretan harreraren hazia eta lur berriaren denon etxea gauzatu ahal izateko”.
BERE BIZITZA SALBATU NAHI DUENA(K)
Jesusek hau predikatzen badu, bizitzen ari delako da. Bere sendiarengandik urrundu egin da eta Hamabiekin eta gurekin doazen emakume batzuekin sendi berri bat hasi du eta, horrela, gure familia berria posible egiten du, hain pertsona ezberdinak zaintzen dituena eta osatzen dugun elkartearen bidean zaurituak hartzen dituena.
EZ IZAN BELDURRIK
Jesusek ez die ausardia proposatzen, konfiantza baizik. Indar propioen ausardiak ibilbide laburra izaten du. Unibertsoko Jaunaren Norbaiten uhinarekin sintonizatzeko konfiantzak irauteko berme handiagoa du. Horregatik iragarri ebanjelioa beldurrik gabe.
UZTA UGARIA DA ETA LANGILEAK GUTXI
Jesusek zelaia goldetu du, bere hitzarekin eta bere ekintzekin bidea prestatu du; bere maisuak jada entrenatutako Hamabiek ereiteko… eta Bera hitzez eta egitez egiten ikusi duten gauza bera egitera bidaltzen ditu: “Aldarrikatu zeruetako erreinua iritsi dela, sendatu gaixoak, garbitu legendunak, piztu hildakoak”
PARTITZEN DEN OGIA…
Jesusek erantzuten dit: “ez zaude bakarrik eukaristia errealitate bihurtzeko misio honetan. Askorekin zaude, begira hainbeste eta hainbeste bakearen alde lanean bitartekaritzetan, hainbat pertsona zaurgarri zaintzen, inork basakeriarik egin ez dezan eta ezkutuan gera ez daitezen informatzen dutenak, genozidioen eta gizateriaren aurkako krimenen aurrean nazioarteko justiziarekin euste-hesi bat jartzen dutenak…






