“Noraino da Jesus Norbait bizirik zuen bizitzan? Zer leku du zuen bizitzan? (…) Isilune luzea egiten da eta Joanek jarraitzen du: “Guretzat, garrantzitsuena Jesus zen, egunero bere hitzak, bere ekintzak, bere motibazioak… gogoratuz bizi ginen. Bizia ematen zigun Bizi horrengandik bizi ginen.”
Albisteak
Jesusek eguneroko bizitzan jarraitzen du presente egoten
Eta Jesusek zera gogorarazten dit: “Bizi izan ezazu elkartea, izan ezazu zailtasunak partekatzeko leku bat, non nekaldiak atsedendu, non bizi izandakoa ospatu, eta zaindu ezazu elkartea.”
Berpiztuaren bizipenak
Berarekiko harremanetan, bere presentzia (Berpiztuaren Espiritua), ez da bitxia gure izatearekin ez zihoan ausardia edo gugan ohikoa ez den gaitzaren aurka borrokatzeko gaitasuna sumatu izana, barkatzeko gaitasuna, gurea ez zena. Izan ere, bere Bizitza gure bizitza izaten hasia da.
(Itxaropen) Zeinuak
“Izan dadila argia, egin dadila argia pertsona hautsiengan” esaten jarraitzen duen Jainkoarekin bat egiten dut, eta pertsona horiengan sorkuntza berri bat hasten dela ohartzen naiz, hainbeste sufritu duten horiengan, beren munduan sartuta daudenengan, bertatik irteteko gaitasunik gabe, entzuteko aukerarik gabe, bake apur bat besterik nahi ez dutelarik…





