Jn 11, 1-45

0. TESTUA
Lazaroren 2 ahizpek, Martak eta Mariak, albiste hau bidali zioten Jesusi: “Jauna! Zure adiskidea gaixo dago.”
Jesusek, hori jakitean, hau esan zuen: “Eritasun hau ez da heriotzara eramateko, Jainkoaren aintza azaltzeko baizik, beraren bidez Jainkoaren Semearen aintza azal dadin.”
Jesusek Marta, honen ahizpa eta Lazaro oso adiskide zituen arren, hau gaixorik zegoela jakinda ere, beste 2 egunez gelditu zen zegoen lekuan. Ondoren, hauxe esan zien ikasleei: “Goazen berriro Judeara!” (…) Jesus iritsi zenean, jadanik 4 egun zeramatzan Lazarok hilobian. (…) Marta, Jesus zetorrela entzun orduko, bidera irten zitzaion; Maria, berriz, etxean gelditu zen.
Martak zera esan zion Jesusi: -Jauna, hemen izan bazina, gure neba ez zen hilko. Baina, halere, badakit Jainkoak eska diezaiozun guztia emango dizula.
Jesusek honela erantzun zion: -Piztuko da zure neba.
Eta Martak: -Badakit, bai, piztuko dela azken egunean, hildakoen piztuerakoan.
Jesusek orduan: -Neu naiz piztuera eta bizia; niregan sinesten duena, hilda ere, biziko da. Eta bizi dena, niregan sinesten badu, ez da betiko hilko. Sinesten al duzu hau?
Eta Martak: -Bai, Jauna, sinesten dut zeu zarela Mesias, Jainkoaren Semea, mundura etortzekoa zena. (…)
Jesusek, zeharo hunkiturik, Non ipini duzue? galdetu zuen.
-Jauna, zatoz eta ikusi! erantzun zioten.
Jesusek negarrari eman zion eta han zeuden juduek zera esan zuten: -Bai maite zuela! Beste batzuek, berriz, hauxe esan zuten: -Itsuaren begiak ireki zituen honek, ezin ote zuen hau hiltzea galarazi?
Jesus, ostera ere hunkiturik, hilobira hurbildu zen. Hartzulo bat zen, harri batez estalia.
Eta Jesusek -Kendu harria! esan zuen.
Martak, Lazaro zenaren arrebak, hau erantzun zion: -Jauna, kiratsa botako du, 4 egun daramatza eta.
Jesusek berriro: -Ez dizut esan, bada, sinesten baduzu Jainkoaren aintza ikusiko duzula? Kendu zuten, bada, harria.
Jesusek, begiak zerurantz jasoz, hau esan zuen: -Eskerrak zuri, Aita, entzun didazulako. Nik badakit beti entzuten didazula; baina inguruan den jendearengatik diot, zuk bidali nauzula sinets dezaten.
Ondoren, ozenki egin zuen deiadar: -Lazaro, zatoz kanpora!
Eta hildakoa hartzulotik irten zen. Esku-oinak oihal-zerrendaz loturik eta aurpegia zapi batez estalirik zituen.
Eta Jesusek hau esan zien: -Aska ezazue eta utzi joaten!
Jesusek egindakoa ikusi zutenean, Maria ikustera joandako judu askok sinetsi zuten harengan.
1-TESTUAren IRUZKINA
Joanek bere irakurketa sinbolikoarekin jarraitzen du, oraingoan bizitza biologikoa eta Espirituaren Bizia, hau da, Jesusek berak bizi duen eta berea den Bizia erreferentziatzat hartuz. Testuaren irakurketa hau egitea erabaki dut, harrigarria bada ere, ez beste ebanjelariek, ez Itun Berriko beste ezein idazkik ere, hildako baten berpizkundea bezalako gertakari handi bat ez aipatzea, gainera 4 egun hilik (beraientzat biologikoki behin betiko hilda zegoela esateko denbora-tartea) daramatzana. Beraz, badirudi Jesus ez datorrela pertsonen bizitza fisikoa luzatzera, baizik eta berak duen eta izan dezakeen Bizia jakinaraztera.
Jesusek Lazaro sendatu nahi izan balu, ez zukeen itxarongo hil arte. Horregatik esaten dio Mariak: “Egon izan bazina, nire anaia ez zen hemen hilko“. Eta Jesusek: “Zure neba berpiztuko da“, eta Mariak: “Badakit azken egunean berpiztuko dela“. Eta Jesusek: “Ni naiz piztuera eta bizia. Hil arren nigan sinesten duena biziko da.” Elkarrizketa horrek adierazten du berpiztea oraingo zerbait dela, ez etorkizunekoa eta urrunekoa. Ez da heriotza biologikoaren zain egon behar berpiztutako Bizia lortzeko. Jesusek orain nahi du pertsonen Bizia. Eta hau gertatzen da norberak, Jainkoaren proiektua, Jainkoaren Biziaz betetzen duena aurrera eramateko bere proiektuei uko egiten dienean, bai gure proiektu pertsonalari, bai gizarte-senidetasunari dagokionari. “Nia” hil gabe ezin da benetako Bizira iritsi.
Joan espiritu-heriotzaz hitz egiten ari da, Bizirik gabeko “hilobiez”, non pertsona batzuk aurkitzen diren, baita bere lagunen bat ere, Lazaro adibidez. Hainbeste giza egoera daude, non pertsonek itxaropena galtzen duten: maite dituzten pertsonen heriotza, bizitza osoko porrotak, zentzugabeko egoerak. Hildako bizidun bezala geratzen direla esan ohi dugu. Hilobi ibiltariak dira. Zer nahi du Jesusek egoera horietarako? Bizia. Une horretan, hilobiaren aurrean, Jesusek otoitz egiten du begiak “gora” altxatuz. Jesus Aitaren eremuan jartzen da, Berarekin konektatuta. Eta hortik bere gogoa oihukatzen du: “Lazaro, irten kanpora!” Eta Lazarori esandakoa, denontzat oihukatzen du.
2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.
Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.
– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.
– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.
Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.
3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…
OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.
Jesusekin eta haren ikasleekin nago Lazaroren arreben berria iristen denean: “Jauna, maite duzuna gaixorik dago“. Eta Jesusek: “Gaixotasun hau ez da hilgarria; Jainkoaren aintzarako da, Jainkoaren Semea berak goretsia izan dadin“… Besteok ez ditugu hitz horiek ondo ulertzen, baina hasieran ulertzen ez ditugun beste gauza batzuk bezala, fidatu egiten gara eta geroago ulertu ahal izateko zain egoten gara. Denbora hartzen dut itxaroten ikasteko.
Jesus bidean jartzen da. Hamabiak atzetik ditu beldurrez, eta ni haiekin, zeren Jerusalemen, Tenpluan juduekin lehian ari zela, irten egin behar izan baitzuen harrika egin ez ziezaioten. Baina Lazaroren beharra handia da, eta adiskide batengatik arriskuak bere gain hartzen ditu. Betaniara iristean, Lazaro egoera atzeraezinean dagoela entzuten du, abailduta, bizirik lurperatuta, arimarik gabe. Jesus zetorrela jakitean, Marta bere bila atera zen. Jesus nola hartzen duen ikusten dut. Eta Martak esaten dio: “Jauna, hemen egon bazina, nire neba ez zen hilko. Baina nik badakit oraindik ere, Jainkoak eskatzen diozun guztia emango dizula “. Egoera gogorrak, arreba baten atsekabea, entzuteko denbora hartzen dut.
Jesusek Marta kokatzeko aukera du: “Zure anaia berpiztuko da“. Eta Martak: “Badakit azken eguneko piztueran berpiztuko dela.” Benetako elkarrizketa entzuten dugu, bihotzetik egina. Eta Jesusek: “Ni naiz Berpizkundea eta Bizia. Nigan sinesten duena, hiltzen bada ere, biziko da; eta nigan bizi eta sinesten duen oro ez da sekula hilko. Sinesten al duzu hau?” Konturatzen naiz Jesus orainaz ari dela, Marta etorkizunaz ari den bitartean. Eta Martak: “Bai, Jauna, zu Mesias zarela sinesten dut, Jainkoaren Semea, mundura etorri behar zena.” Azkenean, nebaren egoera Jesusen esku uzten du, bere konfiantzan. Eta ni gainditzen nauten hainbeste egoera bere eskuetan uzten ikasten dut.
4.-JESUS ETA BIOK
Jesusek bere ondoan hartzen nau eta Lazaro etzanda dagoen lekurantz abiatzen gara, konponezina iruditzen zaien hondoratze egoera batean, horrela daraman denboragatik Jesusek, hunkituta eta aztoratuta, “Non jarri duzue?” galdetzen du. “Zatoz, Jauna, eta ikusiko duzu” erantzun zioten. Bidean aurrera jarraituz, Jesus negarrez hasten da eta ulertzen dugu horrela dagoena Jesusek lagun berezitzat duen pertsona dela. Jesus, berriro hunkiturik, hilobira iritsi zen, harri bat gainean zuen kobazulo batera. Denbora hartzen dut egoera gogorrak igarotzen ikasteko, zeinetan inork ez duen irtenbiderik ikusten. Jesusekin isiltasunean egiten dut.
Horrela, Jesusekin, bertara iritsi gara. Lazaro hilobi batean dago, jada konponbiderik gabe, ahal izan dutena egin behar izan dute, baina oraindik kemenik gabe, bizitzarik gabe, hondorik gabeko beheraldi baten antzekoan jarraitzen du. Eta Jesusek: “Ken ezazue zapaltzen duen lauza“. Eta Martak: “Jauna, usain txarra du; lau egun dira hilda dagoela“. Egia da, pena ematen du, hantxe zegoen, zikina, utzia, garbitu gabe… Eta Jesusek Martari: “Ez al dizut esan, sinesten baduzu, Jainkoaren aintza ikusiko duzula?” Orduan harria kendu zuten, eta Jesusek, begiak zerura jasoz, hau esan zuen: “Aita, eskerrak ematen dizkizut entzun nauzulako. Badakit beti entzuten didazula, baina inguruan ditudan pertsonengatik esan dut, zuk bidali nauzula sinets dezaten.” Denbora hartzen dut Jesusekin ezinezkoetan atzera ez egiten ikasteko, eta konponbiderik gabe diruditen egoeretan otoitz egiteko.
Eta jarraian Jesus ikusten dut ekintzara pasatzen eta, pertsonek erreakziona dezaten ozenki, behar den bezala esaten du: “Lazaro, zatoz kanpora, irten zaitez heriotza-egoera horretatik, altxa zaitez zure etzandako egoeratik, eman iezaiozu bira bizitzari” eta, gure harridurarako, Lazarok erreakzionatu egiten du, hankak eta eskuak bendaz lotuta dituela eta aurpegia hil-jantzian bildurik, loturetatik eta bere burua estaltzen zuenetik askatzen ari da. Hainbeste egoera korapilatsu! Eta Jesusi entzuten diot: “Aska ezazue ibili ahal izan dadin. Aska ezazue trabatzen zuenetik, mugitu gabe egon den denboratik, inguruan babes gisa zuen baina mugitzea eragozten zion guzti horretatik.” Denbora hartzen dut loturak libratzen, korapiloak askatzen, pisuak kentzen… ikasteko.
5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.
Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

