JESUS ETA ITSU JAIOTAKOA

Jn 9, 1-38

Imagen de www.kaboompics.com en Pexels

0. TESTUA

Bidez zihoala, jaiotzatik itsua zen gizon bat ikusi zuen Jesusek. Eta ikasleek galdetu zioten: -Maisu, zeinek egin zuen bekatu hau itsu jaiotzeko, beronek ala beronen gurasoek? Eta Jesusek: -Ez beronek ez beronen gurasoek, baizik eta Jainkoaren egintzak honengan ager daitezen jaio zen itsu.(…)

Hau esanik, lurrera listua bota, listuaz lohia egin eta lohiaz itsuari begiak igurtzi zizkion. Gero, hau esan zion:

-Zoaz garbitzera Siloeko ur-putzura (Siloe hitzak “Bidalia” esan nahi du).

Joan zen, bada, itsua, garbitu eta ikusten zuela itzuli zen. Auzokoek eta lehen eskean ikusi ohi zutenek zera esaten zuten: -Ez al da hau eserita eskean egoten zena? Batzuek “-Bai, huraxe da” zioten. Beste batzuek, berriz: -Ez, ez da hura, haren antzeko bat baizik. Itsuak, ordea, hauxe esan zien: -Bai, neu nauzue.

Itsua izandakoa fariseuengana eraman zuten. Larunbata zen Jesusek lohia egin eta begiak ireki zizkion eguna. Horregatik, fariseuengana eraman zuten itsu izandako hura, eta fariseuek berriro galdetu zioten ea nola hasi zen ikusten. Hark honela erantzun zien:

-Lohia ezarri zidan begietan, garbitu nintzen eta ikusi egiten dut.

Orduan fariseuetako batzuek zera zioten: -Gizon hori ez dator Jainkoarengandik, ez baitu atseden-eguna errespetatzen. Beste batzuek, berriz, zera zioten: -Nola egin lezake bekatari batek horrelako mirarizko seinalerik? Eta ez zetozen bat beren iritzietan. Orduan berriro galdetu zioten itsu izandakoari:

-Eta zuk, zer diozu begiak ireki dizkizunaz?

Eta hark:

-Profeta dela.

Itsu izanak fariseuei: -Gizon horrek, Jainkoarengandik ez baletor, ezin izango luke ezer ere egin. Haiek erantzun zioten: -Goitik beheraino bekatari jaio zinen, eta zuk guri irakatsi nahian? Eta elkartetik kanpora bota zuten.

Jakin zuen Jesusek sendatutako itsua elkartetik kanpora bota zutela eta, harekin topo egitean, galdera hau egin zion: -Sinesten al duzu Gizonaren Semearengan? 

Eta hark erantzun: -Esadazu nor den, Jauna, sinets dezadan.

Eta Jesusek: -Ikusi duzu. Zurekin ari dena bera da. 

Orduan Jesusen aurrean auspeztu eta “Sinesten dut, Jauna” esan zion.

1-TESTUAren IRUZKINA

Kontakizun osoa sinbolikoa da. Katekumenotza jardunbide bat proposatzen ari zaio, katekumenoa ilunpetik argira eramaten duena. Eta itsu jaiotako egoeratik abiatzen da: hiriko atean etzana, erremusina eskatzen zuen eskalea, besteen menpekoa eta bere gaitzaren errua egozten ziotena: “Berak edo bere gurasoek bekatu egin dutelako da“. Jesusekin topo egiten du eta jokaera bikoitza dauka, ikusmena (bizitza) berreskuratzeko: alde batetik, Jesusek lurra bere listuarekin nahasten du eta gantzutu egiten dio, begietan igurtzen du; eta, bestetik, itsua Siloeko igerilekura joaten da garbitzera, Jesusek Jerusalemgo harresietatik irtetean bidaltzen dion igerilekura. Zeinua biren kontua da.

Igurtzi hori gantzutu gisa ere itzultzen da. Gogora ekartzen dugu Jesus bere misioaren hasieran: “Jaungoikoaren Espiritua nire gainean dago, gantzutu nauelako“. Hori da Jesusek orain itsuarekin egiten duena, “gantzutua” da, Jesus bezalakoa. Buztinezko gizakia Espirituaren haizeak (Hasiera liburuan) eraldatua izan da. Eta horrela hasten da norbait libre izaten (bataioan eta sendotzan gantzudura gogoratzen dugu). Eta, handik gutxira, bere hitza eta gertaeren bertsioa esaten hasten da galdetzen diotenean, arrazoiak ematen eta fariseuekin eztabaidan, lehenago, lurrean etzanda zegoela, hitzik gabe, erremusina eske, herrian tokirik gabe. Espirituak “gizaki” izateko aukerak zabaltzeko gaitasuna eman dio.

Buztina (larunbatez) oratzea Legearen fariseuen interpretazioak esplizituki debekatuta zegoen. 7 egunean lokatza oratzeak sorkuntzaren seigarren eguna luzatu egiten du. Horrekin, Jesusek gizakiaren sorkuntza amaitzen du, kreazioan Jainkoaren lekua hartuz. Legearen Logikan, sendatu duenak larunbatean lokaztu du, legea ez errespetatuz, legea urratuz baizik. Beraz, ez da Jainkoarena. Eta itsuak ikusmena berreskuratzea ere ez da Jainkoaren kontua. Itsuak, bataiatzen ziren kristauak ordezkatzen ditu, iluntasunetik argira igaroz eta fede-aitormen eginez. Itsuak, azkenean, Jesusekin topo egiten duenean, “Sinesten dut, Jauna” aitortzen du. Eta sinagogatik botatzen dute. Hauxe da lehenengo ikasle juduen bizipena kristau egiten zirenean.

2. Otoitzean hasten gara – ISILTASUNA EGITEN DUGU.

Kokaeraren bila gabiltza… ez oso artega ez oso eroso. Oinpeak zoruaren arrimuan. Sorbalda zuzen.

– Eta arnasa hartzen dugu behin baino gehiagotan arnasgora sakonak eginez. Arnasketak (itotzen gaituzten) pentsamenduetatik irteten laguntzen digu eta orainaldian zentratzen gaitu. Arnasketak bizi-erritmoarekin ko- nektatzen laguntzen digu. Bizirik mantentzen gaituena da. Arnasa hartzen jarraitzen dugu eta lasaituz goaz. Gure kezketatik distantzia hartzen dugu.

– Arnasa hartzean, gure barneko gune horretara sartzen gara, non bakean aurkitzen garen, non geure burua-rekin topo egiten dugun… eta bertan bizi eta gainditzen gaituen Ongiarekin ere topo egiten dugun, gure Bizi Iturriarekin. Gure isiltasun-gunea aurkituz goaz. Arnasa hartzen jarraitzen dugu. Isiltasuna ez da zaratarik eza, egorik (nirik) eza baizik.

Testua kontenplatzera pasa baino lehen, bi jarrera hauek prestatzen ditugu: konfiantza (ni eramaten uzten diot Jaunari, Bere eskuetan jartzen naizela) eta jarduna edo dedikazioa.

3. IKUSI, ENTZUN, TESTUA DASTATU. Nik AURKEZTU DUT (ESCENA BERRIKUSTEN DUT). IKUSI, ENTZUN, GUSTATU…

OHARRA: Eten puntuak gelditzeko eta behatzeko (gustatzeko eta sentitzeko) lekua izan daitezela.

Jesus, mistiko ibiltariaren ondoan kokatzen naiz. Ez da zuhaitz baten azpian geratzen, bere bila datozenak noiz iritsiko zain. Handik eta hemendik jarraitzen diot, zera aditzera emanez: “Jainkoa egitasmo Onean dago, senidetasunaren eguna -jainkoaren erreinua- iristear dago.” Iragarki honek arazo asko dakarzkiola konturatzen naiz. Joanen aurreko kapituluak, hain zuzen ere, Tenpluan ezkutatu berri dela kontatzen du, harrika egin nahi baitiote, Jainko errukitsu baten ulermena irakasten zuelako, haiek ulertzen zuten bestelako Jainkoa. Eta ezberdina dena iragartzeko salneurria ikasten dut.

Jesusek ibiltzen jarraitzen du eta, hori egitean, “jaiotzez itsua” den gizon batekin egiten du topo. IkasIeei entzuten diet itsua ikustean zera esaten: “Nork du itsu egotearen errua?” Hauxe zen garai hartako pentsamoldea. “Arazo hau berari edo bere sendiari dagokio. Bietako batek bekatu egin du. Horregatik utzi du Jainkoak itsu.” Jesusen erantzuna entzuten dut: “Arazoa, errua, ez da berarena, ezta bere gurasoena ere… Jainkoaren ekintza berarengan agerrarazteko da“. Ulertzen dut heriotza egoera horretatik atera dadin eta bizirik iraun dezan. Harrituta jarraitzen dut Jesusek duen ulertzeko eraz. Denbora hartzen dut.

Jesus itsuarekin ikusten dut eta bere denbora eskatzen duen sendatze prozesu bat abiatzen du; ez da unean unekoa, magiaz egindakoa bezala, eta ez da Jesusena bakarrik. Itsuarekin bere lana hartzen du: txistua botatzen du, lokatza egiten eta begietan igurtzen (tradizio biblikoan lokatzetik gatoz). Eta itsua, bere aldetik, Siloe (“bidalia” esan nahi du) izenekoaren igerilekura doa garbitzera, Jesusek bidaltzen duen tokira… Jesusek itsuarekin egiten du bere lana eta itsua bere hitzaz fio da, eta bere burua garbitzera doa (Jesusek itsutasunetik irteteko jartzen dion tratamendua da) eta harrigarriro sendatuta iristen da. Poz eta alaitasunez gainezka ikusten dugu. Bere giza izaera berria dastatzen dut.

Ikusmena berreskuratzen duen itsuaren ondoan noa, eta esapide hau gogoratzen dut: “Begia gure gorputzaren argiontzia da. Beraz, zure begia osasuntsu badago, zure gorputz osoa osasuntsu egongo da.” Horrela, bada, bere giza izaera berreskuratzen du eta bere aldaketa ikusten dut: baztertua egotetik zutik egotera, isilik egotetik gizon hori (Jesus) bekataria zela zioten farisearrei aurre egiteko beldurrez, aurpegia emateko urratsa. Eta itsuari entzuten diot: “Inoiz ez da entzun norbaitek jaiotzatik itsu den bati begiak ireki dizkionik. Hau Jainkoarengandik ez baletor, ezingo luke ezer egin.” Eta fariseuek: “Bekatuak jota jaio hintzen, bekataria (gaiztoa eta izenik gabea) haiz, eta guri irakatsiko al diguk?” Eta lagun egiten diot sinagogatik, bere kulturaarlotik kanporatzen dutenean. Denbora hartzen dut Jainkoak itsuarengan egin duen ekintza aurkitzeko: hau ausardia!

4.-JESUS ETA BIOK

Jesus, nire bizitzan zehar pasatzen den une batean, niri so dago. Egoeraz jabetu da, nigan jartzen du arreta. Errukizko erraiekin eta egiaz begiratzen dit. Berari kontatzen hasi natzaio: “Zuk ezagutzen dituzu nire itsukeriak, nire ahuleziak, nire kontraesanak, zenbait pertsonari eta ene buruari egiten dizkiodan kalteak… baita jira eman ezinik ditudan nire mugak ere, izugarri saiatu arren, eta nola ez nire gizarte-mailarekiko, nire izenarekiko, nire plazerekiko, nire bizi-mailarekiko atxikimendua ere…” Nire egoeraz jabetzen dela ohartzen naiz. Nigan prozezu bati hasiera ematen diola jabetzen naiz: lokatza jartzen du nire zaurian, nire itsutasunean, nire beldurrean, nire inkoherentzian, eragiten ditudan kalteetan. Zoaz garbitzera, hartzazu zure garbiketa-denbora, zure garizuma-entrena-mendua.” Eta sendatzeko tokatzen zaidan zatia jartzen saiatzen naiz. Denbora hartzen dut eta eskertu egiten dut…

Eta garizumako entrenamenduaren ondoren, Jesusi hau esaten diot: “Itsuak bezala, gizatasunean irabazten dudala konturatzen naiz, beste begi batzuekin begiratzen dudala, egia handiagoaz hitz egiteko gai naizela, erabaki batzuetan koherenteagoa naizela sumatzen dut.” Eta Jesusek: “Jainkoak ez ditu gai direnak aukeratzen, aukeratuak gaitu egiten ditu baizik.” Oraindik ere gogorarazten dit: “Zugan zerbait jarri da martxan, zure kalte eta zaurietan sartzen utzi didazu, eta nik igurtziz-gantzutuz joan naiz sendatze-prozesu bat has dezaten, eta zuk begirada, hitza, jarrerak entrenatzen jarri zara, eta sendatuz zoaz, gizatiartuz.” Bihotzez eskertzen dizut batera joatea, zure lana eta nire lankidetza.

5. Eta otoitza bukatzen ari gara Jesusekin SOLASean.

Otoitzean bizi izandakoa jasotzen dut. Gehien iritsi edo sartu zaidana kontatzen diot, … niretzat zela ematen zuena… gehien identifikatu naizen hura: testu bat, hitz bat, irudi bat… Eta zerbait eskatzen diot… edo eskerrak ematen dizkiot… agur keinu batez (eskuak elkartuz), esker ona (nire eskuak irekiz) edo onarpena adieraziz (gurutzearen seinaleaz), eta berriro itzultzen naiz leku honetara: oinak askatzen ditut, eskuak irekitzen ditut, begiak ere bai… Eta bizi izandakoa idazten amaitzen dut, nire bizitzan tinkatzen lagun diezadan.

keyboard_arrow_up
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Estas cookies son necesarias para el funcionamiento del sitio web y no pueden ser desactivadas en nuestros sistemas. En general, sólo se establecen en respuesta a accione realizadas por usted que equivalen a una solicitud de servicios, como establecer sus preferencias de privacidad, iniciar sesión o rellenar formularios.

Cookies analíticas

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.