Mt 27, 32-50 (irakurri Nekaldi osoa!)

0. TESTUA
Ateratzean, soldaduek Zireneko gizon bat aurkitu zuten, Simon zeritzana, eta Jesusen gurutzea eramatera behartu zuten. Golgota izeneko tokira iritsi zirenean (Golgotak ‘Burezur’ esan nahi du), behazunez nahasiriko ardoa eman zioten edatera. Jesusek dastatu, baina ez zuen edan nahi izan. Gurutzean josi ondoren, soldaduek Jesusen jantziak banatu egin zituzten zotz eginez. Eta han gelditu ziren, eserita, zaintzen. Buruaren gainaldean kondenaren arrazoia ipini zuten idatzita: “Hau Jesus da, juduen erregea.” Bi lapur gurutziltzatu zituzten Jesusekin batera, bata eskuinean eta bestea ezkerrean. Handik igarotzen zirenek irain egiten zioten Jesusi, buruari eragin eta zera esanez:
“Santutegia desegin eta 3 egunetan eraikitzen omen duan horrek, Jainkoaren Semea baldin bahaiz, salba ezak heure burua! Jaits hadi gurutzetik!”
Era berean, apaizburu, lege-maisu eta zaharrek ere irri egiten zioten, zera esanez:
“Besteak salbatu dizkik, eta bere burua ezin. Israelgo errege omen duk hori; jaits dadila orain gurutzetik eta sinetsiko diagu berarengan. Jainkoarengan jarria dik uste ona; libra dezala orain, maite baldin badu; ez zuen, bada, esaten Jainkoaren Semea zela?” Orobat, berarekin gurutzean josiak zeuden lapurrek ere irain egiten zioten.
Eguerditik hirurak arte ilundu egin zuen lurbira osoan. Hirurak inguruan, Jesusek oihu handiz hau esan zuen:
“Eli, Eli, lema sabaktani?”(Hau da: ”Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?)
Hau entzutean, bertan zeuden batzuek zera esan zuten: “Eliasi deika ari zaio.” Eta berehala haietako batek, lasterka belaki bat hartzera joan, ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsiz, edatera eman zion. Besteek, ordea, honela zioten: “Egon, ea datorkion Elias salbatzera!”
Baina Jesusek, berriro deiadar handia eginez, azken arnasa eman zuen.
1-KOKAPENA – Testuaren azalpen laburra
Nekaldia Erramu igandearekin hasten da. Jesus Jerusalemera igotzen da eta lehen keinu mesianikoa egiten du: astotxo baten –otzantasunaren, indarkeria ezaren– gainean, Maitasun Jainkoaren profeta, xumetasunaren eta ez boterearen (borrokarako gurdizain zaldiaren) sinboloa.
Nekaldia, inork aurreikus ezin zuen zerbait ikaragarria da. Hauxe izan zen ebanjelariek idatzi zuten lehen gauza, besteak beste, kristauek, Jesus hil eta berpiztu ondorengo lehen urteetan, “gurutze-bidea” egiten zutelako, Jesus igaro zen lekuetatik igaroz, afaritik hasita, atxiloketarekin jarraituz eta horrela gainerako pausoak emanez. Mateok Jesusek nekaldia nola bizi izan duen kontatzen du, bere kutsu batzuekin: Liburu Santua Jainkoaren Semearen irudiarekin burutzen da, azalpen huts gisa, proban jarria.
Gurutzea Jainkoa nor den ulertze erabat ezberdinaren emaitza da. Apaizak, idazlariak eta fariseuak “ez ziren bihotzik gabeko jendea”, Moisesen legean definitutako Jainkoaren nahiari leial izan nahi zioten, eta interpretazio horren arabera egituratzen zuten gizartea. Jesus bataiotik, Jainko Abbaren bizipen sakonarekin, Jainkoaren beste irudi bat eta berdinen gizartea, senideen artekoagoa, egituratzeko beste modu bat erakusten duen jardute bat egiten hasi zen, garai hartako gizarte-egituraketa praktikan zalantzan jarriz.
Eta publikoki eta errotik gutxiestea erabaki dute, gezurrezko profeta dela leporatuz. Erromatarrekin elkartzen dira gurutzeko zigorra (hiltzaileen eta garaiko terroristen heriotza-moldea) lortzeko. Horrela erabat izen ona galduta geratuko zen, eta bere pertsona eta bizitzaren arrasto guztiak ezabatuak. “Enbor batetik zintzilik hiltzen dena madarikatua da“.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Otoitza hasten dut, gurutziltzatutako Jesusengandik hurbil, bertan banengo bezala, begirune eta errespetu osoz. Jesusi hau esaten diot: “Utzidazu zure nekaldian ondoan izaten”. Ez dakit zer esan ezta zer egin ere. Eta Berarekin oroituz noa, egoeraren ankerkeriagatik ezer ulertu gabe, bere bizitzako azken uneak arakatuz, eta Aitari eskatzen diot: “Jesusen eta gaur egun bere egoeran aurkitzen diren Jesus antzeko askoren ondoan egotea.” Denbora hartzen dut.
Jesusen ondoan noala gogora ekartzen dut eta Pilatoren epaiketaz oroitzen naiz. “Legez” arrazoimena kendu dioten norbaiten ondoan noa, eta herri-plazan, oihuka erasotua, publikoki arbuiatua, gaitzespena, iseka… jasaten dituen norbaiten ondoan noa. Eta haren aurpegiari so egiten diodanean, ez dut amorru edo mendeku imintziorik aurkitzen, eta bere jarrerak ez dira aldatu: ezin izan diote maitasuna kendu, ezta barkamena, ezta leialtasuna ere. Nolako gizatasun handia! Eskerrak ematen ditut eta so egiten.
Eta so egiten dut erlijio-agintariek, buruzagiek, iseka nola egiten dioten: “Beste batzuk salbatu ditu, salba dezala bere burua Mesias, Jainkoaren kutuna baldin bada.” Entzun egiten dut. Bai gogorra! Bizitzaren amaieran ere ezin diote bakean hiltzen utzi, minik handiena jasotzen duen tokian jarraitzen dute min egiten: bere misioaren porrotean. Jesusek ez du ezer erantzuten. Eta Harengana jotzen dut eta “Eskerrik asko barkatzeko duzun gaitasunagatik” esaten diot. Ikasteko denbora hartzen dut.
4.-JESUS ETA BIOK
Kosta egiten zait gizon zintzo baten, Jesusen hilzorian gertu egotea, gurutzean dagoela bere arimari eustea ezin duena; Beragandik gertu egoteak, bere taldea gogorarazten dit: alde batera utzi duten Hamabiak, saldukeria egin dion Judas adiskidea, bere etsaiei salduz, eta ukatu egin dion Pedro, eta berriro esaten dit: “Nire adiskideak izaten jarraitzen dute”. Eta benetako adiskidetasuna zer den ulertzen hasi naiz, eta hauxe eskatzen diot: “Jauna, zure antzeko egoerak bizi dituzten hainbeste pertsonak, beren kutunek bertan behera utzitako hainbatek –egoitzetan, ospitaleetan, beren etxeetan…–, zure hurbiltasuna senti dezatela.”
Jesusengandik hurbil, dena galtzen ari dela konturatzen naiz: duintasuna, ohorea, misioa, ospea edo izen ona, baita bere arropak ere; egoera horretan kendu ezin dioten gauza bakarra maitatzeko eta barkatzeko gaitasuna da. Erabat lotua sentitzen dut, bere Aitari lotua: “Jauna, ez dezadala beldurrik izan hainbeste gauza (osasuna, bizibidea, erosotasun-lekua, benetakoak izateagatik adiskideen arteko lekua…) galtzeko benetako senidetasuna bultzatzeagatik.” Otoitz egiteko eta ikasteko denbora hartzen dut.
Entzun egiten dut haren arnasestua gurutzean, pertsiar oinazea etsaiei jasanarazteko itolarrian hil arte. Hainbesteko ankerkeria! Eta ahal dudan moduan nago Jesusen ondoan, bere bakardadean. Hitzak soberan daude. Berak nire presentzia sentitzea nahi dut. Hori da egin dezakedana, eta han geratzen naiz eta hilzorian dauden guztien alde eskatzen diot: Jesus bezala bakardadean daudenen alde, inor bila ez datorren gerrak zaurituen alde, lagunik gabeko bakardadean dauden pertsonen alde, heriotzaren zain dauden pertsonen alde… Eta Jesusi ahots indartsu batez entzuten diot bere Espiritua ematen. Esku Onetan hiltzen ikasteko isilune luzea egiten dut.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

