Jn 20, 1-9

0. TESTUA
Asteko lehen egunean Magdalako Maria hilobira joan zen goizean goiz, artean ilun zegoela, eta harria hilobitik kendua ikusi zuen. Orduan, Simon Pedrorengana eta Jesusek maite zuen beste ikaslearengana itzuli zen lasterka, eta hau esan zien: “Eraman egin dute Jauna hilobitik, eta ez dakigu non ipini duten. Irten ziren, orduan, Pedro eta beste ikaslea eta hilobirantz jo zuten. Biak batera zihoazen korrika, baina beste ikaslea Pedro baino arinago zihoan, eta lehenago iritsi zen hilobira. Barrura begiratzeko makurturik, oihal-zerrendak lurrean zeudela ikusi zuen, baina ez zen sartu. Iritsi zen haren atzetik Simon Pedro eta sartu zen hilobira. Oihal-zerrendak lurrean ikusi zituen, baita Jesusen burua biltzen egondako zapia ere; baina hau ez zegoen oihal-zerrendekin batera jarria, beste toki batean aparte bildua baizik. Orduan beste ikaslea ere sartu zen, hilobira lehenengo iritsi zena. Ikusi eta sinetsi egin zuen. Izan ere, ordura arte ez zuten ikasleek ulertu Liburu Santuak dioena, Jesusek hilen artetik piztu behar zuela, alegia.
1-KOKAPENA – Testuaren azalpen laburra
Jesusek, Abba Jainkoaren eginkizun hau aurrera eramanez, hau da, guztiok anai-arrebak, sendi bereko seme-alabak izan gaitezen ahalbidetuz, hain modu izugarrian hil zuten, gurutzean, (“madarikatua enbor batean hiltzen dena“), ezen, gertaera hura ikusi zutenek, ez baitzuten kanpoko inolako zeinurik izan, Jesusena Jainkoaren kontua zela pentsatzeko. Jendearentzat argi geratu zen Jesus borondate oneko pertsona izan zela, aginpidez hitz egiten zuela, bere bizitza aparta izan zela, baina sasi-profeta bat (ez da Jainkoarena gurutzean hiltzea). Jainkoaren esku hartzeak bakarrik utzi lezake argitzen nork zuen benetako arrazoia, hil zutenek ala hilaraziak.
Jesus Jainkoarekiko, bere Abbarekiko leiala izan zen azkeneraino. Aurrera eraman zuen bere misioa haize eta itsasaldiaren kontra. Bizitza eman zuen, halako nekaldia eta heriotza zergatik gertatzen zitzaizkion batere argi izan gabe, hau Jainkoarena zela susmatzeko barne-seinalerik gabe. Bada, berpiztuaren bizipenak Jainkoa Jesusekin ere leial izan zen seinale dira: bere Bizia eman zion, bere Bizi Espiritua, zeinarekin, bere kideei eta bere bidez, herriari eta gizateriari barkatzen hasi zitzaien.
Goazen orain pasartera. Jonek berpiztuaren bizipena eraiki zuen, sorkuntzaren lehen eguna dagokionez: Hasiera 1,1-3 irakurtzen badugu, “Hasieran dena anabasa zen, ilunpea… eta lehenengo egunean Jainkoak esan zuen: argia izan bedi eta argia izan zen.” Bada, hori da Magdalako Maria, bere jarraitzailearen egoera: muturreko trauma bizi izan du, anabasa. Bortizki hil dute, jendaurrean, eta amorruz, bere arimako adiskidea. Maria ilunpetan zegoen pertsonaren seinalea zen, “hilobira doa oraindik ilun dagoenean, egunsentian“. Baina, aldi berean, “asteko lehen eguna” da, Jainkoak Argia sortu zuenean. Testuaren galdera: ez al da hau Jainkoak orain Mariarekin eta gero apostoluekin egingo duen gauza bera, haien bizitza traumatizatu eta anabasazkoetan argia egotea?
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Gertaldia ikusten ari gara, bertan banengo bezala. Magdalako Mariaren ondoan nago. Eta ahal dudan neurrian presente egiten naiz, sufrimenduak hautsitako pertsona baten egoeran, bere adiskide maitearen bizigabeko gorputzetik hurbil egotearekin itsutua, eta hilobirako bidean berarekin noa. Nola sentitzen naiz? Agian gainditurik, hurbil egon nahirik, ahal dudan neurrian ondoan egon nahi dut. Berari zerbait esatea irteten zait edo isilik egotea bere ondoan? Denbora hartzen dut.
Mariaren ondoan noan bitartean, aztoratzen ari dela sentitzen dut: gelditu egiten da, eta urrundik ikusten du hilobiaren harria mugitua izan dela. Ni geldirik geratzen naiz sortzen didan erreakzioagatik. Mariak beste era batera erreakzionatzen du, korrikan hasten da, abiatu zen lekura itzuliz, egoera are okerragoa baita: ez du aurkitzen Jesusen gorpua, maite duen pertsona gurtu nahi baitu. Eta nik denbora hartzen dut zer egin ikusteko. Gertu egon nahi dut, baina ez dakit… Nola sentitzen naiz? Zer gustatuko litzaidake egitea?
Maria Pedro eta Joanengana iristen da, eta ni berarekin: “Hilobitik Jauna eraman dute, eta ez dakigu non jarri duten“. Biek beldurra desegiten dute eta hilobiraino laguntzen diote korrika. Ni haiekin noa. Orain Pedrorengandik hurbil nago lehena sartzen denean, eta Jon gero. Ikusten dudanez, “zoruko bendak ikusten dituzte, baita Jesusen burua estalita zuen hil-jantzia ere; hau ez zegoen bendekin, baizik eta aparteko leku batean bilduta.” Jesusen arrastoren bat eman diezaguketen zeinuak. Nik, bertan banengo bezala, Pedrori, Joni… Mariari begiratzen diet. Inork ez du ezer esaten. Galderak erantzunik gabe mantentzen ikasteko eskatzen dut, konfiantza eskatzen dut zeinuak ulertzen ez ditudanean ere.
4.-JESUS ETA BIOK
Joni erreparatzen diot: bere aurpegia besteena ez bezalakoa da, zerbait onerako gertatu dela susmatuko balu bezala. Eta hauxe xuxurlatzen dit: “Ea Hasiera liburuan sorkuntzaren asteko lehen egunean gertatu zen bezala gertatu den, non hasieran dena anabasa eta iluntasuna zen eta orduan Jainkoak esan zuen: “Argia izan bedi! eta argia izan zen” Eta bere pentsamenduekin jarraitzen du ozenki: “Eta Jainkoak gaur ere lehen egun bezala nahi badu gurekin kreazio berri bat hastea?” Harrituta geratzen naiz, oso harrituta eta itxaropenez. Bihotzez dastatzen dut itxaropen une hori. Denbora hartzen dut.
Jon Magdalako Mariari zuzentzen zaio eta zera esaten dio: “Baliteke gaur, igandea, guretzat gure sorkuntzaren lehen eguna izatea. Nahiago nuke gure baitan argia egingo balitz!, Jainkoak hau esan zuenean bezala: Egin bedi argia eta argia egin zen, “eta ohartzen naiz gaur egun ere Jainkoak nahi duela hainbeste sendiren bizitzetan argia egotea, ezin baitituzte beren hildako maiteen gorpuzkiak aurkitu –desagerrarazi zituzten eta– duintasunez lurperatu ahal izateko. Eta larritasun horrekin bizi dira oraindik, dolua itxi gabe. Bihotzez jartzen naiz Maria eta beste pertsona hauen ondoan.
“Izan dadila argia, egin dadila argia hautsitako pertsonengan” esaten jarraitzen duen Jainkoarekin bat egiten dut, eta pertsona horiengan –hainbeste sufritu dutenengan, beren munduan giltzapetuta daudenengan, entzuteko aukerarik gabe, bake apur bat besterik nahi ez dutenengan, bertatik irteteko gaitasunik ez dutenengan; muturreko traumak dituztenengan– maite duten pertsonaren bat hil dietelako, edo torturatu edo haur soldadu bihurtu–, gaur egun gerra bizi dutenengan sorkuntza berri bat hasten dela ohartzen naiz. Jainkoak bere zoria aldatu nahi duela ohartzen naiz, horrela bakea eta alaitasuna berreskura ditzaten. Argia egin dadila haiengan, argi izan nadila ni beraientzat! Eta denbora hartzen dut.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

