Errealitateari so egiten ikas dezadala, ez onen eta gaiztoen filmetako pentsamoldearekin, non gaiztoekin bukatu nahi den, baizik eta, gaiztoaren heriotza ez, baizik eta bihurtu eta salba dadila nahi duen Jainkoaren maitasunetik,” leku elkarri egin diezaiogula, ez irabazlerik ez galtzailerik, denak ermandadearen mahaian.
Albisteak
HITZAREN INDARRA
“Zoaz zure familian fruituak ematen, ulermena bidea irekitzen doan lekuan, zure lagunak, denbora pasatzeaz gain, penak balio duen zerbait bizitzeko direnak; nire lana ez da bizitza irabazteko, baizik eta bizitza ematen duena sortzeko, nire urrunak, bizi ezin diren tokietatik iristen direnak, axolagabetasunetik harrerara pasatzeko”.
BATERA GOAZ
“Elkarrekin ibil gaitezen Jainkoaren benetako samurtasunaren uztarri berarekin, bat eginda, lehien lurra, batzuetan lehorra, bazterkeriak, errietak, inbidiak, protagonismoak, goldetik elkarrekin tira egiteko… ildo horretan harreraren hazia eta lur berriaren denon etxea gauzatu ahal izateko”.
BERE BIZITZA SALBATU NAHI DUENA(K)
Jesusek hau predikatzen badu, bizitzen ari delako da. Bere sendiarengandik urrundu egin da eta Hamabiekin eta gurekin doazen emakume batzuekin sendi berri bat hasi du eta, horrela, gure familia berria posible egiten du, hain pertsona ezberdinak zaintzen dituena eta osatzen dugun elkartearen bidean zaurituak hartzen dituena.





