“Ez zaitez etxean geratu besoak gurutzatuta, erantzun sormenez orainari, aztertu zure beharra duten adinekoei arreta emateko aukerak, edota gaixoei, edo bullinga pairatzen duten gizakiei, lur jotako pertsonei edo hutsetik hasi behar dutenei”
Otoitz egiteko bi era
Jesusek honela erantzuten dit: “Jainkoak, Abbak, zaren bezala maite zaitu, badaki zure hutsegiteez, gezurrari amore emateaz eta zure arima deabruari saltzeaz, onartua sentitzearen beharra duzulako. Badaki norbait izateko beharra duzula eta horregatik onarpenak erosten dituzula; zure tentaldi guztien berri du. Horregatik, zure akats guztiekin maite zaitu.”
Fidatu beti, etsi gabe
…sarri itxaroten duenak etsi egiten duelako, “noiz arte itxaron beharko dugu abailduta, indarrik gabe eta beldurrez gaudenean?” Eta Jesusek: “Jainkoak, itxaronarazi egiten badu ere, erantzun egingo du, fida zaitezte luze egiten bazaizue ere.”
Zure fedeak sendatu zaitu
Nik ere Jesusi arrenka eskatzen diot: “Ikas dezadala doakotasuna, Jainko-Abba doakoa dela aurkitzen ikas dezadala. Lagun iezadazu nire bizitzatik dohainik igarotzen zarela konturatzen eta nire baitatik irten dadila besteekin harremanak doan izatea, doan otoitz egitea, besteen zerbitzuan doan aritzea.”
Fedea konfiantza
Jainkoak konfiantzaren lengoaian funtzionatzen du. Jainkoaren konfiantzatik bizitzen jarraitu nahi badut, on izango dut nigan isilik egotea berari entzuteko. Eta Jainkoak hitz egiten du. Usaimen berezi bat garatu behar da Jainkoak historian eta nigan duen presentzia miatzeko.
Axolagabekeria errukiaren aurka
“Zer egiten duzu gaurko gure munduaren bizitza hil ez dadin”… “zer egiten duzu kalean lo egiten dutenengatik?”, zer egiten duzu hilik erortzeko lekurik ez dutenengatik?, ezer lortu gabe borrokatzeaz nekatuta daudenengatik?…”
Senidetasuna egiteko adimena
…ongiari laguntzeko era anitzak aipatzen dizkiot: ura et argia aurrezteko kanpaina txikiak, birziklatzeko… ikastetxeetan bakean hezteko moduetan, gizarte-onurako enpresetako prestakuntzan… justizia lehen eratzailea aplikatuz gatazka-bitartekarietan, energia modu alternatiboetan… eta beste hainbatetan…
Jainkoak hain maite izan zuen mundua…
Jesusen Jainkoaren uhinean, bere Espirituan, bizitzeko esperientzia egiten duen heinean, bere erabakiak, pentsamenduak eta ekintzak “maitasun muturreraino” horren norabidean joan daitezen, berriro jaiotzen hasiko da.
Nirekin etorri nahi baduzu…
“Pentsa ea nirekin etorri nahi duzun…, ni nagoen xedeen alde esku hartu nahi duzun. Hauexek xedeak: hutsalak, leku bila dabiltzanak eta aurkitzen ez dutenak, lanean aritu arren ia hilabete amaierara iristen ez direnak, dena… gerra jasaten dutenak… Eta zuk badakizu beren xedea defendatzea zer den”
Otoitz egin
«Otoitz egitean, esazue: «Aita, santu izan bedi zure izena, etor bedi zeure erreinua; emaguzu gure eguneroko ogia, eta barka guri gure bekatuak, guk ere gure zordun guztiei barkatzen diegunez gero, eta ez utzi gu tentaldian erortzen».











