“Izan dadila argia, egin dadila argia hautsitako pertsonengan” esaten jarraitzen duen Jainkoarekin bat egiten dut, eta pertsona horiengan –hainbeste sufritu dutenengan, beren munduan giltzapetuta daudenengan, entzuteko aukerarik gabe, bake apur bat besterik nahi ez dutenengan, bertatik irteteko gaitasunik ez dutenengan.
Albisteak
Erramu igandea eta Nekaldia
Ahal dudan moduan nago Jesusen ondoan, bere bakardadean. Hitzak soberan daude. Berak nire presentzia sentitzea nahi dut. Hori da egin dezakedana, eta han geratzen naiz eta hilzorian dauden guztien alde eskatzen diot: Jesus bezala bakardadean daudenen alde, inor bila ez datorren gerrak zaurituen alde, lagunik gabeko bakardadean dauden pertsonen alde, heriotzaren zain dauden pertsonen alde…
LAZAROren ESPIRITU-BIZITZA ETA HERIOTZA
Hainbeste giza egoera daude, non pertsonek itxaropena galtzen duten: maite dituzten pertsonen heriotza, bizitza osoko porrotak, zentzugabeko egoerak. Hildako bizidun bezala geratzen direla esan ohi dugu. Hilobi ibiltariak dira. Zer nahi du Jesusek egoera horietarako? Bizia.
JESUS ETA ITSU JAIOTAKOA
“Zugan zerbait jarri da martxan, zure kalte eta zaurietan sartzen utzi didazu, eta nik igurtziz-gantzutuz joan naiz sendatze-prozesu bat has dezaten, eta zuk begirada, hitza, jarrerak entrenatzen jarri zara, eta sendatuz zoaz, gizatiartuz.”





